Ausiki

  • Inoiz ez nuen pentsatuko Guardia Zibilak euskarazko hitz berri bat erakutsiko zidanik, ez behintzat amesgaizto krudelenetik kanpo. Bada, iritsi da eguna. Zortzi lagun atxilotu dituzte Altsasuko liskarraren harira, eta operazioari Ausiki izena jarri diote.


2016ko azaroaren 15ean - 08:25

Ausiki, fonetika ezaguna duen hitza, euskarazkoa zalantzarik gabe, baina egunerokoan ez darabildana. Hiztegira jo dut. Ausikia eta haginkada sinonimoak dira, baita ausiki egitea eta kosk egitea ere. Iparraldean eta Nafarroako zenbait ingurutan erabiltzen da batik bat.

Operazioak bataiatzeko prozedura ez dut ezagutzen, eta ez dut asko ikertzeko asmorik ere. Halere, azken urteetan jarritako polizia-operazioen izenek ematen digute atzean egon daitekeen psikologiaren arrastoa. 2014an Xake operazioaren pean atxilotu zituzten EPPK-ko Bitartekaritzako kideak. Gero etorri zen Mate, gehienbat euskal presoen defentsan aritzen ziren abokatuak atxilotuta. 2015ean Pardines deitu zioten ETAko ustezko buruzagitzaren aurkako operazioari. ETAk hildako lehenbiziko Guardia Zibila izan zen Jose Pardines. Izen sinbolikoen goia, nire ustez, aurten jo dute, 2016an, Aurkikuntza operazioarekin. Espainiako Aberriaren egunean (genozidio basatia ospatzen duen eta lehenago arrazaren eguna izan zen horretan), Kolonen Aurkikuntzaren eta ETAren armategiaren aurkikuntzaren arteko lotura bilatzen du zorioneko izenak. 

“Ausiki”. Guardia Zibilak zeri ausiki egin nahi dion imajinatzea ez da zaila. Usain txarra zerien hasieratik Altsasuko gertakariaren gain-dimentsionatzeari eta proiekzio mediatikoari. Kiratsa areagotuz joan zen bi aldeen bertsioa entzun ostean eta, batez ere, Altsasuko herritarren erantzuna ikusita, manifestazio jendetsu baten bidez salatu baitzituzten muntaia poliziala eta Guardia Zibilaren gehiegizko presentzia

Azkena, berriz, Ausiki. Guardia Zibilak zeri ausiki egin nahi dion imajinatzea ez da zaila. Usain txarra zerien hasieratik Altsasuko gertakariaren gain-dimentsionatzeari eta proiekzio mediatikoari. Kiratsa areagotuz joan zen bi aldeen bertsioa entzun ostean eta, batez ere, Altsasuko herritarren erantzuna ikusita, manifestazio jendetsu baten bidez salatu baitzituzten muntaia poliziala eta Guardia Zibilaren gehiegizko presentzia. Eskumak, ordea, gaiari probetxua ateratzeko beta ikusi eta bazterrak aztoratzeko erabili zuen. Gero ezagutu genuen polizia txostenek eurek ere lintxamendua ukatu eta terrorismo delitua baztertzen zutela. Entzutegi Nazionalak entzungor egin eta ikerketa abiatu zuen terrorismotzat jota. Aski ezagunak dira salbuespeneko tribunal horren errepresio politikoko moldeak, ondo baino hobeto eusten dio Ordena Publikoko Auzitegi frankistak emandako lekukoari. Zenbait gaztek epailearen aurrean agertzeko borondatea agertu arren, berriro entzungor egin eta zortzi gazte atxilotu eta horietatik sei kartzelara bidali dituzte. Hori guztiori Ospa mugimendua kriminalizatzeko soinekoz jantzia.

 Ausiki, Uxue Barkosen exekutiboak egin zion ausiki erregimenak jarritako amuari. Gertatutakoa argitu aurretik ñabardurarik gabeko gaitzespena egin zuen. UPNk kaosa eta bizikidetza arazoak irudikatu nahi ditu, gorrotoak gidatutako norabiderik gabeko jendartea. Txin pon txi, txin pon txi, erregimenak ofentsiba gogorrari ekin dio. Altsasuko liskarra, Mola eta Sanjurjoren hilobiak, Lan Eskaintza Publikoan euskarazko postuak bertan behera uztea… Aurreikustekoa da hurrengo hiru urteetan ere etenik gabeko oldarraldia egongo dela epaitegien eta poliziaren laguntzarekin.

Erregimenak markatutako erritmoari iskin egin eta musika propioa sortzeko bidea topatu beharko du Nafarroako Aldaketaren Gobernuak. Ausikik badu beste adiera bat, ausikitzea “kezkatzea” edo “larritzea” ere bada. Eta zinez ausikiko lizkidake barrenak erregimenak inposatutako narratibari aurre egiteko gaitasun ezak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude