Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024
Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut, azkenean!
Azaletik hasita egin zait iradokitzailea. Izenburuak Virginia Woolfen Gela bat norberarena liburuari egiten dio erreferentzia. Eta Miren Agur Meabek idatzitako Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena testuarekin gogoratu naiz ezinbestean. Azaleko irudiak perfektua ez, baina konpletoa den etxe bat erakusten digu.
Emakume eta sortzaile euskaldunak gela bat nahikoa ez eta etxe osoa izatea aldarrikatuko du Arrietak liburu osoan. Etxea, espazio fisiko gisa ulertuta. Eta, etxea, zentzu metaforikoan hartuta: itzultzeko leku bat, sortzeko leku bat, babesteko leku bat. Eta norbere maiteak (ez) hartzeko leku hori: izan ere, bakarrik bizitzeko hautua egiten duen Idazle Andrea da gure protagonista: langilea, formala, askea eta irudimentsua.
Emakume idazle euskalduna izateko egindako hautuak dituen albo kalteak ere salatzen edo bistaratzen ditu: prekarietatea, burokrazia, Ticketbai, mundu garaikideko erritmo eta presak, beti emaitzari begira egon beharra... Baina umorez ari da, eta negarretik urruti irribarreka irakurtzen da liburua.
Kontakizun nagusitik abiatuta beste hainbat gai ukitzen ditu idazleak: zaintza lanaren zama eta nekea, amaren heriotza, zahartzaroa... Azken gai honi buruz Mari Luz Estebanek eta Arantxa Urretabizkaiak egindako ekarpenak ekarri dizkit gogora: Andrezaharraren manifestua eta Azken etxea.
Idazleak berak esana da entsegu poetikoa dela liburua, sentipentsatzekoa. Hirugarren pertsonan idatzita egonagaitik autobiografiatik asko duena, gainera. Hibridoa da, klasifikatzen zaila, hitz bakarrean laburbiltzeko ezinezkoa. Eta horrek bereziki interesgarria eta aberatsa egiten du testua. Aberastasuna estiloan ere nabarmena da: horizontalean idatzitako atalak bertikalean idatzita dauden zatiekin tartekatzen dira. Ahozkotasunetik gertu dauden eta erritmo bizia ematen dioten errepikapenez, zerrendaz, onomatopeiaz betetako orrialdeak aurkituko ditugu. Eta Arrietak hain bereak dituen hitz jolasek osatzen dute kontakizuna. Manifestuaren indarra eta poesiaren sotila ditu testu motz baina sakon honek.
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025
-----------------------------------------------------------
Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]
hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025
Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025
-----------------------------------------------------------
Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]
Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024
----------------------------------------------------------------
Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]