‘Akuilari’, hizkuntza eskubideen urraketak salatzeko aplikazioa sortu du Behatokiak

  • Hizkuntza Eskubideen Behatokiarekin harremanetan modu “azkar eta eraginkorrean” jartzeko tresna da ‘Akuilari’. Mugikorrerako aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die Behatokiari kexa bidaltzeko, euskara erabiltzeagatik kaltetuak izan badira edota erakunde edo norbanakoren batek hizkuntza eskubideak urratu badizkie.


2015eko azaroaren 24an - 10:11

Baina kexak bidaltzeko ez ezik, aplikazio honek hizkuntza eskubideak errespetatzen dituzten erakundeen jarrera txalotzeko ere balio du. Horretaz landa, beste erabiltzaileek Behatokiari helarazitako kexa edo zorion mezuak ikusteko aukera ematen du, bai eta mezu horiek sare sozialetan partekatzeko ere.

Behatokiak azaldu duenez, ‘Akuilari’ euskaraz bizitzeko hautua egin dutenei zuzenduriko lanabesa da. “Edonon euskaraz jarduteko arazoak aurkitzen dituztenean, euskaraz bizitzeko nahiari eutsi, oztopoei aurre egin eta egoera hobetzeko bidea eskaini nahi du. Euskaraz bizitzeko nahia errealitate bihur dadin, zailtasunen gainetik duintasunez elkarrekin aurrera egiteko”.

Ez da Behatokiak eskaintzen duen tresna bakarra

‘Akuilari’-z gain, Behatokiak antzeko funtzioak betetzen dituen beste tresna bat ere badu: euskararen telefonoa. Honek aukera ematen du internetez –euskararentelefonoa.com-en– edo telefonoz –948 146 172ra deituta– kexa eta zorion mezuak igorri, eta hizkuntza-eskubideei buruzko kontsultak egiteko –‘Akuilari'-k ez du zerbitzu hau eskaintzen–.  

Aplikazioa ondoko helbideetan deskarga dezakezu, musu truk:

Androiderako: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.ionicframework.euskararentelefonoa547232

IOSerako: https://itunes.apple.com/us/app/akuilari/id1052663437?l=es&ls=1&mt=8


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude