Trumpek prezioa jarri dio Maduroren buruari: 15 milioi dolar

  • Nicolas Maduro Venezuelako presidenteari eta bere gobernuko hamalau goi-ofiziali Kolonbiako FARC gerrilla berria lagundu izana leporatu diete AEBek. “Narkoterrorismoa” egotzita Venezuelako presidentea atxilotzen laguntzeagatik 15 milioi dolarreko saria eskaini du. Ivan Marquez eta Jesus Santrich gerrillako buruzagiengatik 5 milioi dolarreko saria emango du.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea.

2020ko martxoaren 27an - 10:16

Venezuelako “diktadore ez-legitimoa” AEBetara sartzen den kokainaren erantzule egin du AEBetako fiskal orokor William Barrek, eta adierazi du herritarren osasuna ahultzeko nahita egiten dutela hori. AEBetako gobernuak Venezuelakoa "erregimen odoltsu eta ustela" dela berretsi du enegarren aldiz.

"Narkoterrorismoa, drogen trafikoa, diru garbiketa eta ustelkeria" leporatzen dizkie Madurori eta bere gobernuko 14 agintariri. Narkoterrorismo Kolonbiako FARC gerrilla berriekin elkarlanean egiten duela esan du Barrek, “AEBak kokainaz bete eta AEBetako komunitateak suntsitzeko”.

FARC eta chavismoa, eskutik lotuta?

Venezuela FARCen gotorlekua dela salatu dute, eta 20 urtez horrela izan dela. Venezuela AEBetara joateko igarobide bezala erabiltzen dutela, eta kokaina trafikatzen uzten dietela salatu dute.

Madurorekin batera Ivan Marquez Habanako bake prozesuetako FARCeko buruari, eta Jesus Santrich FARC-EP Bigarren Marquetaliako zuzendaritzako kideari ere egotzi dizkie delituok. Azken hori, Santrich, Habanako bake hitzarmena sinatu eta gero urtebete inguru egon zen kartzelan, hain zuzen ere, narkotrafikoa egotzita. Kolonbiako hainbat erakunde politikok eta sozialek “muntaia eskandalagarritzat” jo zuten prozesu judiziala.

ARGIAk Santrich elkarrizketatu du berriki, eta elkarrizketa hori egin zen garaian oraindik narkotrafikoaren salaketa egin gabe zegoen, baina bere hitzek oraingo kasurako ere balio dute: "Ez zen eta ez da inoiz frogarik izango, nik horrelako gauzetan ez dudalako sekulan parte hartu".

Kolonbiako kanpo harremanetako ministerioak AEBek hartutako erabakiak “narkotrafikoaren eta terrorismoaren aurkako nazioarteko borrokan iragarpen determinatzailea” dela adierazi du. Gehitu du duela zenbait urtetik Kolonbiako agintariek “Nicolas Maduroren erregimen ez-legitimoak babesten dituen bi pertsona horiek entregatzeko beharra azpimarratu” dutela.

Estatu kolpe mota berri bat

Nicolas Maduroren erantzuna laster heldu da. Donald Trump "miserable" bezala definitu du, eta gehitu du AEBek egindakoa "estatu kolpe mota berri bat" dela. "Herria eta honen instituzio demokratikoen aurkako erasoa" dela salatu du.

Gehitu du "Far-Westeko cowboy arrazistek bezalako sariak eskaintzeak Washingtongo elitea supremazista dela" erakusten duela, eta Floridako estatuan botoak lortzeko obsesioak eragin duela ekintza. "Miserable bat zara, Donald Trump. Ez da soilik cowboy arrazista eta supremazista, nazioarteko harremanak estortsio bidez gidatzen dituen pertsona da", amaitu du Madurok.

 

 

Maduro atxilotzen laguntzen duenarentzako 15 milioi dolarreko saria iragarri dute AEBek.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Venezuela
Miren Egiguren. Ez da kikiltzen
"Agortzen ez den iturburu bat daukat barrenean"

Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]


2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Angel Prado. Demokrazia komunala
"Ez dugu irla bat izan nahi"

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


Eguneraketa berriak daude