Angeluk Hiri Elkargo bakarraren aurka bozkatu du

  • Euskal-Kosta Aturriko hiriguneko batzarrean Angeluko hautetsiak Hiri Elkargoaren kontra bozkatu ostean, Angeluko herri kontseiluak kontrako jarrera berretsi du 34 boto kontra, lau alde eta abstentzio batekin. Asteazkenean Elkargoaren alde bozkatu zuten Baionan. Miarritzek hilaren 19an bozkatuko du.


2015eko azaroaren 13an - 12:22
Angeluko herri kontseiluak kontrako jarrera berretsi du 34 boto kontra, lau alde eta abstentzio batekin.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hiri Elkargoak Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako 158 herri bilduko dituen departamendu mailako erakunde bat eratzea du helburu. Herri Elkargoa, beste hainbat saiakera bezala, Euskal Departamenduaren aldarrikapenetik dator eta Euskal herriari marko instituzional bat ematea du helburu. (Mikel Asurmendik azaldu zuen prozesua ARGIAko 2478 zenbakian)

Euskal Kosta-Aturri hiriguneko bileraren ostean argi geratu zen Elkargoaren kontrako jarrera. Guy Lafite Miarritzeko auzapezak, Marie-José Espiaube Bokaleko hautetsiak, Jacques Veunac Angeluko hautetsiak eta Marc Bérardek Bidarteko hautetsiak proposamenaren kontra bozkatu zuten eta hirigunearen lehendakari eta Baionako auzapez Jean-Rene Etchegarayk soilik bozkatu zuen alde. Hilean behin egiten duten batzarrean bozkatutakoa ez da erabakigarria, baina eragina izan dezake prozesuan.

Angelun kontra bozkatu duten hautetsiek hiri elkargo horren “azterketa seriorik” ez egotea eta Elkargoak erakundeei ekarriko dien “esfortzu fiskala” argi ez egotea kritikatu dute. Gaineratu dute Iparraldeko hirien osaketak urteak behar izan zituela, eta orain denak bilduko dituen bat hilabete batzuetan osatu nahi dutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Elkargoa
2023ko martxoaren 15
Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

2021eko ekainaren 8
Departamenduko eta eskualdeko hauteskundeak
Pauetik ere Ipar Euskal Herriaren alde eragin nahian dabil EH Bai

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.