Bake Foroa: armagabetzea eta elkarbizitza azaltzeko unea

  • Tendentzia politiko ezberdinetako herritar eta hautetsi anitz bildu da Miarritzen, "armagabetzea, bake prozesuaren zerbitzura" deitu foroaren kari. Armagabetze prozesuaz eta zehazkiago apirilaren 8ean burutuko den ETA egituraren armagabetzeaz aritzeko unea izan da.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B
2017ko martxoak 19
Argazkia: Jenofa Berhokoirigoin

Apirilaren 8ari begira burutu dute Miarritzen egondako Bake Foroa. Hain zuzen, horrek du poztu Anais Funosas Bake Bidea egiturako lehendakaria: "Guretzat hunkigarria da ikustea eramaten ditugun gogoetak gauzapen konkretuetan gorpuzten direla". Ostiralean jakin zen ETA egituraren armagabetzea egingo dela apirilaren 8ean. Abenduan Luhuson atxiloturiko Mixel Berhokoirigoinek hitzartzean zehaztu duenez, "gardena" eta "publikoa" izango da ekimena.

Frantziako gobernuaren partetik dagoen inplikatzeko errefusa ikusirik, jendarte zibilak, hautetsiek eta instituzioek buruturiko armagabetzea izango dela baieztatu du: "Bakoitzak du bere eginkizuna, ez da hierarkiarik bat ala bestearen artean, guztion partehartzea behar dugu, bat faltan izanez gero prozesua maingu izango delako". Hala eta guztiz ere, ateak zabalik dituzte eta Frantziako Gobernuak inplikatu nahiz gero, besoak zabalik onartuko dute. "Atea irekia da eta gobernuak badaki, beraz apirilaren 8a aitzin badu oraindik aukera prozesuari lotzeko", Michel Tubiana bake artisauak azaldu duenez.

Izan barda Kolonbiako armagabetze prozesuaz hitz egiterakoan, izan gaur Euskal Herrikoaz aritzerakoan, argi gelditu den beste elementu bat dugu ondokoa: armagabetzea bake prozesuaren zati bat dela eta biktimen aitortza eta elkarbizitzaren erronka lortzeko balio behar duela. "Apirilaren 8a egun garrantzitsua izango da, gure geroaren eta elkarbizitzaren oinarri sendoak eraikitzeko eguna izango da, datorren belaunaldiek ezagutu dugun gatazka ez dezaten bizitu", Funosasen hitzetan.

Hau dela eta, armagabetzea baino urrunago begiratuz, presoak, erbesteratuak eta orokorki biktima guztiak ukan dituzte gogoan, behin baino gehiagotan.

Txalo bero eta luze artean bukatu zen foroa eta ezker eskuin entzuten ahal zenez, momentu mamitsu eta garrantzitsu bat bizitu izanaren sentimenduarekin atera ziren bertan egondakoak.

 

 


ETAren desarmatzea kanaletik interesatuko zaizu...
2017-06-22 | ARGIA
Parisko mobilizazioa abenduaren 9ra atzeratu dute Bakearen Artisauek

Ohar bidez jakinarazi dute azaroaren 25ean egitekoa zen martxa handiaren data aldatu dutela. Frantziako Gobernua bake prozesuan "engaiatzeko" eskaera egingo dute.


2017-05-25 | ARGIA
Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatuko dute O˝atin ekainaren 17ko Fan Hemendik egunean

Ekainaren 17an, Fan Hemendik egunaren baitan, Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatuko dute Oñatin. Antolatzaileen esanetan "indar okupatzaileek euskal herritarrak torturatzeko eta erahiltzeko erabili dituzten fusilak, bainerak, elektrodoak, poltsak edota kare bizia entregatuko dituzte".


2017-05-14 | Mikel Basabe
Gorpu bizi

Duela ia sei urte, gehiengoaren nahia behingoz betez, ETAk iragarri zigun “bere jarduera armatua behin betiko amaitzea erabaki” zuela. Alegia, armak ez zituela berriro erabiliko. Aukera paregabea, aldebakartasunetik armok non zeuden esan eta erakundea desegiteko. Baina “irabazlerik eta galtzailerik gabeko eskeman” tematurik, errealitateari bizkar eman eta gurago izan zuen “Espainiako eta Frantziako gobernuei dei” egitea, “gatazkaren ondorioei konponbide... [+]


Herritarrek, herritik, herritarrentzat eta herriarentzat

Iragan da apirilaren 8a eta ETA armagabeturik da dagoeneko. Luhusoko ekimena eta gero bake artisauek marrazturikoa gauzatu dute. Geroari so, egunaren bukaeran irakurritako manifestuak finkatzen ditu bake iraunkor eta justu bat lortzeko nondik-norakoak. Izenpetzaileek islatu aniztasuna izanen dute aitzina egiteko indarra. Frantziako eta Espainiako gobernuen inplikazioa ezinbestekotzat joz, elkarrizketari lotzeko deia berresten du manifestuak.


2017-04-16 | Xabier Letona
Zortzi berba zahar etorkizunari begira

Historikoa. Apirilaren 7koa oso egun handia izan zen euskal gatazka modernoaren historian, ETAk iragarri zuen bere armak gizarte zibilaren esku utzi zituela. Kosta egiten da hau idaztea, baina hala da: ETA armarik gabeko erakundea da. 8an sostengua eman zitzaion armagabetze moldeari Baionan.


2017-04-16 | Mikel Aramendi
Enbarazutik kendu

Betetzear izango dira hogei urte, beteta ez badaude, norbaitek esan zuela “ETA soberan dago eta enbarazu egiten du”. Ez zen norbanako haren bat-bateko ateraldia, euskal erakunde ahaltsuenetako baten hausnarketaren sintesia baino.


2017-04-12 | Xabier Letona
Antzerkia, iraganaren kritika eta biolentzia

Gauzarik handiena da ETA arma gabeko erakundea dela. Hortik aurrera egin dezake bakoitzak nahi duen balorazioa Baionako ekitaldiaz, baina hori ez da broma, hori gertaera oso handia da. Eta horrekin arinkeriatan dabilenak –adibidez metroen inaugurazioekin–, errespetu eskasa erakusten du.


Espainiako Gobernuak ETAren armagabetzea ezkutatzeko agindu zion RTVEri

CCOO sindikatuak salatu du apirilaren 8ko albistegiak Moncloatik eta Barne Ministeriotik zuzendu zirela. ETAren armagabetzea albistegien 15. minutuaren ostean aipatu behar zutela agindu zuten.


Luhusokoen eta Frantziako Gobernuaren elkarrizketek ekarri dute armagabetzea

Larunbatean gauzatu zen ETAren armagabetze prozesua Luhusoko ekintzaileen eta Frantziako Estatuaren artean itundua izan zen, Berria-k eta Naiz-ek jakinarazi dutenez. Abenduaren 16an Luhuson bakearen artisauek bultzada erabakigarria eman zioten azken bost urteetako prozesuari eta ondorengo bilerei zein Paris eta ETAren arteko elkarrizketei esker, larunbatean bukatutzat eman zen.


Eguneraketa berriak daude