1976ko Gabon gaua Tolosan: ez bakerik, ez askatasunik

  • Amnistia eskatuz Olentzeroa ikurrinarekin atera zuten duela 40 urte Tolosan: Guardia Zibilak tiroka kargatu zuen herritarren kontra eta gau osoan istiluak izan ziren. Euskal Memoriak orduko testigantzak bildu nahi ditu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abenduaren 21ean - 10:28
1976ko Eguberrietan istilu larriak izan ziren hainbat hiri eta herritan, taretan Iruñean, Gasteizen, Donostian, baita Tolosan ere.

«1976ko abenduaren 24a tolosa guztien memorian dago». Hala diote Euskal Memoria fundazioak Tolosan duen taldeko kide Jesus Mari Agirre Mauleonek eta Mikelo Zabalak. Guardia Zibilaren eta herritarren artean «sekulako iskanbila» izan zen gau hartan, baina «gertakaria ez dago ondo dokumentatuta», eta horixe nahi du Euskal Memoriak: jendearen testigantzak eta bizipenak bilduz, duela 40 urte gertatu zena lekukotu.

Mikelo Zabala gaztetxoa zen, eta ez du oroitzapen zehatzik, baina Jesus Mari Agirre Mauleonek ondo gogoan du iluntze hura: «Oargi elkarteko kidea nintzen orduan eta, urtero bezala, Oargiko abesbatzarekin irten ginen iluntzean, Gabon gaueko ohiturari jarraituz». Azaldu duenez, jende askok parte hartzen zuen Oargiren abesbatza hartan, eta Olentzeroren pertsonaiaren inguruko sinbologia erabiltzen zuten: «Urte hura, ordea, berezia izan zen, karroza moduko bat atera baikenuen kalera, Olentzero kaiola baten barruan sartuz. Une hartan amnistiarik ez zegoen, eta guztia oso zigortuta zegoen, baita ikurrina bera ere; ilegala zen», azaldu du.

Gauzak horrela, Olentzerorekin batera ikurrina ere atera zuten kalera eta, Agirre Mauleonen ustez, horixe izan zen guztia eragin zuena: «Iluntzeko zortziak-edo izango ziren, eta gogoan dut Korreo kalean geundela. Guardia Zibila tiroka hasi zen, jo eta su, eta Tolosa Land Rover-ez bete zen. Kulata-kolpez jendea uxatzen hasi ziren, eta sekulako sarraskia sortu zuten herrian», dio.

Izan ere, «jende asko ahal bezala etxera joaten saiatu» zen bezala, beste hainbat herritarrek aurre egin zioten Guardia Zibilari, eta iskanbila gau osora zabaldu zen: «Jende asko ez zen afaltzera joan ere egin».

Bizipenak biltzeko deia

Gertakari hura dokumentatu ahal izateko, Euskal Memoriak bilera deitu du asteazkenean, 19:00etan, kultur etxean. «Gure helburua gertakaria lekukotzea da, istorio eta bizipen asko airean baitaude», dio Agirre Mauleonek. Momentuz, urteotan guztiotan entzundakoak baino ez dituzte, eta baita garaiko El Diario Vascok argitaratutako albistetxoa ere. Argazkiak biltzeko lanean dihardute, eta biharko bilerak elikatuko du beren egitasmoa.

 

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Estatuaren biktimen aitortzarako pauso gehiago emateko eskatu dio Egiari Zorrek Jaurlaritzari

Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


Donostiako Polloe hilerriko gurutze frankista eraisteko eskatu du EH Bilduk

CNT sindikatuak egin duen eskaera ofiziala babestu du udaleko koalizio abertzaleak, eta faxistekin batera lurperatu zituzten biktima guztiak bilatzeko eskatu du.


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Garaileak esaten duenean amaitzen al da gerra bat?

Badakigu gerra bat noiz hasten den, baina ez noiz amaituko den. Hainbatetan entzun dugu esaldi hori, eta topikoa dirudi, baina arrazoirik ez zaio falta, gaur egun munduan barrena bizirik segitzen duten gatazka ugariei erreparatuz gero. Gauza bera esan liteke 1936ko uztailaren... [+]


2024-09-06 | Ahotsa.info
Jose Mari Esparza, herrigintzari eskainitako bizi oso bat

Hamaika TBk estreinatutako Esker Onez saioa dedikatu diote Tafallako editore eta Ezker Abertzaleko militante historikoari.


Iruñeko historia, hamar emakumeren bizipenetatik kontatua

Kalean eginen den antzezlan batek garai bateko Iruñean bizi ziren hamar emakume izanen ditu protagonista. Memoria Eszenikoa izenarekin emakume haien bizipenak, sentimenduak, pairatutako errepresioak eta isilarazitakoak kontatuko dituzte hiru aktorek. Alde Zaharrean barna... [+]


Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako zentroari Gasteizko Urrezko Domina ematearen aurka mobilizatuko dira oroimenaren aldeko elkarteak

Abuztuaren 5ean emango dio domina zentroari Gasteizko Udalak, eta abuztuaren 2rako elkarretaratzea eta prentsaurrekoa deitu du Memoria Osoa plataformak. Martxoak 3 elkarteak salatu du “planteamendu diskriminatzailea” eta “irakurketa partziala” egiten... [+]


Otxandioko sarraskitik 88 urte betetzen diren egunean, EH Bilduk mozioa aurkeztu du Senatuan Angel Salas Larrazabali kondekorazioak kentzeko

Otxandioko bonbardaketaren erantzule nagusietako bat da Angel Salas Larrazabal urduñarra. Hortaz, herritarren aurka Euskal Herrian eginiko lehen bonbardaketan parte hartu zuen.


Arabako diputatua zen Modesto Manuel Azkonaren hezurrak bere sorterrira itzuli dira, 88 urteren ostean

1936an fusilatu zuten frankistek, une horietan Arabako diputatua zela, eta herriko beste 42 fusilatuen hilobian bertan sartu zituzten Manuelen gorpuzkinak.


Bego Ariznabarreta Orbea. Gerrarik ez
“Gure aurrekoek bizitako gerraren traumak eta sintomak ditugu oraindik”

Gurasoak hilik, etxeko ganbara husteari ekin zioten
seme-alabek. Hainbat gauzaren artean, koaderno eta paper sorta, argazkiak eta nahi beste agiri. Bego Ariznabarreta Orbeak aita aspaldi zenduaren gerrako memoria harrigarriak zurian beltz irakurri, eta jabetu zen altxorraz,... [+]


Aurreskua, bertsoak eta musika emanaldiak German Rodrigezen omenez

Aurten ere, uztailaren 8an, astelehenean gogoratuko dute German Rodrigez haren omenezko oroitarriaren alboan. 13:00etan izanen da: aurreskua lehenbizi, Mikel Lasarteren bertsoak gero eta La Furia eta Fermin Balentziaren emanaldiak bukatzeko. Iluntzean, Peñak, isilik eta... [+]


Angel Berrueta eta bere senitartekoak indarkeria polizialaren biktima moduan aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Naiz.eus-ek aurreratutakoaren arabera, 2004ko martxoan Espainiako polizia batek eta bere semeak erail zuten Angel Berrueta eta bere alargun zein seme alabek, Nafarroako Gobernuaren aitortza ofiziala jasoko dute, indar polizialen indarkeriaren biktima moduan.


Eguneraketa berriak daude