Aita Jose Inazio Lasa "Tejlendo Historia" Liburua Laster Argitaratuko Du

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Aita San Jose Inazio Lasa idazleari elkarrizketa
Aita Jose Inazio Lasa "Tejlendo Historia" Liburua Laster Argitaratuko Du
Aita Jose Inazio Lasak Gipuzkoako artxiboak (Oinati, Tolosa eta Donostiakoak) eta eliz-liburuak astindu ditu.
Lan honen fruitu dira historiari buruzko zenbait liburu: "LEGAZPIA"; "MATXIN BENTA - BEIZAMA - NUARBE - URRESTILA - ARATZ ERREKA", (aurten "Pueblos de Guipuzcoa" deritzan saria irabazi duena); "JAUREGUI" artzai-gerrileroaren bizitza (1971garrenean "BASAURI", Euskal Estudioen saria) eta beste lan batzu. "ARANTZAZU" aldizkarian, laster liburu batean bilduko, "Tejiendo historia" deritzan atala idazten du.
-Kontuz! -esan dit- Ez ilza dazu historigile izenik eman! Ez dut unibertsitadean ikasi eta ez naiz gai bat hartu eta xehatu arte aritzen diren ikertzaile horietakoa. Ehiztariaren antzera ibiltzen naiz usoa agertzen bada, harz batatzen diok erbia ateratzen bazaio, hari Era berean, gai interesgarri bat aurkitzen badut, adibidez herri bati buruz, hura aztertzen dut gizon ospetsu batez zarbait azaltzen bazait, honi jarraitzen natzaio.
Horrela gertatu zitzaion Jauregi jeneralaren bizitzaz. Lehenengotik, artzaia zelako hartu zuen kontuan, eta lantxo pare bat egiteko gaia bazuela pentsatu.Gero, han eta hemen datoak hartuz, liburu bat osatu du.
-Ni beti izan naiz kuriosaa. Txikitandik izan dut geure aurrekoen kontuan jakiteko gogoa; horregatik sartu nintzen kondaira gaietan.
-Eta zer aurkitu zenuen hor?
-Oso gauza interesgarririk, baina gutti landurik. Aurreko mendeetan, gure herriaren historiari ez zaio jaramonik egin. Baziren kronikari eta historigile onak, baina ez zuten laguntzarik beren lanak argitaratzeko. Alde batetik zensura pasa beharra: Gipuzkoako Batzarrarena, Nafarroako erregeordetzarena, Gaztelako erregerena... Horretzaz gainera ekonomi arazoa zegoen. Honela, Zaldibia batxilerrak XVIgarren mendeko erdialdean idatzitako lanak, orain berrogei urte argitara dira; Larramendiren "Coreografia guipuzcoana" gure kondaira ezagutzeko oso lan ona, joan zen gizaldian atera zen; Gorosabelen idatziak, hil ondoren azaldu ziren.
Garibayek bere liburuak Amberesen argitara ahal izan zituen, hortan bere diruak xahutuz. Zorte txarragoa izan zuten beste lan batzuk, adibidez, Iñurrigarro frantziskotarrak idatzi zuen Gipuzkoako historiak; hau, Batzarrak onartu zuen, baina argitara gabe, galdu; berdin Itxasondoko Arzubia lizenziatuak idatzitako Loinaztar San Martinen kondaira eta beste zenbait idatzi.
-Garai hartako erakundeek gaizki ikusten ote zituzten kronikalariak?
-Ez, ez da hori. Arazorik gogorrena diruarena zen. Batzarraren dirua behar larriagotan xahutzen zen eta liburuak argitaratzeko ez zen ezer gelditzon. Idazleek berriz, ezin zuten laguntzarik gabe argitara, gastuak haundiak bait ziren eta irakurleak gatti.
-Gaur egun, ba ahal du euskal historigileak laguntzarik?
-Lehen baino gehiago bai, nahiz laguntza eske ibili behar, askotan ezer iritsi gabe. Hontan gehiena egiten duen erakundetarik bat Donostiako "Aurrezki Kutxa Munizipala" da, Gipuzkoako herri gehienen kondaira lanak argitara ditu.
-Lehen Batzarrei buruz zerbait hitzegin dugu. Askotan goratu ohi dira hoien demokrazia eta abar. Zer diozu gauza hontaz ?
-Egia da Euskal Herriko gizarte eta politika erakundea batez ere Gipuzkoa eta Bizkaikoa inguruko herrialdeetakoa baino demokratikoagoa izan dela, demokrazia hori -gaurko ikuspegiz begiratuz gero behintzat- erabatekoa izanez baldin bada ere. Adibidez, herriko agintari izateko beharrezkoa zan ondasunen jabe izatea, "millares" deitzen zutena. Honen arrazoia zera da ezbeharren bat izaten zenean eta, aberatsek bakarrik erantzun zezaketela diruaren aldetik. Badakizu, benetako demokrazia lortzea zaila da.
-Pesimista samar aurkitzen zaitut gizonari buruz...
Ez, ez naiz oso pesimista. Kondairari begiratuz gero, gizona aurrera doala gai askotan ikusiko duzu, baina gizona gizon den bitartean...
- Goazemazu harira. Sarritan aipatzen den beste puntua euskaldun askatasun gogoa da. Zer diozu honi buruz kondairaren ikuspegi batetik?
-Hortan ez dago zalantzarik. 1200garrenean Gipuzkoak Gaztelako erregerekin egin zuen erregebatasunaren ondoren ere, gure probintziak bere askatasuna gorde zuen. Batzarrak Gaztelako erregeareri aginduak ezeztatzeko eskubidea zuen. Gipuzkoarrek ez zuten errege horren menpean soldaduska egin beharrik, Batzarrak bere gudariak zituen, batez ere frantsesengadik defenditzeko. Herri-diruak Batzarrak erabil
Aita Lasak Erraz Jotzen Du Gai Batetik Bestera
-Euskaldunen artean aurkitu dudan berezitasunik nabarmenetakoa kemena da. Kinkarik larrienetan ere euskaldunak badaki aurrera egiten. Hau garbi ikusi nuen, Amerika aldean ibilli nintzenean.
Aita Lasa, apaiz egin eta laster, 1928garrenean, Kubara joan zen eta hamalau urte egin zituen han. Gero, Zaragozan hilabete batzutan egon ondoren Arantzazura itzuli zon. Hemen hauzo maisu izan da hogeita hamabi urtez bere eskuetatik baserrietako haurrak eta Urbiako artzainen seme-alabak pasa dira. Esperientzia honek bultzatu zuen "La ensenanza primaria en Guipuzcoa" idaztera.
Urbiako apaiz ere bera da: artzaien eta mendizaleen laguna. Iaz Gipuzkoako hamazortzi mendi taldeak omenaldi bat eskeini zioten.
-Ni mendirako jaio nintzen ez herri haunditarako, dio mantxinentarrak.
Elixabete Garmendia
1

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLASA9
PertsonaiazLASA9
EgileezGARMENDIA3Kultura

Azkenak
Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Eguneraketa berriak daude