Ostegunean hasi eta larunbatean amaituko da Eskola Ibiltaria, Ikasle Abertzaleakek antolatuta

  • Aurtengo edizioan Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio igaroko dituzte. Tailerrak, bertso-saioak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar antolatu dituzte hiru egunez. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa” izatea dela helburua azaldu dute.

2021. urteko Eskola Ibiltariaren ibilaldia Azpeitian / Argazkia: Ikasle Abertzaleak 2021. urteko Eskola Ibiltariaren ibilaldia Azpeitian / Argazkia: Ikasle Abertzaleak

2023ko uztailaren 20an - 10:11
Azken eguneraketa: 13:02
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostegunean hasi eta larunbatean amaituko da Ikasle Abertzaleakek antolatutako Eskola Ibiltariaren aurtengo edizioa. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa izatea nahi dugu”, azaldu dute. Horretaz gain “aisialdirako ekintzak” ere antolatu dituztela azpimarratu dute.

Eskoriatzan (Gipuzkoan) hasiko da ibilaldia, bigarren egunean Aretxabaletara joango dira eta azkenik Aramaion (Araba) emango diote amaiera egitarauari. Ibilaldia ez ezik, tailerrak, gaubelak, hitzaldiak, kontzertuak eta beste hainbat jarduera antolatu dituzte.

Aurreko edizioak

2021. urtean Azpeitian (Gipuzkoan) egin zuten. 2022ko edizioa, berriz, Tolosaldean (Gipuzkoan), Villabona eta Anoeta gurutzatu zituztelarik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola Ibiltaria
2019-07-29 | Gedar
Kultura sozialista hedatzeko eta borroka komunitatea indartzeko, Eskola Ibiltaria
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Ikasle Abertzaleakek asteartean eman zion hasiera Eskola Ibiltariari. Hala, Euskal Herriko ehunka gazte bildu ditu Lekeition hasi eta ostiralean Gernikan amaitu den martxak. Ekimenaren bidez, kultura sozialista hedatzea zein borroka komunitatea indartzea izan ditu helburu ikasle... [+]


2019-07-10 | Hala Bedi
Nahia eta Urko (Ikasle Abertzaleak)
"Elkarren arteko zaintza eta garatzen ari garen prozesu sozialista lantzeko egunak izango dira"

Eskola ibiltariak egongo dira uztailaren 23a eta 26a bitartean.


2018-07-10 | Topatu.eus
Eskola Ibiltariko egitarau osatuaren berri eman dute Ikasle Abertzaleek

Askotariko hitzaldi, tailer eta kontzertuak eskainiko dituzte uztailaren 25etik 28ra egingo duten martxan. Jakinarazi dutenez, aforo mugatua duten ekitaldietan bonoa dutenek izango dute lehentasuna. Euskal Herriko hainbat txokotan jarri dituzte salgai.


2018-07-03 | Nahia Ibarzabal
"Ikasle ekintzaile eta iraultzaile oro gonbidatuta dago eskola ibiltarira"

Uztailaren 25etik 28ra, XIII. Eskola Ibiltaria antolatu du Ikasle Abertzaleak ‘urrats bat marraztuz etorkizunean’ lemapean. Mattin Intxausti Eskola Ibiltariko antolatzaileetako batek xehetasun guztiak azaldu dizkigu.


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!