Xalbador Garmendia eta Zaldibiko musika taldea


1976ko uztailaren 04an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Xalbador Garmendiari elkarrizketa

Xalbador Garmendia eta Zaldibiko musika taldea
Xalbador Garmendia ondo-ondoan baitugu, elkarrizketa egiteko ez dugu inora joan beharrik izan. Egia da bai, gauza hauetarako aski mutu eta uzkur azaltzen dela gure «zuzentzailea».
Zaldibian, bere herrian, musikaz eta bestez ari duen lanaz jakin dugu.
-- Zer ari zarete?
-- Orain dela bi urte hasi a!nen. Zaldibiko hiru gaztek, musikaz eta bestez zerbait egin behar zela, eta lanari lotuko al nintzaion galdatu zidaten. Baietz, esan nien.
-- Zer egin duzue?
-- Neska-mutikoei, solfeoa irakasten hasi gintzaizkien. Lehen egunetan hogeita hamarren bat etorri zitzaizkigun. Gaurregun ehunda bost edo dira.
-- Solfeoa bakarrik?
-- Batez ere solfeoa. Larunbatetan eta igandetan irakasten diegu. Udako oporraldietan izan ezik, urteko larunbat eta igande guzti etan, hutsik egin gabe. Larunbat eta igandetan ordu bete osoa egun bakoitz.
-- Denak etortzen al dira?
-- Beharko! Bospaseik hutsegiten dute, baina, gero, kontuak eskatzen zaizkie. Gehienek arrazoiren bat azaltzen dute. Disziplinarik gabe ez dago ezer onik egiterik.
-- Musikaz aparte, zer gehiago?
-- Txistulari talde bat sortu dugu. Hontan ederki laguntzen digu S. Etxeberriak. Txintxo-txintxo etortzen da, larunbatero, txistua irakastera. Berrogeita bost txistulari dira denera. Hoietatik hogeita hamaseik nahiko ondo jotzen dute. Txistu jotzen, orain dela hamasei hilabete hasi ziren eta dagoeneko kanpoan ondotxo jotzen hasirik dira. Danbolin eta guzti. Atabalariak ere baditugu: hiru.
-- Txistua noiz ikasten dute?
-- Solfeoa ikasi eta gero, larunbatero. Batzuk orduterdi txistu, eta zenbaitek bi orduterdi. Gainera, etxerako lezio edo ematen diegu. Egia esan, hain denbora laburrean, zenbaitek txistua jotzen nola ikasi duen, gauza franko harrigarria da.
-- Beste musika tresnarik irakatsi beharal diezue?
-- Dudarik gabe. Musika tresnasko irakatsi nahi genizkieke: dultzaina, kitarra, akordeoia, flautak, etc., Geroak esan beza. Oztoporik haundiena, maixu kontuan dugu. Ez dugu musika tresna guzti hoik irakasteko maixurik. Baina, konponduko dugu hori ere.
-- Musika tresna guzti hoik nork pagatzen ditu?
-- Zenbait txistularik, bai txistua bai danboliña erosi egin ditu; beste guztiei, debalde utzi dizkiegu. Handik eta hemendik, sortu egin da dirua. Gurasoen Elkarteak, lllati ostatuak, Aiuntamientuak eta zenbait pertsonak ederki lagundu digute. Esate baterako, herrian bertan txistua jotzen dugun bakoitzeko, Aiuntamientuak 1.000 pta. ematen dizkigu. Nun gehiago?
-- Zerbait gehiago egiten ahal duzue?
-- Hizketan hasi naizenez gero, dena esan beharko dut. Kantatu egiten dugu. Bitara, hirutara eta lau bozetara. Geroeta gehiago. Solfeatzen jakiteak asko laguntzen die.
-- Zuen lanagatik ezer kobratzen al duzue?
-- Ezta pentsatu ere. Dena hutsean egiten dugu. Umeen eta gurasoen eta besten «esk r onak» eta «zorionak» diru guztiak baino gehiago balio dute.
-- Zerbait gehiago?
-- Beste zenbaitenen artean, izen bat, gizon bat aipatu nahi dut: Errekaldeko Ramon. Aurpegiadena bizar; baina bizarra zerbaitetarako du. Bizarduna dela lanean erakusten du. Honen laguntzarik gabe ezer gutxi egingo genukeen. Zer eska, hura egiten du. Batzuetan aurpegia zerbait zimurtzen zaiola... baina, zimurrak zimur, beti egin. Horrek balio du, eta ez hitzontzikeriak eta berritxukeriak. Horietatik ere bada gogotik gure herrian.
30

GaiezKulturaMusikaIrakaskuntz
PertsonaiazGARMENDIA2

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude