Amnistiaren aldeko aldarria egin dute 93 euskal iheslari eta preso ohik hainbat hedabidetara bidalitako gutunean. Biktimak ez, borrokalari direla azpimarratzen dute eta amnistiarik gabe labirinto batean galduta ibiltzeko arriskuaz ohartarazten dute.
Ondoren Amnistia titulupean kaleratutako artikulua eta behean haren sinatzaileak.
"Gutun hau sinatzen dugunok preso edota ihesean egon garen militante politikoak gara. Errepresioa pairatu genuen Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan parte hartzeagatik. Ez gara biktimak, gure herriaren independentzia eta sozialismoaren alde borrokatu garen militante boluntarioak eta kontzienteak baizik. Beste milaka militanteren modura, guk ere bagenekien iraultza egiteak zekartzan arriskuak zeintzuk ziren. Bagenekien atxilotuak eta torturatuak izan gintezkeela, gaztaroa kartzelan pasa genezakeela, agian etxetik alde egin behar izango genuela dena utziz, familia eta lagunak barne, eta agian etxera itzuli ere ez ginela egingo. Bagenekien gure etsaiek, hilik ikusi nahi gaituztenek, epaituko gintuztela, dena irabazi ala dena galtzea ari ginela jokoan jartzen. Bidetik kideak galduko genituela bagenekien eta ehunka galdu ere. Hori guztia bagenekien eta hala ere borrokan murgiltzea erabaki genuen.
Egungo testuinguruan bada errepresaliatu politikoen inguruan bereziki kezkatzen gaituen zerbait. Urteak joan urteak etorri, 2015ean 400 kide baino gehiago ditugu preso, haien artean oraindik 30 urteko espetxealdiak gelditzen zaizkien hainbat. Beste askok erbestean jarraitzen dute errepresioari izkina egiten. Gure borrokaren helburu estrategikoak ez dira oraindik bete. Gure Herriak oraindik ez du zapalkuntza nazionala ezta klase esplotazioa ere gainditzea lortu. Eta hori da hain zuzen ere gakoa:
Zoritxarrez, kartzeletako giltzak ez daude gure esku. Armen indarra ere ez. Biak ala biak etsaiaren eskuetan daude. Horrek ez du esan nahi etsi behar dugunik, inolaz ere. Horrek esan nahi du estatuak behartzeko Herria ideologikoki janzteko lan ikaragarria egin behar dugula, ideologizazioa eta formazioa baitira armarik eraginkorrenak borrokalari iraultzaileontzat. Errepresaliatuen estatus politikoaren onarpenaren alde egin behar da eta ez kontrakoaren alde. Soilik Herriak onartzen baldin badu gatazka ez dela konpontzen gatazkan parte hartu duten militante politikoak aske izan gabe, soilik orduan topatu ahal izango dugu benetako irtenbide bat, eta horrek izen bat dauka: amnistia.
Giza eskubideen inguruko diskurtsoak zilegiak izan daitezke baldin eta errepresaliatuen izaera politikoa ezkutatzeko balio ez badute. Zer dela eta aplikatzen zaizkie sakabanaketa, bizi osorako espetxe zigorra, FIES, preso gaixoekiko erabiltzen duten etsaiaren zuzenbide penala eta abar luzea? Gure kideen izaera politikoagatik aplikatzen zaie, hain zuzen ere. Horretaz gain, errepresaliatu politikoen despolitizazioak euren kriminalizazioa errazten du, herriaren begietara delinkuente edota kriminal bihurtzen dituelako, eta horrek estatuei erraztasunak eskaintzen dizkie euren eskubideak urratzeko orduan.
Kide, herri eta klase gisa errepresaliatuen askatasuna lortzeko betebeharra daukagu, baldintzarik gabe eta duintasunez, inoren aurrean makurtu gabe, eta horretarako bidea amnistia da. Amnistiak gatazkaren konponbidea barnebiltzen du eta horregatik soilik amnistiaren gauzatzeaz bermatuko dugu errepresaliatu politiko gehiago ez egotea. Horretan jarri behar ditugu indarrak gaurtik, irakurketa alderdikoiak alde batera utzita. Ezin dugu onartu errepresaliatuen borrokaren ondorioak haietako bakoitzaren bizkar erortzea. Errepresaliatuen borroka Herriaren ardura izan da eta euren askatasuna ere Herriaren ardura izango da. Gutun hau sinatzen dugunok Herriari amnistiaren alde antolatzeko deia luzatzen diogu haren indar eta gaitasunean konfiantza osoa baitaukagu. PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA ! AMNISTIA OSOA !"
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]