Ez dut Venezuela zuzenean ezagutzen, baina oso erakargarria iruditu zait herrialde horren bilakaera azken urteetan. Tristura sentitu dut Hugo Chavez presidentea hil denean, bere herriarekiko hartu zuen konpromisoa bete egin zuelako eta ordura arte ahotsik ez zeukan jendeari benetako itxaropena eman ziolako. Egun hauetan ikusi ditugun irudietan argi dago herri xumeak maite zuela, eta, aldiz, beste batzuek gorrotatzen zutela. Bada, estimu eta gorroto horren arrazoiak aztertzea guztiz ezinezkoa da bere politika baloratu ahal izateko.
Chavezek hauteskundeak irabazi zituen 1999an lehen aldiz, eta harrez gero, bata bestearen atzetik, nazioarteko begiraleek ez zuten inolako irregulartasunik aurkitu. Egia da, hasieran, 1992an, estatu kolpe militarra eman zuela, baina zigortua izan zen eta gero demokrazia formalaren bidetik saiatu zen, arrakasta handiz. Beraz, alde horretatik, ez dago aitzakiarik.
Chavezek bultzatu duen prozesuan, beste prozesu politikoetan bezala, akatsak eta mugak aurki daitezke, noski. Baina askoz ere gehiago dira bere lorpenak: pobrezia jaistea, zerbitzu publikoak eta boterea herriaren zerbitzura jartzea, eta azkenik, Amerikan mugimendu politiko berria sustatzea.
Chavezen politika soziala garbia eta ausarta izan da: hasteko, politika independentea egin du, bai multinazionalekiko baita Amerikako Estatu Batuekiko ere; horren ondorioz, petroliotik lortzen den aberastasuna, ordura arte pertsona eta talde pribilegiatuentzat zena, programa sozialetan inbertitu du, elikagaien merkatua Estatuan bertan antolatuz, familia txiroei mozkinak eskudirutan banatuz eta doako osasuna eta hezkuntza bermatuz.
Datu zehatzak aipa daitezke: 1999an familia txiroak %42 ziren eta gaur, %26. Familia oso-oso txiroak %17 eta orain %7. Elikagaien kontsumoa, pertsonako eta urteko, 420 kilokoa zen 1999an eta gaur egun 511 kilokoa. Hezkuntzan ere aldaketa nabarmena izan da: irakurtzen eta idazten ez zekizkiten bi milioi herritar alfabetatu dira; eskolaurrean, 1999an umeen %43 zeuden eskolatuta eta gaur, %71. Bigarren hezkuntzan, %48 eta gaur %74. Unibertsitatean, Venezuela da Latinoamerika eta Karibe inguruan bigarren herrialdea, Kubaren atzetik; irakaslearen kopurua %170 igo da eta 2011n 934.688 ordenagailu eramangarri banatu ziren; osasun arloan zeresanik ez: inbertsioa %3.879 igo da 1999tik hona eta BPGaren %2,3 da; pentsiodunen kopurua ere handitu da %484, eta orduan populazioko %2,0 pertsonek pentsio bat jasotzen bazuten, orain %4,4 da.
Baina aipagarrienak ez dira “bakarrik” mikroekonomia datuak; makroekonomian ere aurrerakada ikaragarria egin du Venezuelak (BPGarekiko): Carlos Andres Pérez presidentearekin zor publikoa %65,8 zen, Rafael Caldera presidentearekin %49,8 eta Chavezekin %28,8 –aipatutako zerbitzuak bermatu eta gero–. Nekazaritza produkzioa %97 hazi da; desenplegu tasa 1999an %15,2 zen eta gaur %9,2; latifundiotik %54 lurrak berreskuratu dira jabe txikientzat.
Ez da, bada, harritzekoa jende eta talde aberatsek Chavez presidentea gorrotatzea, ez baitiote inolako etekinik atera bere politikari, ez baitu enpresa proiektu pribatu potolorik bultzatu. Horregatik egin diote aurre, horregatik gorroto dute biziki eta ez diote barkatuko bere ibilbide konprometitua.
Venezuelako herriak aukera paregabea izan du Chavezekin. Espero dut aurrerantzean herriak bere testigua hartuko duela eta berak zabaldu duen bidea jarraituko duela.
Mila esker, Chavez presidentea.
Inork ezingo du uka Bagram aire-basearen estrategikotasuna. Ez soilik Afganistanerako. Bada, horrexegatik-edo, orain, Donald Trump delako batek berreskuratu egin nahi du Bagram aire-basea Estatu Batuentzat.
Truth Social bere sare sozialean eman du berria Erresuma Batuan egin duen bisitaldian, eta adierazi du mugimendua erakunde terrorista izendatuko duela. Legelari askok, ordea, laster azpimarratu dute hori egiteko AEBetako presidenteak izango dituen arazoak.
Auzitegi Gorenak 27 urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Jair Bolsonarori, Latinoamerikako ultraeskuindarren erreferenteari, Lularen aurka hauteskundeak galdu ostean, 2022an estatu-kolpe saiakera baten buru izateagatik.
Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.
Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako... [+]
Utahko Unibertsitatean, 3.000 entzuleren aitzinean diskurtsoa zabaltzen ari zela gertatu da hilketa asteazkenean. Donald Trumpen hurbileko aurpegi ezaguna zen Kirk.
Trantsizio energetikoa mahai gainean dago, sarri dira albiste bateko eguzki panelak eta besteko eolikoak. “Ekonomia geldialdian eta politika krisi sakonean” dagoen garaian, sistema norantz aldatu erabakitzen ari da, aldaketa egon, egongo baita: hori dio Gonzalo... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Erdialdeko Amerikan izan da ARGIA uztailean, meatzaritza metalikoko megaproiektuek sortzen dituzten kaltean bertatik bertara ezagutzen. Guatemala eta Honduraseko meatzeak bisitatu ditu, eta El Salvadorren ere izan da, bertako egoera politikoaren berri jasotzen: herrialdean... [+]
Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Guatemala da. baina izan zitekeen El Salvador edo Honduras. Erdialdeko Amerikako kaleak husten ari dira, segurtasunaren eta herrialdearen garapenaren izenean, eta kartzelak bete. Munduan, proportzioan, preso gehien dituzten herrialdeen artean daude. Baina ziegetan ez daude... [+]
Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]
AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]
Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]