Kanaldude herri telebistaren eta ehkz.eus gazte komunikazio proiektuaren ekimenez jaio da Busti telebista emankizuna. Gazteek gazteentzat egindako 20 minutu inguruko telebista saioa plazaratuko dute hilean behin. Hauxe da lehenengoa.
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...