Bildu legez kanporatzeko mehatxua egin du Barne Ministerioak presoei buruzko dokumental batengatik

  • Madriletik Bilduren kontrako mehatxua heldu da presoei buruzko film bat (Barrura begiratzeko leihoak) diruz laguntzeagatik. Filma ia bukatzear dago eta guztira 100.000 euroko aurrekontua du. Donostiako Udalak kopuru horren %9 jarri du. Hau da filmaren trailerra:


2012ko ekainaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurreko astean onartu zuen Donostiako Udalak filma diruz laguntzea eta ondorioz PSE-EEko eta PPko ordezkariek udaleko Giza Eskubideen Batzordea uztea erabaki zuten. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak adierazi zuen auzitara eramango zuela Donostiako Udala.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen ustez Espainiako Barne Ministerioaren mehatxuak "gehiegizkoak" dira eta "lekuz kanpo" daudela salatu du. Gaineratu du Barrura begiratzeko leihoak dokumentalari eman dioten diru laguntza Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Donostiako Udalak urtero ematen dituen beste asko bezalakoa dela eta auzia "bere onetik" ateratzen ari direla kritikatu du. Momentuz diru laguntza hori ez dutela kenduko azpimarratu du.

Barrura begiratzeko leihoak bost presoren inguruko film dokumentala irailean estreinatuko dute. Bost dokumental laburrek osatzen dute eta 90 bat minutuko iraupena du. Bost zinemagilek egin dute: Josu Martinezek, Mireia Gabilondok, Eneko Olasagastik, Enara Goikoetxeak eta Txaber Larreategik. Bakoitzak preso baten istorioa kontatu du.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!