AHTren aurka egitea kriminalizatuta dagoela salatu du Mugituk

  • 30 pertsona inguru bildu dira asteartean Tuterako epaitegiaren aurrean AHTren aurkako oposizioaren “kriminalizazioa” salatzeko. Herriko bizilagun bati Castejonen egindako protesta batean kalteak eragin izana leporatu dio Foruzaingoak, baina honek dio ez zela bertan egon.

"Benetako kaltea AHTa da. Kriminalizaziorik ez!" lemapean bildu dira AHTren aurkako oposizioaren kriminalizazioa salatzeko. (argazkia: Mugitu)

2014ko irailaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Ainhoa Fernandezek Tuterako epaitegian deklaratu du asteartean. Mugitu Mugimenduak azaldu duenez, Fernandezek esan du “ez zuela protestan parte hartu” eta “ez duela zerikusirik leporatzen dizkioten ekintzekin”. Are gehiago, egun horretan Orion asteburua pasatzen zegoela adierazi du.

Martxoan Mugituk Castejongo Trenbide Museoan 30 minutuko okupazio sinbolikoa antolatu zuen, AHTak tren-linea eta zerbitzuak bertan behera utzi eta eskualde-geltokiak itxiaraziko dituela salatzeko xedearekin.

Mugituk adierazi du, protestak iraun zuen bitartean polizia ez zela hurbildu eta ez zela arazorik egon bertako langileekin edo bizilaguneekin. Ez zutela inolako kalte materialik eragin diote, “beraz ez da ulergarria Ainhoa Fernandezi egindako akusazioa”, salatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


Eguneraketa berriak daude