Oslotik Herriari


1977ko irailaren 11n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Tupa-ri elkarrizketa

Oslotik Herriari
Oraindik ez daude gurekin estrainatu guztiak: Mendizabal, arrazoi teknikoengatik rnuga pasatzerik izan ez duena, eta Tupa falta zaizkigu. Honek kartaz egin genion galdekizun bati erantzunez (Osloraino joatea ez da posible izan guretzat) bere egoeraren eta iritzien berri ematen digu. Zati batzu toki faltaz moztu behar izan baditugu ere, hona bere erantzunak.
-- Zergatik ez zara oraindik Euskal Herrira itzuli? Arrazoi pertsonalagatik ala politikorik ere badago?
-- Ni oraindikan Euskadira, gure Herrira, ez baldin banaiz joan, ez da gogorik ez daukatelako; gartzelatik irten nintzenean erabaki bat hartu nuen: ondo jarri bitartean ez mugitzea.
Atzo medikuarekin egon ginen, neurologoarekin, eta berak prueba batzuk egin zizkidan, batez ere "centro de gravedad" jakiteko. berak hitzegingo duela zirujanoarekin esan zidan zer egitea dagoen ikusteko. operatu eta hezurra falta dudan tokian platino edo beste zer edo zer jartzeko. Baina ez dela posible urriaren 17 arte; nik esaten nion ahal den azkarren, baina berak berriro ere ez dela posible lehenago. Azkenean gelditu ginen nik egunero gimnasia pixka bat egiteko, gartzelan bezala, eta berak ikusiko zuela posible zen urriaren 17a baino lehenago operatzea. Ez da zihurra eta nik ez dut oraintxe ezer sinisten kontuetan.
Arrazoi politikorik ez dago eta herriak ez dauka zer ikusi-beharrik horrela izanda ere; berari zor diot bizia eta nik ez diot sekulan ordainduko guregatik egin duena.
Arrazoi politikorik izanda ere, herriak ez dauka errurik. Ez dut onartzen orain gertatzen ari dana. Ez dakit zeinek izango duen arrazoi, baina herrian konfusionismoa sartu eta hori eskubiarentzako bakarrik da ongarri eta gure herriak ez du hori merezi, bidea luzea da eta.
-- Duela bi urte hain inposible zirudien gartzelatik irteteak, zer supasatu du zuretzat?
-- Igarotakoa igarota da. Ez zait gustatzen atzera begiratzea. Ona da gelditu et atzera begiratzea erruak ikusteko eta berriro ez erortzeko baina... Hain zail ikusten nuen nik orduan gaur Oslon egongo nintzela... Ez nuen pentsatu ere egiten.
Gauza bat benetan eta sekulan baino indar gehiagorekin gelditu zitzaidan egun hartan "27 septiembre 1975": nere bi anai haundienak hil zituztela, Otaegi eta Txiki. Bainan sekulan baino indar gehiago hartu nuen: haien bidea jarraitu behar genuen era batera edo bestera. Barkatu bainan nahiago dut gehiago ez idealizatzea. Oso triste jartzen nau galdera honek eta dagoen bezala utziko dut. Igarotakoa igarota dago.
-- Momentu honetan nolakoa da zure egoera hor?
-- Aurreneko galderan uste dut erantzun diodala gehiena nere situazio medikoaz.
Eta orain erauntzungo dizuet egiten dudana. I4Jk uste dut herriak jakin beharrekoa dela. Beharbada pixka bat pixua jarriko natz bainan nere ustez esan beharra daukat.
Gartzelan egon nintzenean buruarentzako erreflejoak bilatzen ibili nintzen eta asko bizkortu nuen; multiplikazio eta dibixio edo zatiketak egiten nituen eta ikusi nuen on asko egin zidala, nere buruari beti piska bat eskatu beharra daukat. Horregatik orain noruegoz ikasten ari naiz. ( Erderaz ez dakigu baina ezda beharrik ere Euskadin). Horrela ikusten dut zein den torpeago edo zein den azkarragoa eta nere konplejoa ere superatu egiten dut; beti da neretzako laguntza.
Orain hemen ari gara Suarezen gezurrezko demokrazia azaltzen ahal den gehiena. Horretarako hilaren 27an Espainiako enbajada aurrean manifestazio bat egiteko gera. Ez dakit nola irtengo den bainan nik uste dut oso ondo etorriko dela, Iruinean hilaren 28an eta hemen 27an batez ere hemengo jendea konturatu dedila partidu asko legalizatu gabe eta amnistia gabe, nolako demokrazia ! Suarez oso azkarra dugu buruz. berak nahi duena egingo du, herriak uzten baldin badio.
Uste dut nere asuntoa utzi eta pixka bat irten egin naizela, Bueno, orain gauza hau egiteko batek deitu eta besteak zita nabil. Oraindik oso torpea nagoelako eta nerbioak ezin kontrolatu, oso pixua egiten zait, baina uste dut ongarri dela neretzako ere. Lehen esaten nuena: beti be hartu egin behar dut; nere buruari beti gehiago eskatu.
-- Bakarrik ala besteren batekin zaude?
-- Momentu honetan, hilaren 26 arte hemen daude nere anaia eta bere laguna.
Baina hauek joaten direnean hemen geldituko naiz, bakarrik, bost estrainatuetatik. Ni ez gainerantzeko guztiak burrukan dira gure herrian -- estrainatuak esan nahi dut halegia --. Baina ez pentsatu nik ere ez dudala gogorik burrukan jarraitzeko; denbora izango da testigu.
-- Horko jendearekin nola relazionatzen zara?
-- Hemengo jendea oso desberdina da guretzatzako. Aurrez ikusi behar dugu ehun urte eta gehiagoko demokrazia burgesa dutela eta hemen gobiernoak harma ona dauka jendea ez esnatzeko; badituzte beren deportea egiteko lekuak eta abar eta abar.
Gero, beste gauza, klimak ere asko egiten du; hemen neguan arratsaldeko 3etan iluntzen du eta jendea etxean sartuta egon behar . Gainetikan, hotza; hogei gradu behetik egiten du. Orduan, oso aldaketa haundia dago; oso diferenteak dira. Ez dute farrik egiten, oso serioak dira eta neretzako hain raroa da hori... Hemengo jendearekin hartuemanak oso zail izatea, lehen esan ditudan arrazoiengatik. Nik uste dut noruego batekin laguna eginez gero betiko izango dela, hain zaila da bi jende klase diderentzi haundikoa ondo etortzea, batez ere kultura eta bizimodu oso diferentea izan dugulako.
-- Hizkuntzaren problema?
-- Neretzako, oso zaila egiten da. Baina hemen 300 edo 350 txileno, urruguaioak, bolibianoak eta abar bizi dira. Horregatik beti dago baten bat hitzegiteko.
Hemen gainontzean bi hizkuntza daude, noruegoa eta ingelesa, bietatik erakusten dute unibertsitatean. Guri noruegoz erakusten digute debalde eta inglesa ordaindu egin beharra dago.
-Nola dira zure familiarekiko eta herriarekiko harremanak. Aislamenduaren problema...
-- Nere asmoa da nere amarekin eta aitarekin telefonoz hitzegitea, bainan orain arte ez da posible izan. Bi urte eta gehiago dira ez dudala beraiekin hitzegin.
Lotsa eman behar lidake hau esateak, baina egia esateko, lotsik ez dut. Nik ez badut izan posible... Uste dut herriak ulertuko duela. Esaten erraza da bainan egiten zaial. Beti gogoratu naiz beraietaz.
Badakit asko sufritu arazi diedala... Beti idatzi diet, beraiei, ez pentsatu aita eta amarekin ahaztuta nagoeneik; beren sufrimentuarekin elkartzen naiz.
Herriarekiko harremanak... Nik oraindik ez naiz itzuli; beraz herriaren burrukatik pixkat aparte nago, bainan ontzat hartzen dut gure herriak darabilen bidea eta berarekiko harremanak onak dira; batetik eskutitzetako berriekin; bestetik PUNTO Y HORA eta zuen ZERUKO ARGIA astero hartzen ditut. Nik uste dut oso infromazio zuzena ematen duzuela.
Hemendik eskerrak eman nahi dizuet bi aldizkarioei batez ere eskutitzak idazten dizuetenei informazioa emanaz.
Aislamendua haundia da, bainan gartzelakoa igarota gero, hemen ez dago aislamendurik. Badago, bainan esan nahi dut lau hilabete inkomunikatuta eta beste batzuk gartzelan, igaro ondoren, hau zerua dela. Hemen okerrena da jendearekin ezin dela komunikatu; hori oso pixua da askotan,b baina jarrita nago. Bizitzak erakutsi bait dit; nere anai haundienak hilak, etxetik urruti aspalditik eta gainera hainbeste zigor... Bat beti jartzen da.
-Egoera legala?
-- Honera etorri ginenea bidean polizi espainolak pasaportea eman zigun eta orduz gero,orain dela hilabete t'erdi hotsegin zidaten hemengo poliziek txakurtegira azaltzeko; agertu nintzen eta urtebeteko residentzi sellua eman zidaten; harrez gero ez didate kasorik egin; neronek daukat pasaportea.
Hau hemengo gobiernoaren tranpa bat da. Nik hala ikusten dut behintzat Hilabete edo biko permisoa ematen baligu, hori ikusten dut bukatutakoan aldegin ganezake eta; orduan denbora askoko eman dit, badaezpada ez dedila horren aitzakian izan.
-- Poliziaren kontrolik?
-- Nik hemen ez dut polizirik Esan nahi dut pasatzen ikusten ditudala, baina neri ez didatela jarraitzen; ni ez naiz konturatu behintzat. Seguraski jarraituko didate, baina ez dakit. Uste dut hemen pixkabat explikatu dudala. Oso lasai ikusten dut nik hemengo gauza aspekto hortan.
- Honuntza etortzeko asmoak eta posibilitdadeak?
-- Uste dut aurreneko galderan erantzun dudala, garbi, baina berriro ere pixkat ikutzea ez da gaizki etorriko.Nola medikuen zita urriaren 17 arte atzeratu didaten... orduan ikusten dut nik gauza lasai doala orain arte bezela eta orduan iruditzen zait eguberriak izango direla liorrera itzultzerako. Oraindik denbor,~ ~sko dago eta gauzak aldatu ditezke.
Nola ikusten duzu etorri diren estraiatuen itzulera?
--NIk oso ondo ikusten dut hoien itzulera eta beraiekin nago: Gizon hoiek burrukan hasi dira berriro ere, iraultzaile batek egin behar duena. Oso ondo jantziak dira bai politika eta bai iraultzaile bezala ere. Badakite herria nola eraman iraultzara. Bainan nik oraindik asko ikasi beharra daukat edozeinnengandik eta horrela ikusten dut nere beharrik ez dagoela oraindik, orain lana askoz zailagoa da eta beste era batera gainera...
--Gobernuak estrainatu hoien itzuleraren aurrean izan duen jokabideaz zer diozu?
Gure mutilek gobernua "en un callejón sin salida" sartu arazi dute. Nola nahi du ba Suarezek demokrazia izan partiduak legalizatu gabe eta amnistia gabe?
Suarez badakigu oso azkarra dela, baina oraingoan ez zaio gauza ondo atera.
Faszista batek korbata aldatuta ezin egin benetako demokraziarik.
Orain egin behar dugu batez ere ahal den gehiena azaldu gezurrezko demokrazia mundu guztian. Berak gu baino erreztasun gehiago ditu. Ez diogu utzi behar demokraziaz benetakoa dela azaltzen,batez ere Europan. Oraindik batzuk gartzelan daudela eta batzuk gainera Francoren denborakoak.
Hemengo jendearentzat oso zaila da hor gertatzen dena ulertzea. Uste dute España demokratikoa dela, oposizioko partiduak parlamentuan daudela eta egina dagoela . Ez dira konturatzen oposizioko partidu asko moderatuak direla. Ez noa orain zein diren esatera; uste dut garbi ikusten duela herriak benetako ezkerra zein den.
Besterik gabe, agur Euskal Herri guztiari. Besarkada bana denoi eta laister arte.
Gora Euskadi Askatuta.
Tupak
Oslotik 77-8-24 Herriak darabilkin birrukarekin batzen naiz.
"... oso ondo ikusten dut estrainatuen itzulera..." Argazkian, Goiburu Herri Egunean.
22-23


GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAmnistia
PertsonaiazTUPA1

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude