Administrazio mota berri baten bilakuntzan


1977ko urtarrilaren 09an
Arrasate eta Zaldibarko alkateei elkarrizketa

Eskualde mailan
ADMINISTRAZIO MOTA BERRI BATEN BILAKUNTZAN
Arrasate eta Zaldibarko alkateak mintzo
Euskal Herriko administrazioarekin zer ikusirik duten bi notizia zabaldu dira Gabon aurrean. Bata, Durangaldeko mankomunitateko lehendakaritzat Valentin Lasuenen hautapen eta izendatzea. Bestea, Arrasate eskualde mankomunitatearen sorrera.
Bi albiste bateratu hauek herri administrazioaren ordenamenduan izan dezaketen garrantziaz jabetuz, Valentin Lasuen eta Arrasateko alkate den Jose Antonio Altuna elkarrekin bildu ahal izan ditugu, nor bere ikuspegitik mankomunitateen posibilitateez mintza daitezen, azken urteotako herrigintzak daraman prozeduraren lekuko gerta dakizkigun, eta beste hainbat eskualderentzat ere suspergarri izango delakoan.
Valentin Lasuen Solozabal, 52 urte, zaldibartarra eta entrepresaria. Sei urtetan Gerediaga Elkarteko lehendakari izana. 1976ko otsailean, kontzejala ez zelarik, bere burua alkatetzarako hauteskundeetan aurkeztu zuen, eta kontzejalok botazioz hautatu zuten, lege berriaren arauera. Abenduan, Durangaldeko Udalen arteko mankomunitatearen lehendakari hautatua izan da.
Jose Antonio Altuna Gallastegi, mondragoetarra, 39 urte eta entrepresaria. 1976ko maiatzean Arrasateko lehen alkate-teniente zela, eta abertzale ez ziren indarren mehatxupean alkate zenak utzi egin zuelarik, kontzejalek proposatu eta hautatua izan zen alkatetzarako.
Arrasateko mankomunitate berriaren eragileetarikoa dugu.
Bata zein bestea, Bergarako Udalak harturiko erabakien soka berekoak. Biak mintzarazi ditugu Arrasateko Udaletxean. Elkarrizketa arratsalde luzean zehar hedatu da, administrazio arazoez hasi eta betiko betikoez amaituz: Euskal Herriko ekonomi, kultur zein politik arazoez; azken gertakariak, bastidore barruko asmo, oztopo eta bestelakoak. Egunen batetan argiratuko al dira!

Geografi Eremuak

Z.A - Zer herrik osatzen dute zuek errepresentatzen duzuen bi mankomunitate hoik?

V.L.-- Bederatzi dira Duragaldekoa osatzen duten herriak; Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Garai, Izurtza, Mañaria eta Zaldibar. Horrez gainera, Ermua, Mallabia eta Otxandiori aukera ematen zaie noiz-nahi eta egokien iruditzen zaien unean mankomunitate barruan sartu ahal izateko. Hamabiok dira, bestalde, Gerediaga Merinalde barruan sarturik daudenak.
J.A.A.-- Arrasateko mankomunitate berria, sortu, Antzuola, Arrasate, Aretxabaleta, Bergara eta Eskoriatza herrien inguruan sortua da hasera batetan. Hala ere, Elgeta, Gatzaga eta Oiñati ere barruan nahi genituzke, eta baita Arabako Aramaio ere. Beraz, Deba Garaia deritzan eskualdeko mankomunitatea dugu. Edozein modutan, eskualdeaz kanpoan geratzen

Z.A.-- Zer erakunde mota dugu, funtsean, era honetako mankomunitate bat?

V.L.-- Eskualde mailako zerbitzu erakunde bat batipat, noski. Dudarik ez, edozein herrik zerbitzu premia batzu dituela, gero eta handiago eta nabarmenagoak, gainera.
Premia hoik herri bakoitzak bere aldetik gainditu nahi izateak ez du gaur ez buru eta ez hanka. Gure eskualdean, esate baterako, Mañaria edota Izurtza batek, nola kontratatu behar dute nork bere aparejadore edo arkitektoa ? Oso garesti ateratzen da. Eta zer esanik ez, azpiegiturazko arloak direnean, sanitari zerbitzuak edo irakaskuntzarekikoak, adibidez.

Z.A.-- Azpiegitura problema hori Deba Garaiko eskualde industriatu batetan nabari asko azaltzen den arazoa da. Baina ez dirudi erraz denik Izurtzan edo Garaian motibazio berdinak bilatzea.

V.L.-- Bai, gurean, mentalizapen eza gainditu behar izan genuen aurrenik, Durangaldean oraindik ez zakar eta ez saneamendu premia gorririk ez duten herriak bai baititugu, alboko erreka aski zaie eta.
Hala ere, azpiegiturazko palgintzak luzera begira egin behar izaten dira, Eibarkorik edo gerta ez dadin. Eta kontuan hartu besartzen ez den herriak, gero prob1emak izango dituela integratzeko.
J.A.A.-- Deba Garaian, ordea, guztiok ari gara bataz beste hildo berean, eta halako batasun bat sumatzen da denon artean, azken gertakari sozio-politikoen ondotik batipat. Administrazioaren alorrean, premia konkretu batzu ditugu aurrez aurre, eta elkar-lanean konpondu asmoz ari gara.
Puntu honetaz esan beharra dut, Arrasate inguruko mankomunitate honetan ez dugula lehendakaritzarik jarri, eta ni hemen banago, beste norbait egon zitekeen bezala nagoela. Hasteko, udal bakoitzeko ordezkari batez lan-batzorde bat izendatu dugu, oinarrizko azterketa bat egin dezan, eta batzorde honek eskainiko dizkigun ondorioen arauera ekingo diogu gero zehazki lanari.
V.L.-- Durangaldean, berriz, mankomunitatea sortu zenean lehendakaritza batez sortu zen, eta oraintsu ni izendatu naute postu horretarako. Horrez, gainera, Batzorde Permanente bat bada, bederatzi alkateok osatzen duguna, eta aparte Biltzar Nagusia, herri bakoitzeko ordezkariek osatua, biztanleen arauera (herri bakoitzeko ordezkari bat gutienik, eta bost gehienez).

Z.A.-- Manokomunitatearen helburuak aipatzeaan, zerbitzuak eta azpiegitura aipatu ohi dira. Baina, praktikan, zertan mamitzen dira asmo guzti hoik?

Eskualde Mailako Gestiogintza
J.A.A.-- Zerbitzuen zerrenda luzea da: zakar eta hondakinen teknik tratamendua, ur-zabalkundea, saneamendua, eskualde mailako abere-hiltegia, sanitari eta su-galazo zerbitzuak, kirol instalapenak, irakaskintza, hirigintzarekiko bulegoa, administrazio laguntza etab.
Funtsean, edozein udalek planteaturik dituen arazoak, baina herri mailan izan beharrean, eskualde mailan. Zentzu honetan,eskualde mailako gestio bulego bat jarri behar dugu, denetariko arazoez ardura dadin.
V.L.-- Durangaldean, berriz, zakarren arazoa duela 8 urte lanean dugu, eta labea zaharkiturik iadanik, eraberritu beharrean. Horrez gainera, ambulantzia eta su-galazo zerbitzuak ere martxan ditugu.
Abere-hiltegiaren premia entrepresa batek betetzen du.
Proiektoen artean, hirigintzatako teknik bulego bat, teknik ikastetxea eta zaharrentzako erresidentzia. Bestalde, saneamendu azpiegiturarekiko proeiktoa onartua dugu dagoeneko 150 miloiko presupuesto batez. Zaldibartik Bernara arteko kolektor orokor bat abiatuko da eskualde guztian zehar, lurpean, Zalduerreka albotik lehenik eta Ibaizabal ondoan gero. Hondakinak Bernan tratatuko dira, eta azken lokatzak zakarren labean erreko.
Honelatsu, etxe berean bilduko liratek Gerediaga Elkartea eta Durangaldeko mankomunitatea, sasoi bateko erakunde juridiko eta administratiboak bertan bateratuz.
J.A.A. -- Deba Garaian, udalen diru iturriekin kontatzen dugu batez ere, biztanleen arauera, noski. Esan beharra dago, mankomunitateak zerbitzu orokor batzu eskaini ahal izango dituela, eta hiri bakoitzak erabaki beharko 'duela gero zer zerbitzu komeni zaion, eta zertara apuntatzen den.
Bestelako diru laguntzei bagagozkie, subentzio ofizialak, Estatuarenak zein Diputazioarenak, lortzeko bidea egin behar dugu, Administraziozko Lege Berria oraindik aprobatzeka dago, eta honek ere zerbait erakarriko du. Bestalde, administrazio mota autonomoago batera joko badugu, oraintxe hasi behar dugu gertatzen. Orain taxutzen dihardugun hainbat asmo ez da agian bapatean praktikan egia bilakatuko, baina, segurutik, oraingo pausuak aprobetxagarri izango zaizkigu laster batetan. Atea irekitzen duten egunean, lehenengo ilaran egon nahi genuke behintzat.
Guzti honegatik, elkartu beharra dugu. Nork bere aldetik, gauza guti egin dezakegu. Batuz gero, ordea, indar bat izango dugu, edozein kultur, politik zein irakaskintzarekiko eginkizunetan. Eskualde mailako plangintzak egin behar ditugu, eta behar denarekin zuzenki kontzertatzera iritsi. Zergatik ez ?

Z.A.-- Valentinek orain dela ehun urteko Gerediaga amesten du, nonbait, eta Jose Antoniok, berriz, autonomia aipatzen du. Administrazioari buruz hasi eta, maldaz behera gaiz ez ote gara pasatu?

euskal herriari begira
VL.-- Nik uste dut udalak ez direla, cz, gaur egun, politikan sartu behar, baina lehcnik politikaren mugak erabaki behar genituzke, guk praktikan eraman dezakegun administrazio mota inguruko politikari lotua baitagokio erabat. Gure lanak Euskal Herriari begira izan behar du.
J.A.A.-- Are gehiago. Gaur egun, amnistia, foru berriztapena eta autonomia eskatzeagatik, politika egiten ari garela esaten badigute, ba... politikoak izango gara.
Baina kontu izan gure eskakizunak ezin dituela ezein alderdik beretzat bartu, gureak, Herriarenak baitira.

Z.A.-- Oirudienez, miloiak dabiltza gero hor dantzan. Ekonomi arazoa nola duzue planteaturik?
Biztanlegoaren Arauera

V.L.-- Baremo batzu jarririk ditugu, eta lioien neurrian eta zerbitzuen arauera, hiri bakoitzak ordaintzen dihardu, oraingo inantenimendu zein geroztiko inbertsiocarako.
Asmorik badugu, gestio eta ordainketa guzti honetaz arduratuko den buleoa Astolako Hauzitegi zaharrean jartzea.
Udalen Ordua
Une honetan, udalek zerbitzu handi bat eskaini diezaiokete Euskal Herriari, eta zeregin horri ekin behar diote. Udalen momentua bizitzen ari gara. Udalek, beste edozein alderdik baino gehiago elkartzen gaituzte gaur euskaldunok. Nik behintzat jendea pozik ikusten dut inguruan, eta bultzaka. Udalen ordua da, gure zeregina betetzen dugunean alderdiei pasatuko diegu txanda.

Z.A.-- Bada, hala ere, ezer aldatu ez dela dioen jenderik...

J.A.A.-- Puff ! Hoiek beren bidetik. Legeak ez ziren behar bada gehiegirik aldatuko baina "fidelidades"eko elkatetza batzutatik herrigintza batetara pasatu gara. Prozedura oso baten barruan murgildurik gaude, eta ondorioak laster ikusiko.
Nik itxaropen osoa dut.

Z.A.-- Amaitzeko, Deba Garaia eta Durangaldeko eskualdeez mintzatu gara. Ez dugu esan, ordea, bi probintzia desberdinetan kokaturik egon arren, mugakide direla. Hauk honela, mankomunitateon arteko plangintza elkarturen bat egitea inoiz pentsatu al duzue?

V.L.-- Nahi eta nahi ez pentsatu behar, azpiegiturazko zenbait proiekto bioi dagokigu eta, Bilbotik Barzelonara arteko trenbidea ( Durango-Zumarraga), edota Beasaindik Durangorako autobidea, esate baterako. Kanpatzar dagoenik ahaztu egin behar zaigu.
J.A.A.-- Nik ez dut dagoeiiik ere sekula uste izan.
"Para las comarcas en que concurren peculiaridades económicas o jurídicas de importancia, las Asambleas particularen de Alava, Guipúzcoa, Navarra y Vizcaya previa petición de la mayoria de los Ayuntamientos interesados y oidas las Diputaciones respectivas, podrán disponer un régimen de administración directa o especial en cuanto a las materias afectadas por dichas peculiaridades, en armonia con los intereses generales, sin que se altere por esto la condición politico-administrativa de dichas comarcas dentro de los territorios que forman parte. En estos casos, y a propuesta de dicha mayoria de Ayuntamientos se crearán también las instituciones sociales y juridicas que los problemas propios de las referidas comarcas aconsejen, y que podrán extenderse al resto del Pais ".
Iruiñeko Estatutotik ( 1932 ) jasoa.
Lasuen. Zaldibarko alkatea
Altuna, Arrasateko alkatea
Altuna eta lasuen jaunak
14-15

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Erakundeak\Udalak
Pertsonaiaz\LASUEN1
Pertsonaiaz\ALTUNA3

Azkenak
Eneko Etxeberria: “Ez nioke nire semeari Jose Miguelen bilaketaren zama utzi nahi”

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama. Azken indusketa honek ez du, berriki hildako... [+]


2024-05-06 | Gedar
Asteartean hustu nahi dituzte Otxantegi Herri Lurrak

 

Hirugarren aldiz, Berangon birjabetutako lurrak husteko data berri bat ezarri dute. 08:00etan bertaratzera deitu dute Otxantegi Herri Lurretako kideek.

 


"Elkarren berririk izan gabe lelo berdina hautatu dugu, 'Palestinako umeak gureak ere badira': esanguratsua da"

Gasteizko hezkuntza komunitateko hainbat zentrok eta eragilek ekimena antolatu dute maiatzaren 10erako, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Urriaz geroztik zenbait eskola ekimenak antolatzen hasi ziren Paletinarekin elkartasunez, nork berea;... [+]


Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


Eguneraketa berriak daude