Euskal Literatura Berriro Ere SUSAra, Edo Zer Ote Da Literatura?


1982ko abenduaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
SUSAkoei elkarrizketa
SUSA, Elkarrizketa Inposible Baten Tirabirak
Euskal Literatura Berriro Ere SUSAra, Edo Zer Ote Da Literatura?
ARGlAkoek dei egin zigutenean biok batera ezetz esatea erabaki genuen, engantxada ederra, SUSAko pelma horiei elkarrizketa bat egitea. Ez balitz eskeini ziguten diruagatik ez genuke geure etxeko epeltasuna utziko. Bainan diru mordoa zen eta eskaratzeko putzua txalupan igarota SUSAkoak zeuden kafetegiruntz abiatu ginen. Izar gorritxo pare bat atera eta whisky litro erdi baten laguntzaz irentsi genituen. Jadanik martxa piska batekin magnetofoia entxufatu genuen, hori bai, belarrietan algodoizko tapoi ederrak generamatzan. Batak besterari hitza kentzen bi ordu luzez literaturaz besterik ez zuten hitzegin, izen arraroak, liburu ezezagunak (guretzat, noski). Batek harropuzki zioen zein idaztankera berria asmatu zuen eta beste bat idazmakina berri baten asmatzaile zela esatera iritsi zen. Tontakeri guzti horien ondoren, genituen bi kasetak amaitu zirenean, esan zituzten gauzarik interesgarrienak. Hizketan hasi baino lehen abisatzen ziguten: "bainan hau offtereckordh, e?». Eta guk irribarre maltzurra ezpainekin dibujatuz, «bai, bai, noski, je, je, ez larritu...».
Ondoren daukazue, ARGIAri off the record esandako guztiak irakurtzeko aukera!!!
"Gu ez gara idazle (izan nahi dugu), gure benetako pasioa ekonomia da, ekonomia eta elektrogailuak" esan zigun batek sakeletik SUSA-sei atereaz. «Ikusi, ikusi zein ederra den azken katxarroa, ez dira bilera gutxi izan honen kostoa, distribuzioa...". Beste batek moztu eta zuzendu zion honi: «distribuzioa ez, BANAKETA'' eta hitz horren egokitasunari buruzko eztabaida luzean murgildu ziren.
Eztabaida amaitzerakoan, eta oraindik han ginela konturatu zirenean, jarraitu zuten deklarazio programatikoak egiten: "Eta kostoa? eta itxura? zein katxarro polita eta merkea!"
ARGIA.- Beno, beno.. bainan zuek zer zarete?
Susa.- Beno, beno... edo bon-ben, galdera interesgarria benetan, hurrengo bileran honi buruz hitzegitea proposatzen dut!
ARGIA- Beno, beno.. bainan, zer da literatura zuentzat?
Susa.- (Denok batera eta umilki) Zuek zarete literatura!! Subliteratura ere badago. Adibide gisa: Calvo Soteloren azken hitzaldia, Planeta sariaren irabazlea, eta baita Aita Santuaren errezu bat... eta halere asko uzten ditugu tinteroan
Hainbeste txorakeriren ondoren eta ia aldegitea erabakirik geneukanean konfidentzi bat egin ziguten, «Badakizue, azken SUSAn agertzen den ipuin horretan, "Tiro bat besterik ez'' izena duen horretan, tiroak bat baino behiago izan ziren, eszena askotan errepikatu behar izan zelako...". Honela hasi ziren eta ezin geratu, «Eta badago beste ipuin bat "Argizagia bera bezain ederra" izenekoa, ba ipui horretarako inspirazioa ez zen ilargia izan ez, kaleko farola bat baizik.
Serio jartzen saiatu ginen eta beraien influentziak zeintzuk ziren galdegin genien...
ARGIA.- Beno, beno... (gu beti bezala geure estilo periodistiko-inkisitiboa erabiliz) eta zein iturrietatik edaten duzue?
SUSA.- Ba Urgullera igotzen naizenean "Bateria de las Damas", en dagoen iturri frexko batetik, baina ez dut pudorerik edonongo iturritan edateko.
Begirada gaiztoa asmatu ziguten gu bion begietan eta kuxidadez erantzutea hobe zutela ulertu zuten:
SUSA (r).- Idazleak galdetzen dituzue, ez da? je, je... Ba, "Alvaro eta Amelia" ipuinean Onettiren eraginak argiak dira, nahiz eta egileak, irakurri duela esan...
Susa (m).- Hori gezurra da...
SUSA (r).- Beste idazle bat Nizar Qabbani siriar poeta artxiezaguna duzue; eta gaur egungo literaturaren azken deskubrimendua: Cesare Pavese...
(Hemen, SUSA-sei aldizkariaren propaganda lotsagabea egiten hasi ziren, bainan ez du merezi aipatzea)
SUSA (ml).- Konturatzen gara zein handia den Euskal Literaturarekiko daukagun erres... ardura, horretarako elixir berezi bat edaten dugu urteak debalde pasa daitezen, zeren jakingo duzue euskal literaturan behin urte batzu kunplituz gero ez dela gehiago idazten. Maldizio hori gainditzen salatuko gara SUSAtarrak.
SUSA monastegiko abateak.- Eta Erromak agintzen duen modaren arabera, behin hogeitamar urte betetzen ditugunerako sotana beltzak enkergatuak ditugu «Cassangelitan»...
Erraz ulertuko duzuen bezala hau dena jasan ahal izateko garagardo pare bat enkargatu genuen; beraiek bitartean kafesne bat bestearen atzetik edaten ziharduten (Bainan distira arraro bat somatzen zen beraien begi ninietan eta beraiek despistaturik zeuden une batean enkargatua gugana hurbildu eta esan zigun: "Kontuz hauekin!")
ARGIA.- Beno, beno... bainan zuek ez duzute talde homogeneo bat osatzen, ez da?
SUSA.- Fale hi! Xerlok Homs! hik botaek earra! hi aiz i alproja! Eintzak poesia hobe, fale txo?
Beraietako batek zerbait esateko ireki zuen ahoa, bainan albokoak kroassant bat sartu zion hitzegiten ez uzteko-edo. Saiatu ginen beranduago berarekin hitzegiten bainan ez zen inondik ageri, beldur gara zeozer txarrik gertatu ote zaion. Dena dela SUSA-sein beraien musak, SUSAnak egiten duen sarreran taldearen arazoei buruz zeozer badago: «... orain gehiago primatzen du praktikak geure artean. Besteak..., eztabaidak, tirabirak, korronteren batekin identifikatzeak, hausturak... etorriko dira. Etorriko dira ESZISIOAK».
ARGIA.- Beno, ba... beno-beno. Azken SUSA hau eskuartean hartuz gero itxura txukunagoa nabarmentzen zaio, zer gertatu da? Subentzio bereziren bat jaso duzue ala kontrarioen bandora igaro zarete?
SUSA the Kid.- (john wayneren doinuaz) Eh, eh, eh, ez ezak aipatu soka urkatuaren etxean, ados? (Eta bi tiro besterik ez ziren entzun, eta ordundik gure txapelek zulo bana daramate).
SUSA Harro-putza.Bai, jadanik ohartu gara geure lekua euskal literaturan gero eta garrantzitsuagoa dela, are gehiago, oso garrantzitsua dela esan nuke nik, bai, bai, jadanik sarietako epai-mahaikoak erosteko ahalmena daukagu eta detorren urtean bukatu baino lehen aberasteko asmo ezkutua daukagu.
Hau, erraz asmatuko duzuenez off the record esan ziguten, bainan halakoxeak gara gu.
ARGIA.- Beno, beno..: bainan zuek lehen nahiko erromantikoak zineten, non galdu duzue erromantikotasun hori? noren ohean?
SUSA (o.l.p.).- (Doinu tristeaz) Beyrouthen galdu genuen... Haleren irabaziko dugun diruarekin datorren udaran hara bidaia bat egitea daukagu buruan, ea aurkitzen dugun...
Beno ba, SUSAtarrak seigarren zenbakira iristea lortu dute. Zenbaki fatidikoa da hau euskal letretan eta batez ere literatur aldizkari batentzat (oroitu Pott)... Galdegin genien gainditzea espero ote zuten eta hona hemen erantzuna:
SUXA.- Magnetofoi hau profitatu edo aprobetxatu nahi dugu zazpigarren Susa aterako dugula agintzeko. Horren ondoren SUSA bakoitza Euskal Herriko eskualde bakoitzari eskeini eta akabo!

SUSAtar batzu "in fraganti" harrapatuak Ekintza baten aurretik? ondoren?
26-27

GaiezKulturaLiteraturaTaldeakSusa

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude