Musikako Pedagogiaz Ikastaldia Donostian


1975eko urriaren 05ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Maria Castello eta Angel Marco, gorputz espresioko irakasleei elkarrizketa
Milagros Agirre eta Mertxe Iglesias, abesti eta erenskinen teknika irakasleei elkarrizketa
Musikako Pedagogiaz Ikastaldia Donostian
Pertsonaren Heziketa Osoaren Alde
Urriaren 6tik abenduaren 17ra, Donostiako "Peñaflorida" institutoan, Musikako Pedagogiaz ikastaldi bat izango da. Hau bigarren mailakoa da; lehenengoa iaz toki berean eta aurtengo udan Loiolan eman da.
Ikastaldi hauk Gipuzkoako Diputazioak eratzen ditu eta "Real Sociedad Vascongada de Amigos del Pais"-ek zuzentzen. Musikako pedagogiakoaz gainera, beste ikastaldi batzu ere eratzen dituzte erakunde hauek: abestaldeen zuzendaritza, txistua, euskal dantzak eta kitarra.
Pedagogiako ikastaldian ematen diren gaiak hauk dira: gorputzaren espresioa (expresion dinamica), abesti eta ereskinen teknikak, txilibitua -Esther López Irurtia eta Guadalupe Diaz Garciak- eta txistua -Jabier Hernadez Arsuaga eta Martin Rodriguez Mirandak-. Don Jose M. Zapirain da guztien zuzendari. Programak dioenez, ikastaldi hau, haur eta gaztetxoen irakasleentzat (eskola-aurre, E.G.B., batxiller, udalekuetako arduradunentzat bereziki egokitua dago.
Gorputzaren espresioa ematen duten irakasleak Maria Castello eta Angel Marco dira. Honek esperientzia haundia du gai honetan, antzerkiko talde esperimentaletan, ginolean eta "ANEXA" balletean aritua baita. Berak esango digu gorputzaren espresioa delako hau zer den:
-Gizonok, beste gaitasun batzuen artean, gure sentipenak adieraztekoa, hau da, espresibidadea, dugu, era desberdinetan agertzen dena: musikan, pinturan, literaturan... eta baita gorputzaren bitartez ere.
Egungo heziketan ez zaio honi duen garrantzirik ematen. Ez hori bakarrik, zapaldu egiten da gainera. Honek ondoren latzak dakartzi alderdi batetik, gizonaren aberastasunetarik bat, sentimena, mugatzen delako; bestetik, gorputza ez lantzeak haurrengan zenbait arazo sortzen duelako: ezker-eskubia ez bereiztea, ekilibriorik ez gorde ahal izatea eta abar.
Akats hauk, gorgutzak eta buruak elkarrekin duten loturagatik, mila eratara azaltzen dira: irakurtzen eta idazten ikasteko oztopoak, hitz-ebakitzeko (abotsa artikulatzeko) zailtasunak... eta beste maila batetan, komunikatu ezina, moztasuna eta abar. Ez dago esan beharrik, txikitan agertzen diren arazo hauk, bizitza osoan uzten datela beren zigilua.
Horregatik, heziketa oso batetarako, behar beharrezkoa da pertsonaren gaitasun hauk lantzea, gorputzatik hasita.
-Hortan bat gatoz. Baina zuen ikastaldia pertsona larrientzat da; hauen sentimena eta gaitasun horik haurrenak baino zapalduagoak izango dira derrigorrez. Nola lortzen duzue haurrak gai hauetan hezitzeko pertsona larriak prestatzea?
-Egia da pertsona larriok, eman zaigon heziketagatik, zapalduagoak ditugula gehienetan gaitusun horik. Baina orain arte izan dudan esperientziagatik, errepresio hori gainditzeko pauso haundiak ematen direla esan diezazuket, eta hezitzaileen aldetik hori askotan nahikoa da beren haurrei erakus diezaieten.
Gurekin ikastaldia egin zeuen irakasle batek esan zidan haurrak honela landuaz, beroriek inoiz iritsi ez duen bezalako espresibidades maila lortzon dutela.
-Esan iezaguzu nola den zure saioetako bat.
-Adibidez hauxe. Lehendabizi giro bat sortu behar duzu, esate batetarako itsas-ertza. Taldeko gaziak lurrean eserita eta eskutik edo sorbaldatik helduta gaude. batasun sentipen bat izateko Ekintza bat kontatzen hasten zara eta taldekoei parte har arazten diezu, berak sentitzen dutena adieraz dezaten keinuen bidez, abotsaren bidez... Iritsi beharreko beste maila bat hitza erabiltzea da, baina hau da zailena.
Musika
Gorputzaren espresioak musikan du bere osagarria. Ikastaldi honetan abesti eta ereskinen teknikak Milagros Agirre eta Mertxe Iglesiasek erakutsiko dituzte. Hau Guridirekin ikasi ta gero, Madrideko "Escuela Superior de Música" delakoan ikasle izan zen eta ondoren irakasle. Orain "Santo Tomas" lizeoan erakusten du. Berak erabiltzen duen rnetodoaren berri emango digu.
-Guk darabilkigun metodoa Ward anderearena da. Honek ikusi zuen katolikoen artean -lehen bera protestantea zen- herriak ez zuela liturgian parterik hartzen; horregatik sortu zuen metodo hau, musika erraz irakatsi ahal izateko. Bere oinarriak hiru dira: zailtasanak banatzea (haurrari ez zaio inoiz agertu behar batera bi gauza ezezagun); ezagunetik ezezagunera joatea eta haurra, berez, gauzez ohartzea. Oinarri hauk kontuan harturik musikagai gaztiak, piskanaka piskanaka, irakasten dira: ritmoa, doinua, pentagrama...
-Metodo honen bitartez, zein mailatara iristen dira haurrak musikan?
-Sei urtekoekin hasten gara eta E.G.B.ko zortzigarrenera iristean -hamahiru urte- abots desberdinetara kantatzeko gai dira, txilibitua jotzen badakite, orkestako ereskinak eta musika motak ezagutzen dituzte, musikaren historia ikasten dute...
Baina hau dena hutsa litzateke, heziketa oso baten barrenean emango ez balitz. Hemen oso atzeratuak gaude gai hontan; ez zaio garrantzirik ematen musika irakasteari, ez espezialidade bezala, edonor osatzeko gai bezala baizik. Beste herrialde batzuetan, Alemanian eta Hungrian adibidez, haurren heziketan lehenengo etapa gorputzaren espresioa, ritmoa, musika eta horrelakoak irakasteko da. Badituzte horretarako metodo egokiak: Alemanian Orff deritzana, hizkuntzaren doinua jarraitzen duena, eta Hungrian Kodaly, folklorean errotua.
-Zuek kanpoko metodo bat darabilzue. ..
-Egia da. Ahal dena egiten dogu metodo hori gure izateari egokitzeko, haurrei euskal folklore kantak irakatsiz; baina beharrezkoa litzateke gure musikan errotutako metodo bat egitea. Jabier Hernandez Arsuaga txistuaren bidez ari da lan hontan.
-Irakasle talde honen asmoa musika lantzeko toki bat sortzea da, bertan musika ikasi, aztertu eta entzun ahal izateko. Ekintza hau beste arte lanetara ere zabalduko litzateke. Horretarako lehenengo pausoa eman da: laster izango dute gela bat Diputazioko etxean.
Asmoa bete dadila.
ELIXABETE GARMENDIA
1

GaiezKulturaMusikaIrakaskuntz
EgileezGARMENDIA3Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude