Absolbitu egin dituzte Ester Quintanaren kasuan auziperatutako bi poliziak

  • Bartzelonako Auzitegiak argudiatu du ezin dela frogatu Quintanaren begian jo zuen tiroa beraiek bota zutenik, LaDirecta hedabideak zabaldu duenez.


2016ko maiatzaren 27an - 15:47
Bartzelonako Auzitegiak absolbitu egin ditu Esquadra Mossoen E-40 unitateko inspektore ordea eta eskopetaria.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bartzelonako Auzitegiak absolbitu egin ditu Esquadra Mossoen E-40 unitateko inspektore ordea eta eskopetaria.

Sententziaren arabera, posible da Quintana zegoen lekura hiru poliziek batera egin izana tiro. Hori horrela, adierazi dute ezin dela egiaztatu zein tirok jo zuen Quintanaren begia, ezta nork eman zuen tiro horiek botatzeko agindua ere. Sententziak, gainera, zalantzan jartzen du zauria gomazko pilota batek eragin ote zuen.

2016ko apirilean egin zen Quintanaren auziko epaiketa. Epaiketan, Mossoen defentsak beste furgoneta bateko –E-414– poliziak jo zituen ekintzaren erantzule.

Auzitegiak, beraz, sinesgarritasuna eman die auziperatutako polizien abokatuei. Frogatuta geratu da Quintanari egindako zauriak Mossoren batek eragin zituela, baina ez dute zehaztu tiroa furgoneta horretatik edo auziperatutako bi poliziek bota ote zuten.

2012ko maiatzaren 14an, greba orokor eguna izan zen Bartzelonan. Manifestazioa bukatuta, Esquadra Mossoek jaurtitako gomazko pilota batek aurpegian jo eta ezkerreko begia galdu zuen Quintanak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gomazko pilotak
2020-07-03
25 urte Rosi Zarra hil zenetik
Egia zor diete

Eguneraketa berriak daude