90 enpresari dagozkie azken 150 urteetako karbono emisio industrialen %60

  • Ikerketa baten arabera, erregai fosilak erauzten aritu diren enpresa horietatik 50 jabetza pribatukoak dira, 31 estatuenak, eta beste bederatziak, gobernuak.

Jon Ander De la Hoz Arregi @delarregi
2016ko irailaren 06a
Ikerketa baten arabera, lehen 20 enpresak dira emisio guztien %29.

Zortzi urteko ikerketa baten ostean atera du ondorioa Richard Heedek, carbonmajors.org atariaren arabera: 90 enpresaren artean atera dituzte gerora industrian erretako erregai fosilen %60. Datua adierazgarriagoa da zerrendako lehen zortzi enpresei begiratuz gero; horiek emisio guztien %29 biltzen dute. Industria iraultzaren garaitik abiatuta osatu du ikerketa Heedek, 1791 eta 2011 arteko datuak bilduta.

Jabego ezberdineko enpresak daude 90en artean: 50 jabetza pribatukoak dira, ChevronTexaco eta Exxon-Mobil kasu. Beste 31 estatuenak, Saudi Aramco eta Pemex bezala, eta gobernuak dira beste bederatzi: Sobietar Batasuna eta Txina, esaterako.

Multinazionalek gehiago ekoitzi dute herrialdeek baino. Jabego pribatuko enpresek 315 giga-tona karbono dioxido isurtzeko adina erregai fosil ekoitzi dute, gobernu industriek 312 eta estatuen jabetzako enpresek 288.

Hala ere, hiru jabego motatako ekoizleak agertzen dira lehen hamarren zerrendan: besteak beste, inbertsore pribatuen ChevronTexaco eta BP, estatuaren Royal Dutch Shell eta National Iranian Oil Company nahiz Poloniako Gobernua aurkitu daitezke postu horietan.

Kanal hauetan artxibatua: Klima aldaketa  |  Enpresa transnazionalak

Klima aldaketa kanaletik interesatuko zaizu...
2017-12-11 | Miren Osa Galdona
Klima aldaketan duten eragina dela eta, giza eskubideak urratu dituzten enpresen inguruko lehen ikerketa egingo da

Erregai fosilen ekoizten dituzten enpresak eta klima aldaketa uste baino lotuagoak egon daitezke. Enpreson erantzukizuna aztertzeko abenduaren 11n abiaraziko dute ikerketa. Filipinetako Giza Eskubideen Batzordeak gidatuko du eta, besteak beste, Repsol, Shell eta Chevron enpresak daude jomugan.


2017-11-26 | Unai Brea
COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra

Fidji Uharteen presidentziapean, 25.000 lagun inguruk bi aste eman dituzte Bonnen, klima aldaketari aurre egiteko bideez jarduteko urteroko hitzorduan.


2017-11-20 | Unai Brea
COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra

Fidji Uharteen presidentziapean, 25.000 lagun inguruk bi aste eman dituzte Bonnen, klima aldaketari aurre egiteko bideez jarduteko urteroko hitzorduan. Eta urtero bezala, edo ia, egin zitekeena baino gutxiago egin da, arazoaren larritasunari buruzko diagnostikoa kasik ahobatekoa izan arren.


2017-11-08 | ARGIA
Ende Gelaende 2017: Milaka desobediente meategi erraldoia gerarazten saiatu dira Alemanian
MULTIMEDIA - erreportajea

Alemanian meategi erraldoi bat gelditzen saiatu dira milaka lagun, klima aldaketaren aurka. Alemaniako Bonn hirian Munduko Klima Aldaketaren Konferentzia hasi aurreko egunean, igandean, desobedientzia zibila modu masiboan praktikan jarri dute milaka lagunek, Ende Gelände mugimenduak deituta.

Informazio gehiago ARGIAko albiste honetan.


2017-11-06 | Unai Brea
Gailurrez gailur, klima hondamendirantz

COP23, klima aldaketari buruzko 23. gailurra hasi da Bonnen. Hala ere, goi-bileraren gidaria ez da Alemania izango; lehen aldiz, klima aldaketaren mehatxua larrien jasaten duen estatu batek du presidentzia: Fiji Uharteak. Munduko gobernuei lehenbailehen neurriak hartzeko eskatu die NBEk.


2017-11-06 | Lander Arbelaitz
Alemanian meategi erraldoi bat gelditzen saiatu dira milaka lagun, klima aldaketaren aurka

Alemaniako Bonn hirian Munduko Klima Aldaketaren Konferentzia hasi aurreko egunean, igandean, desobedientzia zibila modu masiboan praktikan jarri dute milaka lagunek, Ende Gelände mugimenduak deituta.


2017-10-31 | Miren Osa Galdona
Maila historikoetara iritsi da CO2 kontzentrazioa atmosferan

MME Munduko Meteorologia Erakundeak ohartarazi du lurraren tenperatura igo egin dela, berotegi efektua sortzen duen CO2aren pilaketaren ondorioz.


Parisera gaueko trenean joan nahi dut berriro, AHT okerrago datorkit

Trenbide sarearen heriotza programatuari aurre egiten saiatzen diren taldeen artean, badira bidaiatzeko sistema ustez zaharkituaren biziberritzea aldarrikatzen dutenak. Gaueko trenak etorkizuna duela uste dute erabiltzaile, sindikalista eta ekologistaz osatutako taldeok. Frantzian bezala Espainian AHT, autobus eta hegazkinen ohoretan hiltzera kondenatu dituzten gaueko trenak, Finlandia, Suedia edo Austrian babestu egiten dituzte, azpiegitura eta zerbitzu berriz hornituz.


2017-09-08 | Naomi Klein
'Harvey' ez zen ezerezetik sortu. Klima aldaketaz hitz egiteko garaia da

Irma urakana Karibea gogor kolpatzen ari den honetan, abuztu amaieran Naomi Klein kazetariak The Intercept webgunean argitaratutako artikulu hau (hemen jatorrizkoa ingelesez) dakarkizuegu euskaratuta. Harvey urakanak hondamendi handia eragin zuen AEBetan, batez ere Houston hirian, eta horren harira idatzi zen artikulu hau Kleinek. Kazetari quebectarrak salatzen du holakoen berri ematean hedabideek testuinguru orokorra –klima aldaketa, alegia– ezkutatzen dutela, eta botereak, berriz,... [+]


Antillak zeharkatzen ari da 'Irma', Karibeak ezagutu duen urakanik bortitzena

Historian Karibeko uharteek ezagututako urakan gogorrena, 5. graduko Irma, kalte handiak ari da eragiten harrapatu dituen lurretan. Astelehenean Barbuda gainean zegoena, Puerto Ricon kalte handiak eragin ostean une honetan Haiti eta Dominikar Errepublikarantz doa.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude