Busti emankizunaren lehen sasoinaren azken alea. Sortzaileari hitza atalean, Amaiur Eper garaztar idazlearekin antzerkiaz solastatu dira. Tutorialan: baratzea egiteko oinarriak. Ekhik, kafeño bat hartu du Joan Indaburu irisartar gaztearekin, Alternatiba itzulia aipagai. Azkenik hilabeteko kantua atalean, rapa, gospela eta metalatik landa, Davidek amodiozko mezuak mundu osoari zabaldu dizkio. "Eta bistan da azken emankizunarentzat, sorpresa bereziak eskainiko dauzkitzuegu ere bai".
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...