Hezkuntza “pribatizaziotik” ateratzeko, borroka

  • Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako garaian sistemak hartutako "joera" onartezina iruditzen zaielako aterako dira protestara.


2024ko martxoaren 15ean - 07:45
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gero eta pribatizatuago dago hezkuntza sistema Ikasle Abertzaleak taldearen ustez. "Lantokiei begira, negozio bilakatzen gara ikasleak. Merkantilizatuta dago guztiz hezkuntza: garestia dago unibertsitaterako sarbidea eta baita ia derrigorrezko bilakatu dituzten masterrak ere", adierazi dute Saioa Borda eta Jon Arrondo Ikasle Abertzaleak taldeko kideek. Hezkuntza denontzako eskuragarria beharko lukeela izan uste dute eta horregatik dei egin dute martxoaren 20ko greban parte hartzera. Egun horretan 12:00etan egine dute manifestazioa Iruñeko Foruen plazatik aterata. Euskalerria Irratian Borda eta Arrondori egindako elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkian klik eginda. 


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Ikasle Abertzaleak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin