Asunción Klinikaren egoera salatuko dute langileek, udaletan mozioak aurkeztuz

  • Ia 5 hilabete daramate greban Tolosaldeko Asunción Klinikako langileek. Kalitatezko osasun zerbitzua bermatzeko, lan-baldintzen hobetzea eta hitzarmen duina eskatzen dute. Tolosaldeko 31 udaletan eta Eusko Legebiltzarrean izan dira jada, Eusko Jaurlaritzarekin ere bildu dira, “baina zuzendaritzaren jarrerak penagarria izaten jarraitzen du”, diote. Mozioak aurkeztuko dituzte orain, hainbat udaletako plenoetan.


2018ko apirilaren 25an - 14:34

Klinika kontzertatua da Asunción; “ezin dugu ahaztu ospitale publikorik ez duen EAEko eskualde bakarra garela”, gogoratu du lan-batzordeak. Jaurlaritzatik urtean 21 milioi euro jasotzen dituela, baina hitzarmenik gabe segitzen dutela kritikatu dute, “Klinikako zuzendariak, Montoya jaunak, diru publikoa bere enpresa pribatuetarako eta aberasteko erabiltzen duen bitartean”. Salatu dutenez, “Klinikaren funtzionamendua gainbehera doa: medikuak eta erizainak alde egiten ari dira eta Traumatologiako zerbitzuan mediku askok ospa egin dute. Momentu honetan 2-3 traumatologo baino ez ditugu, 7-8 traumatologo izan beharko genituenean. Horren ondorioa da larrialdietako kirofanoak Donostiara bideratzen dituztela”.

Astean hiru egunez, ordu eta erdiko paroak egiten dituzte langileek eta apirilaren 25ean egun guztiko paroa egingo dute. Horrez gain, hurrengo astean udal ugaritako plenoetan mozioa aurkeztuko dute. Mozioan jasotzen denez, “lan publikoa egiten dugunez, gure lan-baldintzak Osakidetzarekin berdintzea” eskatzen dute, “gure baldintzak prekarioak diren heinean eskaintzen den arretak ezin baitu kalitatezkoa izan”. Besteak beste, Udalbatzei eskatzen diete “hitzarmen duin bat sina dezatela; herritarron diruaren jarraipen zehatza egin dadila, kalitatezko osasun zerbitzua eta lan-baldintza egokiak berretsiko dituena; Tolosaldean kalitatezko osasun publikoa, doakoa, unibertsala eta gainontzeko eskualdeetako berdina izatea; eta Udalak eska dezala Osasun Sailarekin dagoen hitzarmena bete dadila”.

Herri handienetan, kontzentrazioa ere egingo dute pleno egunetan: Billabonan (apirilak 23), Tolosan (apirilak 24) eta Andoainen (apirilak 26).

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Manifestazio eta aldarri ugari Maiatzaren Lehenerako

ELA sindikatuak mobilizazioak egingo ditu Bilbon eta Iruñean, eta LABek, berriz, Iruñean.


2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


Eguneraketa berriak daude