Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Hugo Chavezen heriotza eta Venezuelako etorkizuna

Ez dut Venezuela zuzenean ezagutzen, baina oso erakargarria iruditu zait herrialde horren bilakaera azken urteetan. Tristura sentitu dut Hugo Chavez presidentea hil denean, bere herriarekiko hartu zuen konpromisoa bete egin zuelako eta ordura arte ahotsik ez zeukan jendeari benetako itxaropena eman ziolako. Egun hauetan ikusi ditugun irudietan argi dago herri xumeak maite zuela, eta, aldiz, beste batzuek gorrotatzen zutela. Bada, estimu eta gorroto horren arrazoiak aztertzea guztiz ezinezkoa da bere politika baloratu ahal izateko.

Chavezek hauteskundeak irabazi zituen 1999an lehen aldiz, eta harrez gero, bata bestearen atzetik, nazioarteko begiraleek ez zuten inolako irregulartasunik aurkitu. Egia da, hasieran, 1992an, estatu kolpe militarra eman zuela, baina zigortua izan zen eta gero demokrazia formalaren bidetik saiatu zen, arrakasta handiz. Beraz, alde horretatik, ez dago aitzakiarik.

Chavezek bultzatu duen prozesuan, beste prozesu politikoetan bezala, akatsak eta mugak aurki daitezke, noski. Baina askoz ere gehiago dira bere lorpenak: pobrezia jaistea, zerbitzu publikoak eta boterea herriaren zerbitzura jartzea, eta azkenik, Amerikan mugimendu politiko berria sustatzea.

Chavezen politika soziala garbia eta ausarta izan da: hasteko, politika independentea egin du, bai multinazionalekiko baita Amerikako Estatu Batuekiko ere; horren ondorioz, petroliotik lortzen den aberastasuna, ordura arte pertsona eta talde pribilegiatuentzat zena, programa sozialetan inbertitu du, elikagaien merkatua Estatuan bertan antolatuz, familia txiroei mozkinak eskudirutan banatuz eta doako osasuna eta hezkuntza bermatuz.

Datu zehatzak aipa daitezke: 1999an familia txiroak %42 ziren eta gaur, %26. Familia oso-oso txiroak %17 eta orain %7. Elikagaien kontsumoa, pertsonako eta urteko, 420 kilokoa zen 1999an eta gaur egun 511 kilokoa. Hezkuntzan ere aldaketa nabarmena izan da: irakurtzen eta idazten ez zekizkiten bi milioi herritar alfabetatu dira; eskolaurrean, 1999an umeen %43 zeuden eskolatuta eta gaur, %71. Bigarren hezkuntzan, %48 eta gaur %74. Unibertsitatean, Venezuela da Latinoamerika eta Karibe inguruan bigarren herrialdea, Kubaren atzetik; irakaslearen kopurua %170 igo da eta 2011n 934.688 ordenagailu eramangarri banatu ziren; osasun arloan zeresanik ez: inbertsioa %3.879 igo da 1999tik hona eta BPGaren %2,3 da;  pentsiodunen kopurua ere handitu da %484, eta orduan populazioko %2,0 pertsonek pentsio bat jasotzen bazuten, orain %4,4 da.

Baina aipagarrienak ez dira “bakarrik” mikroekonomia datuak; makroekonomian ere aurrerakada ikaragarria egin du Venezuelak (BPGarekiko): Carlos Andres Pérez presidentearekin zor publikoa %65,8 zen, Rafael Caldera presidentearekin %49,8 eta Chavezekin %28,8 –aipatutako zerbitzuak bermatu eta gero–. Nekazaritza produkzioa %97 hazi da; desenplegu tasa 1999an %15,2 zen eta gaur %9,2; latifundiotik %54 lurrak berreskuratu dira jabe txikientzat.   

Ez da, bada, harritzekoa jende eta talde aberatsek Chavez presidentea gorrotatzea, ez baitiote inolako etekinik atera bere politikari, ez baitu enpresa proiektu pribatu potolorik bultzatu. Horregatik egin diote aurre, horregatik gorroto dute biziki eta ez diote barkatuko bere ibilbide konprometitua. 

Venezuelako herriak aukera paregabea izan du Chavezekin. Espero dut aurrerantzean herriak bere testigua hartuko duela eta berak zabaldu duen bidea jarraituko duela.

Mila esker, Chavez presidentea.


Interésache pola canle: Amerika
Hamas "analiza" o acordo de cesamento do fogo proposto por Estados Unidos
Hamás denunciou que a proposta "vai garantir que os asasinatos e a fame sigan igual", aínda que engadiu que xa está a estudar que respostas podería dar. Estados Unidos informou de que Israel aceptou a proposta, que rexeitou a oferta.

2025-05-29 | ARGIA
Un xurado de EE. UU. rexeita os aranceis xerais de Trump
A sentenza considera que o presidente estadounidense ha ido máis aló das súas competencias na imposición de aranceis e dálle un prazo de dez días para que os retire.

Israel mata a tres palestinos mentres se lles distribuía axuda humanitaria
Israel encargou a unha empresa estadounidense a distribución da axuda humanitaria, mentres que a ONU denunciou que as imaxes da distribución de axuda son "moi graves". Israel defendeu o sistema de repartición da bandeira da cidade de Gaza. O Goberno Vasco ha anunciado que o... [+]

Beren oinatz erradioaktiboa aspaldi utzi zuten Groenlandian amerikarrek

Donald Trumpen inperialismoaren eta harrokeriaren adibideetariko bat dugu Groenlandia erosteko daukan xedea. Baina lekukoen beharrak eta nahiak entzun gabe, aspaldi kokatu ziren Artikoko lur izoztu horretan amerikarrak: bertako inuitak haizatu eta Thulé izeneko base... [+]


Aurpegiko tatuaje bakanak

Duela mende bat Perun aurkitutako momia baten aurpegiko tatuajeak aztertu berri dituzte. Emakumezko baten momia da eta 800 urte inguru ditu.  Adituek ez dakite zer funtzio zuten tatuaje horiek, baina oso bereziak direla nabarmendu dute. 

Batetik, aurpegiko... [+]


2025-05-27 | Mikel Aramendi
Distopia orweliana por outros 99 anos no afastado Chagos
A disputa parlamentaria no Reino Unido centrábase en que o Goberno de Keir Starmer asinou finalmente coa República de Mauricio o trato que recoñece á soberanía do arquipélago de Txagos. Iso si, para que a base militar estratéxica de Estados Unidos, que é unha mera... [+]

2025-05-22 | Gedar
Estancamento nas negociacións nucleares entre Estados Unidos e Irán, mentres Israel aumenta as súas ameazas
Teherán non confirmou si participará no próximo diálogo, mentres o Estado de Israel ameaza con atacar as instalacións nucleares de Irán.

Nacións Unidas alerta do risco de morrer 14.000 recentemente nacidos nas próximas 48 horas se Palestina non recibe axuda
Israel impuxo en Palestina un bloqueo total de máis de dous meses. Por tanto, non recibiu axuda humanitaria nin privada nin privada nin privada nin privada nin privada. O luns, Israel anunciou a entrada de cinco camións de axuda humanitaria, que permaneceron pechados durante... [+]

Pepe Mujica e Lucia Topolansky
“Os dous vascos queren rumorear un poema a Pepe e a Lucía”

Entre xaneiro e maio de 2015, despois de terminar os estudos con 25 anos, a miña amiga Irati Astobieta e eu fómonos por Chile, Arxentina e Uruguai no marco do proxecto Kalabazan Ibiltaria. A través da ferramenta poética Poesía Rumoreada regalabamos polas rúas os poemas... [+]


2025-05-14 | ARGIA
Morre Pepe Mujica
José Alberto Mujica, que foi guerrilleiro tupamaro e presidente de Uruguai, faleceu este martes como consecuencia dun cancro que padecía desde hai varios anos. O home, de 89 anos, deixou xunto co seu can as instrucións para enterralo no seu domicilio familiar. “O meu ciclo... [+]

Estados Unidos e China acordan reducir o 115% os aranceis durante tres meses
O acordo entrará en vigor o mércores, o que provocará que Estados Unidos rebaixe até o 30% os límites impostos aos produtos chineses e até o 10% aos estadounidenses.

Pokerra, xakea eta Go jokoa

Yanis Varoufakis-ek DiEM25 mugimenduaren Youtubeko kanalean elkarrizketatu du Columbiako Unibertsitateko Jeffrey Sachs irakaslea. Horrek azaldu du nazioarteko politikan Amerikako Estatu Batuek pokerrean jokatzen dutela, Errusiak xakean eta txinatarrek Go jokoan. Azken hori... [+]


2025-05-05 | Leire Artola Arin
ANÁLISE
Ao cárcere por información á cidadanía?

En 2025 en Guatemala, polo menos un xornalista foi asasinado e outro foi destruído. O traballo xornalístico neste país é arriscado e así o recolleu tamén Xornalistas Sen Fronteiras na Clasificación Mundial da Liberdade de Prensa de 2025, publicada o 2 de maio. Guatemala... [+]


Aurreikuspenak beteta, liberalek irabazi dituzte Kanadako hauteskundeak

Botoen %99 zenbatuta, Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak 168 aulki lortuko lituzke Komunen Ganberan, eta lau gehiagorekin osatuko luke gehiengoa. Alderdi Kontserbadorea izan da bigarren bozetan, 144 eserleku lortuta. Duela lau urteko hauteskundeetan baino... [+]


Eguneraketa berriak daude