CUP

CUPek bakarrik parte hartuko du abenduaren 21eko hauteskundeetan

  • Igandean egin duten alderdiaren batzorde nazionalean hauteskundeetan parte hartzearen aldeko jarrera gailendu da eta “ahalik eta hautagaitza zabalenean” esku hartzeko aukera nagusitu da.


2017ko azaroaren 13an - 12:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Botoen %93,61eko babesarekin, hauteskundeetara aurkeztea erabaki dute CUPeko militanteek. %7,83ak ezezkoa bozkatu du eta, boto zuriek eta nuloek %1a ere ez dute osatu. Hautagaitzari dagokionez, "apurtzailea, independentista eta ezkerrekoa" izango dela erabaki dute.

Anna Gabriel CUPeko buruak adierazi du badakitela hauteskundeok “inposatuak” direla eta “ez direla zilegiak”, baina militantziaren erabakia erabat errespetatuko dela nabarmendu du. Gainera, benetan garrantzitsua abenduaren 21etik aurrera egin beharreko lana dela esan du: “Konpromisoa da errepublika gauzatzea, prozesu konstituziogilea abiatzea, 155. artikulua etetea eta preso politikoak kartzelatik ateratzea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CUP
Eguneraketa berriak daude