Behin betiko bake akordioa sinatu dute Kolonbiako Gobernuak eta FARCek

  • Mundu osoko hainbat agintari eta 2.000tik gora gonbidatu izan diren ekitaldian sinatu dute behin betiko bake hitzarmena Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak eta Rodrigo Londoña Echevarri Timochenko gerrillako buruak, Cartagenan (Kolonbia). Urriaren 2an plebiszitua izango da eta herritarrek akordioa baietsi ala gaitzetsiko dute.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara
2016ko irailaren 27a
2012an hasi ziren negoziazioak, Kuban, eta 52 urtean 300.000 hildako utzi ditu gatazka armatuak. (Argazkia: EiTB)

"Inork zalantzarik ez dezala egin, armarik gabe goaz politikara". FARCen politikarako jauziaz aritu da Timochenko, eta barkamena eskatu du: "Barkamena eskatzen dut FARC-EPk sortu duen minagatik", Berriak jaso duenez. Santosek, bere aldetik, azaldu du nahiago duela "perfektua ez den akordio bat hiltzen jarraitzen duen gerra perfektua" baino.

2012an hasi ziren negoziazioak, Kuban, eta 52 urtean 300.000 hildako utzi ditu gatazka armatuak. ELN Nazioa Askatzeko Armadak, orain arte Kolonbiako bigarren gerrilla izan denak, urriaren 2ko galdeketarako su-etena iragarri du. Kolonbiako Gobernuarekin negoziazioak martxan dira martxoaz geroztik baina ELNko kideek salatu dute geldirik daudela.

Kanal hauetan artxibatua: FARC  |  Kolonbia  |  Bakegintza

FARC kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-01 | Jon Torner Zabala
FARC eta bere futbol talde profesionala: gerrillariek ere "gol!" egin nahi dute oihu

Alderdi politiko bilakatu den FARCek futbolari gazteak hezi eta profesional bihurtzea du helburu, erakundeko Kirol Zuzendaritzako kide Edgar Cortések adierazi duenez. Blu Radio irratian egin dioten elkarrizketan, azaldu du vereda-guneetan futbola eta oro har kirola oinarri duten ekimenak burutuko dituztela, gizarteratzea xede.


2017-09-01 | Xalba Ramirez
FARCetik FARCera

Gerrilla mugimendua izatetik alderdi politikoa izatera jauzia egin du FARCek, siglak mantenduta. Izena eta logoa adostu dituzte: Guztion Indar Alternatibo Iraultzailea.


2017-06-11 | Xuban Zubiria
"Multinazionalek ahal duten guztia egingo dute bake akordioa bete ez dadin"

SAT sindikatuak gonbidatuta bi hilabete igaro ditu Luis Plaza Velez sindikalista eta irakasle kolonbiarrak Espainiako Estatuko sindikalismoa aztertzen. Euskal Herrira egindako bisita baliatu dugu Kolonbiaren gaurkotasunaz galdetzeko.


Erresistentzia martxa koloretsua

Kolonbiako herri indigenetako milaka lagunek “lurraldea, bizitza eta herrien duintasuna” aldarrikatu dute Jamunditik Calirainoko martxan. Gobernuaren eta FARC-en arteko akordioaz geroztik 180 herritar indigena hil dituztela eta herri indigenen aurkako giza eskubideen urraketa etengabea dela salatu dute ondorengo komunitateetako kideek: Guainia, Meta, Guajira, Amazonas, Misak eta Chami. Amalurra defendatu eta babesteagatik beldurtzen, hiltzen edo herrietatik botatzen dituztela salatu... [+]


Hogei egunez luzatu dute FARC-EPren armagabetzea, bake prozesuaren atzerapenagatik

Hiru astez luzatu dute FARC-EPren armagabetze prozesua; maiatzaren 30ean zen amaitzekoa, hasierako akordioaren arabera, baina ekainaren 20ra arte luzatu dute epea. Gobernuak ez ditu bake prozesurako azpiegiturak burutzeko epeak bete, eta atzerapenak eragin ditu.


2017-05-03 | Unai Aranzadi
Kolonbia ikusezina
MULTIMEDIA - dokumentala

Edozein gatazka konpontzeko horren arrazoiak ezagutu behar dira, zergatik ez ote dira Kolonbiarenak ezagutzera ematen? Santos presidenteak nazioarteko proiektu erraldoi baten inaugurazioan xanpaina edaten duen bitartean, handik gertu, proiektu horren erruz lekualdatutako haurrak hiltzen dira. Gerrillaren buruetako bat hil dutela esaten du Reyes jeneralak, baina ordu gutxira, indigenen buru zela onartzen du. Hiru haurren bortxaketagatik eta hilketagatik auziperatutako militarren kasua ikertzen... [+]


Kolonbiako Gobernua ez da Habanako bake akordioa betetzen ari

FARC-EP gerrillako buruek, Bogotan egindako prentsaurrekoan, salatu dute Kolonbiako Gobernua ez dela betetzen ari Habanako bake akordioetan adostutakoa. Ez ditu eraiki desmobilizaziorako eta armagabetzeko beharrezko azpiegiturak, eta horrek prozesua atzeratzea eragin du. Gainera, FARC-EPren erretiratzearekin paramilitarren ofentsiba gogortzen ari da, eta gobernuak ezikusiarena egiten du horren aurrean.


Bake akordio berria sinatuko dute gaur Kolonbian, oposizioaren ezetzaren aurrean

Bake akordio berriaren sinatze ekitaldia egingo dute gaur Kolonbiako Gobernuak eta FARC gerrillak. Bigarren akordio hau Kongresuan onartuko da, lehenengoan erreferendum bidez ezezkoa gailendu ondoren. Bogotako Colon antzokian egingo dute ekitaldia, Euskal Herrian arratsaldeko bostak direnean.


Lehen ezetzaren ostean, bake akordio berria sinatu dute FARCek eta Kolonbiako Gobernuak

Bake akordio berria sinatu zuten Kolonbiako Gobernuak eta FARC-EP gerrillak azaroaren 12an La Habanan. Erreferendumean ezezkoaren alde egin zuten herritarren proposamenak entzun eta hainbat aldaketa egin dituzte, komunikatu bateratuan azaldu dutenez.


Bakearen Aldeko Kanpamentuak bi aste egin ditu Bogotako Bolivar plazan

Bolívar plaza erdian, Bogotako plaza nagusian, Bakearen Aldeko Kanpamentua mantentzen dute hainbat pertsonak urriaren 5etik, plebiszituan ezezkoak irabazi ostean. Ez dituzte hala nolako bizilagunak aukeratu: Kolonbiako Kongresua, Bogotako alkatetza, Justizia Jauregia eta Kolonbiako artzapezpikutzaren egoitzek inguratuta daude. 300 lagun inguru daude egun bertan bilduta.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude