Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

  • Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara" igarotzeko garaia dela, eta oraindino ere Mecaner lantokia salbatzeko astia dagoela. Horregatik, exijitu diote Eusko Jaurlaritzari beharginak defendatzeko eta multinazionalen eskakizunak alde batera uzteko.


2024ko apirilaren 17an - 09:44
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk adierazi dute Mecanerren kasua ez dela egoera isolatu bat: "Gaur egun industriak erabiltzen dituen lurrak merkataritza-gune handiek edo enpresa logistiko handiek okupatzen dituzte. Bertan, langileen baldintzen ezaugarri nagusia prekarizazio maila handia da".

Gogoratu dute hurrengo urteetan, EAEko eta Bizkaiko ekonomiarentzat funtsezkoak diren automozioko eta energiako industria sektoreek trantsizioari egin beharko diotela aurre, "beren ekoizpena gaur egungo larrialdi-klimatiko egoerara egokitzeko".

Hala, nabarmendu dute ezinbestekoak direla erakunde sendoak eta industria-politika aktiboak. Eusko Jaurlaritzari exijitu diote "enpresen itxierei laguntzeari uzteko eta lanpostuen defentsan eta herrialdearen etorkizuneko industrian protagonista izaten hasteko".

Mobilizazio komitearen gehiengoa Bizkaiko ESK, LAB eta CCOOko industria delegatuakaz sortu da. Hurrengoak dira enpresak: Itp externals, Alba Macrel, Gamesa, Zf Sachs, Gecsa, Alconza, Gth, Enersys, Navacel, ZIV, Mesa, Lamincer, Unilever, Smarmec, Pine, Ingemat, Gestamp, Ecs, T.Ermua, Gol, Tva, Estamcal, Ona, Alko, Fumbarri, Rothenberger, Bruss, Oñate, Alzuaran, Nemak, Lekoizpe, Ormazabal, Sidenor, Knauff, Vicinay, CNC, ACELEC, ANTENAS GAME SERVEO, Darrait, PCB, Aqualia, Betsaide, Tenneco, Pierburg, Arcelor Mittal Etxebarri, Hitachi, Alstom, Petronor Opemasa, Tubos Reunidos, Comfica, DIGI, Suez, GES, Siemsa eta Degremont.

© LAB


Langile borroka kanalean gehiago
2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...