Urtarrilaren amaieran egin zen publiko Bizkaiko Batzar Nagusietako lan saioak, argitalpenak eta bestelako dokumentuak transkribatzeko zerbitzuaren lizitazio-iragarkia eta baldintzetako batek arreta deitu du: testuen itzulpena bizkaieraz egin dadila agintzen du baldintza teknikoen pleguak.
Plegu horrek ezartzen ditu zerbitzua eskaini nahi duen enpresak bete behar dituen baldintzak, eta honela dio laugarren atalean, kalitatearekin lotutakoan: “Testuen euskarazko itzulpena bizkaieraz egingo da, Bizkaiera.biz atariko ‘Bizkaieraz idazteko jarraibideek’ ezarritako irizpideen arabera”.
Pisu nabarmena dauka bizkaieraz egiteak kontratu publikoa adjudikatzeko erabiliko diren balorazio-irizpideen artean: hamabost puntu. Adibidez, Batzar Nagusietako interbentzioetan esaten dena “fideltasunez eta naturaltasunez” jasotzea, “jatorrizko zentzutik urrundu gabe”, gutxiago puntuatzen da (hamar puntu).
Gainera, bilkuren egunerokoan “idatzizko forma ahozko diskurtsora egokitzea” ere bost punturekin sarituko da, “euskalkia edo estandarra errespetatuz parte hartze bakoitzean”.
Kontratuaren aurrekontua 250.000 eurokoa da.
Zumaiako kaleetan ikusiko dituzu hemendik aurrera. Gidak azalpenak emango dizkie turistei: euskararen jatorriaz arituko da, non egiten den eta zein euskalki dituen esango die, hiztun kopurua asmatzeko zirikatuko ditu. Ez dute flysch ospetsuaz hitz egingo, euskal nortasunaz, kulturaz eta euskarari buruz baizik. Zumaiako Udaleko euskara eta turismo sailek sortutako ekimena da, eta haien belarrietara iritsi dena kontuan hartuta, tankera horretako bisita gidatu bakarra da Euskal Herrian.
“Eustaten beti egon dira bi langile mota, funtzionarioak batetik, eta hilabetetarako kontratatzen ziren inkestatzaile eta ikuskatzaileak bestetik…”, dio Hizkuntza Normalizazioko zuzendariak, gure alegazioei erantzunez. Hala da, Eustaten eta Jaurlaritzan langile mota ezberdinak daude: badira lan baldintza duin eta egonkorretan lan egiten dutenak.
Euskal Elkargoak hizkuntza politika bere gain hartzearen alde agertu ziren gehiengo handian egitura berri honetako hautetsiak, iazko otsailean. Apirilaren 14an aurkeztuko dute hizkuntza politika proiektua. Horrez gain, jakina da instituzioak euskarari ezagupen bat emanen dion adierazpen bat ere aurkeztuko duela. Zein motatako aitortza izango den ez bada zehazturik, adierazpen garrantzitsua izango dela erran daiteke. Guzti horretaz xeheki hitz egin digu Sebastien Castet Ipar Euskal Herriko... [+]
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko 86. udalerria izango da.
“Errezilen etxe gehiago egingo direla, eta zer? Euskara ahultzeko beldurra? Baina gu beti izan gara euskaldunak eta hala izaten jarraituko dugu”. Ez dugu errezildarraren ahotik entzun esaldi borobil hori, baina izan zitekeen, halakoxea baita aldartea biztanle berriak etorriko badira ere euskal komunitatea arriskuan ikusten ez denean. ARGIAk Xebero Agirretxe herriko alkatearekin, Nekane Zinkunegi zinegotziarekin eta Arritxu Zelaia hizkuntza aholkulariarekin hitz egin du. Hirigintza... [+]
Osasungintzan euskara bultzatzeko kanpaina bat dute esku artean mediku egoiliar, erizain eta beste hainbat langilek. Sinadura bilketa egiteaz gain, beste ekimen batzuk ere planteatu dituzte. Egoeraren berri eman digu Adri medikuak, eta aldarrikapen eta eskaerak ere mahaigaineratu ditu.
Espainiako Gobernuak EAErako 340 lanpostu publiko aterako ei ditu lehiaketara. Euskararik ez da inorako eskatuko. Horrek, jakina, urratu egiten ditu 10/1982 Legearen 5. eta 6. artikuluak, baita Auzitegi Konstituzionalaren 82/1986 epaia ere. Baina zer axola? Javier de Andres elebakarrak bere elebakartasunetik elebakartuko gaitu… eta Idoia Mendiak ez du oraingoan protestarik egingo.
Baina izan gaitezen justuak: Hezkuntzan ere hainbat lanpostu aterako ditu Eusko Jaurlaritzak: guztietarako... [+]
Nafarroako euskal mundu txikia pixka bat aztoratu zaigu egunotan, 2018-2019 ikasturterako aurrematrikula datuek erakutsi omen baitute D ereduak beheranzko joera hartua dela. Ez dago argi, ordea, aurrematrikula datuak erakunde ofizial batek emanagatik ere, dantza handia egon baita zenbaki horiekin. Atzo berean, Roberto Perez Hezkuntzako zuzendari nagusiak Euskalerria Irratian halako lasaitasun mezu bat helarazi nahi izan zuen, eta adierazi zuen D ereduak ez duela gora egin, baina ezta behera... [+]
Herri gisa gainera datorkigunak ez du itxura onik, nere ustez behintzat. Orain egun gutxiko albiste batzuk aipatuko ditut. Batetik, Espainian Ciudadanos alderdiak, Ibex 35aren jostailu politiko neoliberal berriak, proposatuko du legez Euskal Herrian langile publiko izateko ez dadila beharrezko izan euskara jakitea.
Hautetsiak eta euskalgitzako eragileek osatu lan batzordeak ari dira norabide hauen lantzen, Beñat Arrabit, Euskal Elkargoko hizkuntz poltikarako arduradunak, Amikuzeko irratiaren estrenan azpimarratu daukun bezala.