AHT da Espainiako aurrekontuen onuradun nagusia Hego Euskal Herrian

  • 2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektua aurkeztu dute Madrilen aste honetan. EAErentzako eta Nafarroako Foru erkidegoarentzako diru partiden %58 AHTren eraikuntzara bideratu dute. 


2015eko abuztuaren 5ean - 11:00
2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektua aurkeztu du Madrilen aste honetan Cristobal Montoro Ogasun ministroak
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hego Euskal Herriko lau herrialdeen artean 555,76 milioi euroko diru sarrera jasotzea aurrikusten dute. Diru horretatik 327,1 milioi euro eramanen ditu AHTren proiektuak. Gasteiz-Burgos zatirako ere lehenengo aldiz inbertsioak iragarri ditu Espainiak: 95 milioi euro.

Estatuko erkidegoen artean, EAEk izan du aurrekontuetan igoerarik handiena, iaz baino %23,46 gehiago jasoko baitu. Helburu argia du igoerak: 290 milioi euro, hau da, aurrekontuaren %80, Euskal Y proiektuak jasoko du.

Nafarroan ere gora egin du aurrekontuak %10,46. Proposamenaren arabera, 106 milioi euro jasoko ditu foru erkidegoak, eta azpiegitura handietara bideratuko da kopuru horren zatirik handiena: %34 izanen da AHTren eraikuntzarako, eta Nafarroako Kanalak eta Esa eta Itoiz urtegiek ere kantitate handiak jasoko dituzte.

Legealdia azken hilabeteetan dagoen honetan, Rajoyk kontu ekonomikoak ongi itxita uzteko erabakia hartu du. Oposizioko taldeek gogor salatu dute aurrekontuen proiektua: austeritatearen aldeko apustua, partida sozialen falta eta aurrekontuen erabilpen elektorala salatu dituzte. Talde abertzale guztiek (Amaiur, EAJ eta Geroa Bai) baztertu dute Cristobal Montoro Ogasun ministroaren proposamena, eta proiektu osoari emendakinak aurkeztuko dizkiotela adierazi dute. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aurrekontuak
2023ko urtarrilaren 9
Zenbakiak

Eguneraketa berriak daude