Altsasuko atxilotuekin elkartasunez egindako ekintzak

Zuzeneko jarraipena
  • Altsasuko bederatzi gazte espetxean dira bi guardia zibilekin eta beren emazteekin izandako liskar batengatik. Carmen Lamela epaileak terrorismoa egotzi die eta espetxean dira. Euskal Herrian atxilotuen askatasuna eskatzeko eta Espainiako indar militarrei alde egiteko eskatzeko ekimen ugari egiten ari dira.


2016ko azaroaren 23an - 09:00
Gakoak
'Alde Hemendik' eskatzeko ekimena Judimendiko gobernu militarrean, Gasteizen

‘Alde Hemendik’ dinamika hedatu da Gasteizen, eta azaroaren 22an, Judimendiko gobernu militarraren aurrean ekimena egin dute auzoko gazteek. Pankarta erraldoi bat andamio batetik zintilikatu dute, auzotik Altsasuko herriarekin elkartasunez, indar okupatzaileen alde egitea eta espetxeratuen askatasuna exijitzeko. Ertzaintzak gazteak identifikatu ditu. Iturria: Hala Bedi.

Erromon ekintza komunikatiboa
Tolosan Euskal Jaietan elkartasuna Altsasuko gazteekin
Goierritarren manifestazioa Beasainen
Telefonorako "Alde Hemendik" abestia
Leioako unibertsitatean manifestazioa
Azpeitian pintaketa
Aldarrikapenak kalean
Leioako unibertsitatean pintaketak
Santurtzin pintaketak

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude