Bilboko Udaltzaingoak atzera bota du motxila daramaten gizon magrebtarrak identifikatzeko agindua

  • Erne Ertzaintzaren sindikatuak salaketa jarri du, agindua “diskriminazio kasu larria” dela argudiatuta. EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio Bilboko Udalari.  


2016ko abenduaren 19an - 11:39
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Tomas del Hierro Segurtasun zinegotziak barkamena eskatu du, “akatsa” izan dela gaineratuz. Zehazki, Bailen kaletik eta Erriberako eta San Anton zubietatik Bilboko San Frantzisko auzora helduko diren motxiladun gizon magrebtar guztiak identifikatzea eskatzen zuen aginduak.

Dokumentua zirriborro bat dela azaldu du Bilboko Udaltzaingoak, eta balizko delitugileen jatorriari buruzko erreferentziak agiritik kentzea erabaki dela esan du. EH Bilduk eskatuta, astelehenean emango ditu azalpenak Segurtasun zinegotziak.

EH Bilduk gogor salatu zuen mandatua. Izaskun Guarrotxena zinegotziaren esanetan, Giza Eskubideen aurkakoa da, pertsona talde oso bat “kriminalizatzeko” ideia. Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimenduak bat egin zuen salaketarekin, David Gutierrez mugimenduko kidearen arabera “errugabetasun presuntzioaren aurkako erabakia” delako. Erne Ertzaintzaren sindikatuak ere salaketa jarri zuen EAEko Fiskaltza Nagusiaren aurrean.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude