Bilboko Udalak eta Sustapen Ministerioak "laster" sinatuko dute Zorrotzan FEVEko trenbidea eta geltokia lurperatzeko hitzarmena. Hitzarmenaren berria Ricardo Barkala zinegotziak aurreratu dio Zorrotzako Auzo Elkarteari. Hitzarmena sinatzean "Zorrotzak duen aldarrikapen historikoa gauzatzeko unea gertuago egongo da", baina elkartearen arabera, erakundeekin izandako eskarmentuak "zuhurrak izatera garamatza".
Obra eta Zerbitzuetako Ricardo Barkala zinegotzia ADIFeko zuzendari Juan Bravorekin batzartu da. Zorrotzan trenbidea lurperatzeko lanak eta etorkizuneko geltoki bat eraikitzeko finantzazioa adostu dute bi aldeek batzarrean. Gauzak horrela, finantziazioaren erdia Bilboko Udalak hartuko du bere gain eta beste erdia Sustapen Ministerioak. Lorturiko adostasuna martxoan egingo dute publiko Juan Maria Aburto Bilboko alkateak eta Iñigo de la Serna Sustapen ministroak sinatuko duten hitzarmenaren bidez.
Lehenengo kalkuluen arabera, obra osoaren kostu ekonomikoa 70 milioi eurokoa izango da; 50 milioi trenbidea lurperatzeko eta 20 milioi geltoki berria eraikitzeko. Behin hitzarmena sinatuta, ADIFek dagokion informazio-azterketa abiatuko du, urtebete iraungo duena, balizko arrazoibideak eta ingurumen-eraginari soluzioa emateko, besteak beste.
Zorrotzako Auzo Elkartearen iritziz, hitzarmena sinatzean "auzotarren aldarrikapen historiko hau gauzatzeko unea gertuago egongo da". Baina elkarteko kideak ez dira gehiegi fio. Erakundeekin aurretik izandako eskarmentuak "zuhurrak izatera garamatza", diote. Beraz, hitzarmenaren edukia ezagutu arte zain egongo dira. Ezagutu ondoren baloratu eta informazio auzotarrekin partekatuko dutela iragarri dute.
Urtebete igaro da auzo elkarteko kide batek Zorrotzako trenbidea eta geltokia lurperatzeko mozioa Bilboko Udaleko Udalbatzarreko bilkuran aurkeztu zuela. Aldarrikapena gogoratzeko, joan den astean udaletxeko eskaileretan elkarretaratzea egin zuten hainbat auzotarrek. Dirudienez, martxoan bertan sina daiteke akordioa.
Albiste hau Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Kalea bilakatu da espazio publiko. Ezarri zaio ordena diseinuaren, arauen eta zaintzaren bitartez. Higienismo garaikidea aztertu dugu Bilboko errealitatea ardatz hartuta.
Apirilean gertatu zen, Etxarri II gaztetxearen desalojoan, eta tiroaren ondorioz barrabila galdu zuen Iker Aranak. Aranak berak emandako materialetik identifikatu dute ertzaina.
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Beethovenen 'Missa Solemnis'
Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.
Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]
Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.
Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.
Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.
VERDIREN OTELLO OPERA
Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.
Euskararen Erabilera Biziberritzeko Biltzarra iragarri dute 2027rako. Irail honetan hasiko dute bidea. Hainbat arlotako 270 lagun bildu dira ekitaldian, eta herritar guztiei luzatu die gonbita Imanol Pradales lehendakariak: "Asmoa da bi urteko epean lanketa zabala eta... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.