1811ko azaroan, Bernard Courtois kimikari eta enpresari frantziarrak iodoa aurkitu zuen ustekabean, itsas algen hondakinekin saiakerak egiten ari zela. Gogora dezagun, labur bada ere, iodoaren erabilpen esparrua gaur egun.
Osasungintzan, tiroidearen funtzionamenduan duen funtsezko zeregina da ezagunenetakoa, baina zaurietarako antiseptiko gisako erabilera ere oso zabaldua dago. Alabaina, iodo-131 isotopoaren eragin kantzerigenoa aipatu beharra dago, berriki Fukushimaren zentral nuklearraren leherketaren karietara azaldu diguten bezala.
Industrian aplikazio ugari ditu iodoak, lanpara halogenoetatik hasi, zelula fotovoltaikoetatik segi eta zilarrarekin nahastuta euria eragiterainokoa ahaztu gabe.
Iodoa naturalki produzitu da urtetan Eskozia, Irlanda eta Bretainiako itsasertzetako algen eraginez. Gaur egun Txinan eta Japonian produzitzen dute eskala industrialean.
The death is called Eduardo
-------------------------------------------------------------
The play takes place in a bunker... [+]