lkastolen Elkartea Euskal Testoak Kalean


1975eko irailaren 27an
Paulo Agirre, Gipuzkoako Ikastolen Elkarte Batzako idazkariari elkarrizketa
lkastolen Elkartea Euskal Testoak Kalean
Herri-herrian zen indarraren fruitu ditugu ikastolak. Berehalaxe hasi ziren, han eta hemengo, indarrak biltzen.
Handik laster Gipuzkoako Ikastolen Elkarte Batza sortu zen. Enbata eta ekaitz gogor asko jasan eta garaitu behar izan du Elkarte honek. Ibilian ibilian ikastolak eta indarrak batzen saiatu da.
Gaurregun Ikastolen Elkarteak badu halako gorputz bat, sendotasun eta itzal bat. Denon barruan den elkartu nahiak bil erazi ditu indarrak Ikastolen Elkarte honetan.
Izan ere beharrezkoa dute ikastolek erakunde bat, elkarte bat. Elkarturik bakarrik gaindi ditzakenik bakarrik gaindi ditzakegu zenbait arazo eta hutsune.
Paulo Agirre dugu Elkarte honen idazkari. Ia urtea du lan honetan.
-Zer moduz, Paulo, lan berri honetan?
-Ari naiz arrastoan sartzen. Lan haundia da. Zerbitzu on bat egin diezaiekegu ikastolei. Oso premiazkoa gainera. Bakarka ez ditzakegu konpondu arazo asko. Aurreneko urtea izan dut eta ezin iritsirik ibilli naiz. Ez dut behar bezala zerbitzerik izan. Datorren urtean aurrea hartuko diodala uste dut zenbait lani. Oso lan ona egin daiteke eta dezakedantxoa besteri eskaintzeko prest eta pozik naiz.
-Zein izan da azken bi urteotan Elkartearen helburuetako bat?
-Nik aurtegoaren berri bakarrik eman nezake. Elkartearen asmoetarik bat ikastolak eta erakundea bera sendotzea eta finkatzea izan dela uste dut. Horretan salatu dela iruditzen zait azken bi urteotan. Hainbeste haizek jotzen duen lan bat gorpuztu egin behar da, noski. Txomin Izagirre, nere aurreko idazkariak, badu honetan merezimendurik.
-Gipuzkoako ikastolez bakarrik ahal duzue ardura eta harremana?
-Gipuzkoakoak bakarrik dira Elkarte honetan. Baina Euskal Herri osokoen ardura ere badugu. Harremanak ere baditugu. Oraingoz ez behar bezain ugariak. Baina urtean zehar egin dugu, han eta hemen, batzarre bat baino gehiago. Gipuzkoakoa ez den ikastola askok deitzen du idazkaritza honetara laguntza eske.
-Zer lan duzue orain eskuartean?
-laz ikastoletako haurrak jakite aldetik nola diren azterketa bat egin erazi genien gure sikologoei. Gurasoen kezka bati erantzun nahi izan zitzalon. "Gure umea oso pozik dabil ikastolan, baina ikasten ote du?" zen guraso askoren kezka. Beste eskala eta ikastetxetako haurrak haina edo gehiago dakitela ikusi zen. Aurten nortasunaren aldetik nola diren aztertu nahi litzateke. Bestalde ikastolen egoeraz eta etorkizunaz azterketa bat egin erazi zaio SlADECOri. Amaitua da azterketa hau. Aurreko astean argitara zenuen lan horren alderditxo bat.
-Ikastaro honen hasera eskola-liburu mordoa izango zela esan zenuten. Non dira?
-Uste ezbezalako lana eta oztopoak izan ditugu. Zerbait atzeratu da, baina hona zer dugun eskuartean orain eta hil honen bukaerarako:
1. urterako:
* "Saioka 1" -Iker.
* Irakurgaiak -Gero.
*"Kristau-ikasbidea".
2. urterako:
* "Saioka 2" -Iker.
* ."Matematika 2" -Casals.
* "Irakur 2" -Gero.
* "Kristau-ikasbidea ".
3. urterako:
+"Saioka 3" -Iker.
* "Matematika 3", -Casals.
+ "Irakur 3" -Gero.
- "Kristau-ikasbidea".
4. urterako:
* "Esperientziak" -Santillana.
* "Matematika 4" -Casals.
- "Irakur 4" -Gero.
* "Kristau-ikasbidea".
5. urterako:
* "Esperientziak" -Santillana.
* "Matematika 5" -Casals.
- "Irakur 5", -Gero
* "Kristau-ikasbidea".
6. urterako:
+ "Izadi-jakintza" -Anaya.
+ "Euskara" -Letamendia.
+ "Kristau-ikasbidea ".
7. urterako:
- "Izadi -jakintza" -Anaya.
- "Kristau-ikasbidea".
* dutenak argitaratuak dira.
+ dutenak urriaren erdirako.
- dutenak urriaren azkenerako.
-Ikastola guztien ordezkariak noizbehinka bildu ohi dira.
-Bai, baina aspaldian ez gara bildu. Ikastaroaren bukaeran, ekainean, bildu behar genuen. Asmo horretan ginen. Ez zigun, ordea, orduko giroak lagundu. Atzeratu beharrean geratu ginen orduko batzarrea. Baina laster elkartuko gara. Urriaren 19an da ikastola guztietako ordezkarien batzarrea. Egia esan, arreta piska bat har dezala jendeak nahiko genuke. Ikastola batek ere ez luke hutsegin behar. ikastola guztietako ordezkariak etor daitezela nahiko genuke. Denon artean ikusi behar dugu nondik nora joan behar dugun eta zein ditugun arazorik premiazkoenak.
-Uda aldian ipini ohi duzue beste zerbitzu bat Zer moduz aurtengo udalekuak?
-Iratxen bildu ohi ditu Gipuzkoako Ikastolen Elkarte Batzak ikastoletako neska-mutikoak.690 neska-mutiko izan dira aurtengo udan Iratxen. Hiru alditan edo sailetan izan dira. Hamabostaldia igarotzen zuen sail bakoitzak. Ez da berriketa horrenbeste neska-mutiko ondo zuzentzea. Halere oso pozik geratu gara. Hurrengo urterako garaizako ibiliko gara. Eta zuzenduko ditugu aurtengo akatsak eta okerrak.
-Ikastoletako guraso eta haurren harremanak ugal daitezen zerbait egiteko asmorik bai ahal duzue ?
-Honetan ere zarbait egiten hasiak gara. laz futbol txapelketa bat eratu zen. Aurten era guztietakoak ospatu dira: Idaz eta margo lehiaketa, kirola lehiaketa, igeri eta jolas lehiaketa eta abar. Ez ziren behar bezala antolatuak eta burutuak izan noski. Baina elkarrekiko harremanak ugaltzeko bidea izan zen. Hemen ere bada zer zuzendurik, noski.
-Beste galdera asko dut kolkoan, baina buka dezagun ihardunaldi hau Noiz berritu behar du Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen Talde Bateragileak edo batzordeak?
-Urtero berritu ohi da. Orain udazkenean gainera. Gero eta lan haundiagoa du Talde Bateragileak. Oso aintzakotzat hartu behar litzateke egiteko hau. Zenbait orderkarik erraz hutsegiten du. Gogorra da larunbat edo igande batean bilera batera etorri beharra. Egun hoietan ditu jendeak ordu batzuk bere kontura pasatzeko. Ez da erraza, baina honelaxe lan egiten da Euskal Herrian. Galduan ibiliaz eta nekeak eta buruhasteak jasanaz. Ordezkari berriak aukeratzeko garaia da. Ikastolek eta bailarek benetan hartu behar lukete ordezkariak izendatze hau.
ERRIALDE
1

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Eskolak\Ikastolak\Konfederazi\Besteak
Pertsonaiaz\AGIRRE10
Egileez\HERRIALDE1\Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude