Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

  • Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko apirilaren 18an - 08:10

Borrokan jarraitzen dute Amazonen Trapagarango (Bizkaia) logistika-lantokiko beharginek. Lanuzteak hasi dituzte berriz aste honetan: larunbatera bitartean, egunean hiru ordu eta erdiko lanuzteak egingo dituzte, 06:00etatik 09:30era. Langileek modu horretan exijituko dituzte hobekuntzak euren lan-baldintzetan, izan ere, horiei uko egiten jarraitzen du enpresak.

Astelehenean, Bilbon (Bizkaia) mobilizatu ziren Trapagarango lantegiko beharginak. Urtarrilean, otsailean eta martxoan ere jo zuten grebara, euren lan-baldintzen defentsan. Hain justu, bost lanuzte izan dira azken hiru hilabeteetan. Azken Eguberrietan ere egin zuten greba; 2022. urtearen amaieratik, beraz, 11 greba izan dira.

125 langile aritzen dira soldatapean Trapagarango zentroan, eta Bizkaia osoko banaketez eta Arabako, Gipuzkoako, Burgosko eta Kantabriako banaketa ugariz arduratzen dira. Urtebete baino gehiago daramate miseriazko lan-baldintzei aurre egiten eta horiek hobetzeko hitzarmen baten alde borrokan, baina lan-baldintzak hobetzeko egindako proposamen guztiak atzera botatzen jarraitzen du Amazonek.

Greba egiteko eskubidea urratuta, eta lan-baldintza negargarriak

Azken Eguberrietan salatu zuten langileek enpresa urratzen ari zela euren protesta eta greba egiteko eskubidea. Langileen eskubideen kontra, berezko langile kopuruaren bikoitza kontratatu zuen Amazonek greba egunetarako: behin-behineko 40 kontratazio egin zituen, Gabonetan logistikako grebalariak ordezkatzeko. Gainera, enpresak mehatxu-mezuak bidali zizkien beharginei Whatsapp eta posta elektroniko bidez, zigor-prozedurak abiatuko zituela esanez.

Trapagarango langileek hamaika aldiz salatu dute miseriazkoak direla Amazonek zuzenean kontratatutako langileen (logistikakoak) zein azpikontratatutakoen baldintzak. Besteak beste, soldata oso baxuak dituzte (gutxieneko atxikipena ezartzen diete nominetan, itxura emateko soldatak berez direnak baino altuagoak direla), lanaldi luzeak, lanordu osagarri ugari, lan-erritmo altuak, eta abar.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amazon
2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Lantokiko teilatua erori ostean, Trapagarango Amazoneko langileak arriskuan daudela salatu dute

LAB eta ELAk adierazi dute ez dela teilatua erortzen den lehen aldia, eta horrek arriskuan jartzen dituela langileak. Amazoneko langileek greban jarraitzen dute.


Amazon Trapagarango langileek multinazionala salatu dute greba eskubidea urratzeagatik

Trapagarango Amazoneko langileek salatu dutenez, “mehatxu eginez” deitu diete behin-behineko langileei greba egunetan lanera joan zitezen. Era berean, greba egunetarako “ordu osagarriak” eskaini izana leporatu diote enpresari.


Bost eguneko grebari ekin diote Trapagarango Amazoneko langileek

Enpresaren jarrera “larria” salatu dute langileek. Eskaeren artean, jaiegunetan lan egiteagatiko konpentsazioak eta KPIari lotutako soldata-igoerak daude. Greba egunak abenduaren 17 eta 18a, eta urtarrilaren 3, 4 eta 5a dira.


Amazoneko langileek greba deitu dute Espainiako Estatuan, Black Friday eta Cyber Monday kanpaina betean

Espainiako lantoki guztietan lanuzteak iragarri dituzte azaroaren 27 eta 28rako. Soldata baxuak eta lan-babes eskasa salatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude