Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024
---------------------------------------------------------
1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara murgiltzen den irakurleak jasotzen duen lehen informazioa; gertakari horretaz ari den Ledesma arte historialari ospetsuaren hitzaldiaren bidez. Iragana (erasoa) eta oraina (hitzaldia). Eta bi garai horien artean ibiliko gara liburuan. Alde batetik, eraso horietatik ihesi Madrilgo hainbat eta hainbat obra Valentziara nola eraman ziren, eta testuinguru horretan jazotako lapurreta bat (Mona Lisa artelana); eta, bestetik, gaurko garaian margolan horren arrastoa bilatzen ari diren historialari ezaguna eta altxor bilatzaile baten istorioa.
Komikia osatzen duten bi garietako gertakariek badute, bakoitzak bere aldetik, misterioa eta intriga puntua. Alde batetik lapurreta nola burutu zen ikusi ahal izango dugu gerra gordinean daudelarik; eta, bestetik, altxor bilatzaileak nola engainatzen duen ikertzailea margolana aurkitzeko eta, horrela, dituen zorrak kitatzeko. Alde horretatik, irakurlea istorioa irakurtzen jarraitzera sentitzen da bultzatua; gertakari zurrunbiloan harrapatuta amaiera jakin nahian iraganeko istoriotik gaur egunera eta alderantziz saltoka dabilelarik. Nobela grafikoaren argumentuak harrapatzen zaituela, alegia.
Sentimendu edo sentsazio horretan badu zerikusia Miel A. Elustondok eginiko lanak, testuak –itzulpenak– ederki korritzen du; oso ongi lortua da komikietan itzulpenak izan ohi dituen mugak gaindituz; Ferrer Casasen irudi teknikak ere zerikusia du, lapitzez eginiko irudiak (guardako orrietan ikus daitekeen moduan) akuarelaz daude margotuta eta, azkenik, errotuladorez bukatuta. Irudi errealistak dira, ongi girotuak eta irakurlea gerra garaira edo duela urte batzuetara eramaten dutenak.
Gurean komikia, poliki-poliki, hartzen ari den garrantziaren erakusle dugu Ihes plana; 1936ko gerrako gertakari historiko batetik abiatuta misteriozko nobela entretenigarria, historia eta fikzioa nahasten dituen obra baina, batez ere, irakurlea harrapatzen duen lan gomendagarria dugu euskaraz argitaratu den Ferrer Casas nafarraren lehen lan hau.
Kontra
Ane Zubeldia Mangriñá
Susa, 2025
----------------------------------------------------------------------------------
Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Consonni, 2025
------------------------------------------------------------------------------------------
Zazpi urte pasatu dira bigarren eleberria argitaratu zuenetik eta hamaika lehenengo liburutik. Bitarte honetan, baina, letrei... [+]
Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025
------------------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]