Xalbador bertsolariak txistuak txalo bihurtu zituen Donostian

Duela
59
urte

1967ko ekainaren 11n,

Xalbador bertsolariak txistuak txalo bihurtu zituen Donostian. Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatu zuten garaiko hamar bertsolari onenek.

Finalera pasa zen Fernando Aire Xalbador, Uztapideri txapela lehiatzera. Zail egiten zitzaien bere mintzamoldea frontoia bete zuten gipuzkoarrei eta epaimahaiaren erabakia txistu hotsez hartu zuten. Bost minutu eta erdi iraun zuen txistualdiak, bertsolari bati inoiz egin zaion luzeena.

Mikrofonora hurreratu, abesten hasi eta berriro eten zuten txistuka. Hala ere, airean utzitako hitzak ehizatu eta honela amaitu zuen.

Zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez, nik:
txistuak jo dituzue bainan
maite zaituztet oraindik!

Txalo zaparrada eta disimulatu gabeko malko ugari eragin zituen.

Xalbadorri egin zizkioten txistuei eta berak emandako erantzunari buruzko bideoa azpian.

Iturria:

Iñigo Aranbarri, Donostia 1967: Txistuak txalo bihurtzen dituen pertsularia (ARGIA, 1999ko azaroak 21).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...