Ipar Euskal Herriko hainbat gaztek egindako web telebista Euskal Herria Zuzenean jaialdira joan da eta handik umorez betetako zuzeneko jarraipena egin diote festibalari.
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...