Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Hezurrak eta muina

hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025

-------------------------------------------------------
 
Ildaska gorridun larrua, kimu sortu berria edo muin kolore biziduna. Liburuak dakarkigunaren aieru da azala, sortzeaz mintzo baita Ane Labaka Mayozen (Lasarte-Oria, 1992) lehen poema liburua; sortzeaz, besteak beste, bizi emateaz eta idazteaz. Lotan idatzitako 49 poema ernek osatzen dute hezur berriak (Susa, 2025) liburua, amatasunaren muin-muinera garamatzan olerki bilduma, aurkia eta ifrentzua osotasunaren zati bereizezin direla dioskuna.
 
Poema gehienak erditzeak bereizitako bi ataletan banatuta daude, Aurrea eta Ondoa izenburuak daramatzaten bi ataletan, alegia. Halere, aitzinsolasa bailitzan, idazketaren eta ama izatearen arteko harremana arakatzen duten lau poema dakarzkigu bildumak, oro har, denbora ezari lotzen zaizkionak, norberarena behar zukeen baina besterendua den gelara garamatzatenak, eta ostean datozen poemak leitzeko talaia aproposa eskaintzen dutenak: “Nola idatz liteke / -etenka ez bada- / harlauzak esne tantaz beteta dituen etxe batean?”.

Identitateak nozitzen duen lurrikara betean den ni poetikoak haurdunaldia eta erdiondoa ditu hizpide nagusi, eta aldiotan bizitzen, sentitzen eta, bereziki, gorpuzten direnak xedatzen ditu. Zehazki, ohiko iruditeria xaloari itzuri egin eta konplexutasuna dakar orriotara Labakak, poza eta beldurra bilbatuta, desira, zalantza eta errua uztartuta. Are, deigarria da oraindik tabu diren eta gizarteratzeko zail izan ohi diren auziek lerrootan duten lekua: hamabi asteko langak ostentzen duen ezintasun soziala, ama berriek informatuta egoteko duten betekizuna, erdiondoko depresioa antzemateko frogen gizatasun falta eta amek jasaten duten biolentzia dira adibide.

Jazmina Barrera, Adrienne Rich, Mari Luz Esteban, Ione Gorostarzu, Nahia Alkorta eta Leire Bilbaori egindako aipamenek ere kokatzen dute artefaktua, preseski, Lokatza poemak madarikatu eta deitoratzen duen isiltasunari hitzak jartzen baitizkio honek ere. Horrekin, amatasuna “amen gauza” izatetik harago doala aldarrikatzera dator liburua. 

Hezur berriak, beraz, aproposa da irakurtzeko denborarik ez duten amak tarte batez inguratuta senti daitezen edota, hobe esateko, ama izan gabe amak begiratu ordez ikusi, eta egoki inguratu nahi ditugunontzat.

You are interested in the channel: Liburu kritikak
Changing the stitch by stitch

Tapas
Maite gurrutxaga
Sowing, 2025

-----------------------------------------------------------

If we see the cover of this book of tapas, we can see in it a peppered mouse next to a white and white tapas that is drying. Then, looking at the protection sheets that we... [+]



Gure iragan femenino eta feministaz

Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024

----------------------------------------------------------------

Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]


The Key to Opening the Heart of the Village

Martin Martina and the Mystery of the Golden Comb
by Amancay
Gaztelañaga Batu, 2024

-----------------------------------------------------

Amancay Castañaga launches the mystery of Martín Martina and the golden comb accompanied by the illustrations of Alain Martínez... [+]



'Guardasol gorria'
Kamikaze arduratsua

Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024

--------------------------------------------------------
 
Hau gerra bat da eta lubakiak behar ditugu. Izan ere, Bilboko Guka kolektiboak hurrengoak erakutsi dizkigu, besteak beste: Arriagako ekitaldien artean, %20 baino ez... [+]

It was a flower

Under the asphalt, the flower
Text: Monica Rodriguez
Illustrations: Rocío Araya translation
of: Itziar Ulcerati
A fin de cuentos, 2025

--------------------------------------------------------
Anyone who approaches this book may be surprised by how much text it... [+]




Matxinadara!

Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024

--------------------------------------------------------------------
 

Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]


Humanismotranshumanismo...

Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024

-----------------------------------------------------------

Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]


Mona Lisaren lapurreta

Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024

---------------------------------------------------------

1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]


Etxea. Aitarena, amarena, ahizparena. Nirea

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024

-----------------------------------------------------

Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]


Dramaturgoen ‘herstory’-rako

Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024

---------------------------------------------------

Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]


Arriskuen aurrean, Ernaux

Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024

-----------------------------------------------------------
 
Klinikoa, zorrotza, politikoa, intimoa, autobiografikoa. Horrelakoak erabili izan dira maiz Annie Ernauxen lana eta idazketa... [+]

Proving his innocence

Decisive seconds
Manu López Gaseni
Beste, 2024

--------------------------------------------------

You start reading this short novel and you feel trapped, and in that it has to do with the intense and fast pace set by the writer. In the first ten pages we will find out... [+]



The eclipse

When the dragon swallowed the
sun Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024

-------------------------------------------------------

Dozens of books have been written by Slovenian writer Aksinja Kermauner. This is the first published in Basque, translated by Patxi Zubizarreta... [+]



Mother(ma)'s wool sweater

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Sowing, 2024

----------------------------------------------------

The title and cover image (Puntobobo, Wool Bite and Rag Doll) will suggest mental health, making the point and childhood, but more patches will be rolled up as the book... [+]



Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Eguneraketa berriak daude