Abenduaren 9an presoen eskubideen alde Parisera joateko deia egin dute bakegileek

  • “Euskal presoen Luhuso” izatea nahi dute antolatzaileek Pariseko manifestazioa. Euskal presoentzako eta senideentzako “salbuespen egoera bukatzea” izango da Parisera eramango duten mezu nagusia: euskal presoen hurbiltzea, gaixo direnak askatzea, eta baldintzapeko askatasunak eta zigor moldaketak onartzea eskatuko diote Frantziako Gobernuari.


2017ko urriaren 9an - 10:27
Parisera joateko deia egin zuten Baionako festetan (Argazkia: @kazetaeus)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mobilizazio sinboliko batetik harago, mugarri izango den ekitaldi bat izatea nahi dute antolatzaileek. Helburua lortzeko, hurrengo bi hilabeteak “presio lan gisa” ulertzen dituzte.  Euskal Herriko herritarrei dei egiten diete Frantziako Gobernuak ikus dezan “gehiengo soziala” erronkari aurre egin nahian dabilela. Autobusak eta tren bereziak ari dira antolatzen ahalik eta jende gehien biltzeko. Artistentzat dei berezia egin dute: “ikusiak” eta “entzunak” izateko. Hautetsien sostengua ere funtsezkotzat jo dute bakegileek, eta herrietako kontseiluetatik Europako Parlamenturainoko hautetsien sostengua behar dutela nabarmendu dute.

Bakegileek txalotu egin dute pasa den astean Europako Parlamentuko gehiengo nagusiak hainbat estatutan erabiltzen den urruntze politika gaitzetsi izana.  

Pariseko manifestazioa Frantziako Estatuko presondegien itzuliaren ostean izango da. Sare, Etxerat eta Bagoaz dira deitzaileak. Azaroaren 16an hasi eta hiru astez Frantziako hogei kartzela bisitatuko dituzte. Reaugo, Fleuryko eta Fresnneseko presondegietan geldialdi bereziak egingo dituzte Parisera iritsi aurretik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!