IRUN ONDARRABIAIkastola molde berri bat


1975eko abuztuaren 10ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Mikel Ugalderekin Irun-Ondarrabiako ikastolaz
IRUN ONDARRABIAIkastola molde berri bat
Urte bete inguru izango da gure lankideak, Mikel Ugaldek. Irun-Ondarrabiako ikastolara lanera alde egin zigula. Geroztki lan bat edo beste bidali digun arren, han dabilkigu buru-belarri ikastol lanetan. Eta urte beteko esperientzia honen ondoren harengana jo dugu bertako ikastolaz mintza gaitezen.
Beldur piska batekin etorri nintzen honuntza -dio Mikel Ugaldek. Izan ere lehenago ez dat esperientzia gehiegirik izan, eta gaurregun ikastola indartuz ari zaigun eran eta neurriz, seriotasunez eta sakonkiro jokatu behar bait da.
Zer da. Mikel, Irun Ondarrabiako ikastolaz esan diezaguzukeena?
Gai asko eta asko aipa genitzake baina gauza bat bakarra esango dizut: Une honetan Irun-Ondarrabiako ikastolak aukera haundi bat egin behar du: bere bizitzan ezagutu duen momenturik interesgarrienean aurkitzen da, noski. Badira bizitzan, nor bere bizitzan ere bai, erabateko aukera egin beharra izaten dena. Herri mailan ere zenbait momentutan egin erazi izan dizkiguten aukerak direla medio, orain egoera honetan aurkitzen gara. Horregatik garranizi haundia ematen diot une honi.
Zer eta nolakoa da beraz, aukera hau?
Luzaz mintza gintezke honetaz. Esaera zaharrek erakusten dutenez, ez dago beharra bezalako maisu eta erakuslerik. Halatsu gertatu izan da historian, eta hor dugu Inglaterraren pausoa adibide garbi bezala. Uharte izanik, zenbait ondusunen premian aurkiturik, beste bide batzuk urratzeari gogor lotu zitzaion. Petroleoa bukatzen denerako, energia iturri berriak nola sortuko, su eta gar dabiltza zientzia gizonak.
Bai, baina gatozen ikastolara
Irun-Ondarrabi bailara honetan badu bere berezitasuna, badu bere nortasuna. Euskal Herriko beste zenbait bailarakin konparatuz, hotzagoa bezala ikuslen dut Irun-Ondarrabi. Barka biezadate Irun-Ondarrabitarrek, baina hori iruditzen zait. Eta bada horretarako arrazoirik. Historiak, eta berriro historia, eta tradiziorik ezak asko erakutsiko ligukete.
Baina halaz ere, ez da zenbaitek pentsatzen duen bezain txiroa. Bada euskal girorik, bada zaletasunik. Larehun haur Heziera Orokorrean daudelarik, ia beste horrenbeste daude eskolaurreko mailatan. Eta igaz zortzigarrena egin zutenek, BUP delakoa ikastola giroan egin ahal izango dute. Honek lana egin dela erakusten du zer egina larriagoa den arren.
Zeintzuk dira, bada zuen beharrik premiatuenak?
Galdera honek diruaren beharra zuzenenan dakar. Denok berdintsu bait gabiltza. Ni neu, beste premia batek kezkaturik nauka; lehenbai lehen pauso sendio bat emateko beharra.
Lehenago, eta ia oraindaino, ikastolak jakintz mailan eman zezakeen erantzunaz kezkaturik geunden. Ea beste ikastetxetako mailarik iritsiko ote zukeen kezkaturik zebilen jendea. Orain, pausu hori eman dela ikusi eta gero, beste aukera hau egin behar dugu: ikastolak batez ere haurrak, hezi egin behar bait ditu. Hau askotan eta era askotara esan da. Baina, haurra hezitzeak, banan bana hartu eta haur bakoitzarekin batera gu geu ere hezitzeak, lanak emango dizkigu.
Irakasleen heziketa aipatu duzu une honetan...
Bai, irakasleak haurra hezitzen badu ere, ikasleak irakaslea hezitzen du, gurasoak hezitzen dituen bezalaxe. Denok, bizitza osoan heziz goaz. Maitasunak mugarik aurkitzen ez duen bezalaxe, heziketa egintzak ere ez du mugarik aurkitzen. Denok, ikasleok, gurasook, irakasleok, gizarteak, denok badugu zer egina heziketa arlo honetan. Haurra bezain premiatsu aurkitzen gara gu, eta, okerrena, horetaz ez gara konturatzen, are gutxiago arduratzen.
Dakigunez, beste ikastoletan, gurasoek parte ugari hartzen dute. Zuenean ez ote da beste horrenbeste gertatzen?
Ez dut esku artean gai honetaz behar hainbat berririk, baina, bildur naiz, zenbait ikastolatan gurasoak fiskalizadore batzu ez ote diren bihurtu, hots, gurasoen elkartea kontuak hartzeko baino ez ote den izaten.
Guk ez dugu horrelako problemarik, bihotz zabalak dira inguru hauetako gurasoak, eta basamortuan sortzen den lorearen ur beharraz konturaturik, ur freskoz laguntzeko prest dituzue. Baina horrekin ez gaude konforme. EZ DUGU HAURRA HEZIKO GURASOA ERE ERA BEREAN HEZIBIDEAN JARIAZ IZAN EZIK.
Zer da, orduan, gurasoek egin behar dutena?
Hori gurasoek beroiek erabakiko dute. Badute nortasunik eta gaitasunik egin behar denaz jabetzeko. Hemen GURASOEN IKASTOLA, hots, gurasoentzako ikastola martxan jartzera goaz. Ikastola honetan gurasoa hezibidean jartzen ahaleginduko gara.
Gurasoek ere, ikastolara ikastera etorri behar ahal dute?
Hori beroiek erabakiko dute. Baina nahi duenarentzat klaseak prestatuko dira, bai pedagogia sailean, bai euskararen inguruan, bai zenbait gizarte arazo oinarritzat harturik, eta abar... horren bidez, gurasoek beren errealizazioa -azken finean hori bait da heziketa-, lor dezaten. Usteldutako zuhaitzak ezin dezake fruiturik eman. Eta, nik ez dakit, denok zenbaiteraino ote gauden ustelkeriaz kutsatuak. Printzipioak onartzen ditugu, baina printzipio horiek martxan jartzerakoan izaten dira gorabeherak.
Mikelek etengabe jarraitzen du gai honetaz. Asko pentsatu eta oldoztu duten gaia da. Gurasoekiko harremanetan honen beharra argi eta garbi ikusi dute, eta oso pauso garrantzitsua emango dute Irun-Ondarrabian gurasoen ikastola martxan jartzearekin batera.
Ikastolak aldaketa asko emango ditu, eta ikastolak, gainera, gero eta gehiago aldatu behar da. Eta gurasoak oinarri-oirnarrian jarririk jo behar du aurrera. Heziketaren helburuari eta honek eskatzen dituen ekintzei erantzunaz, ez gara aldaketaren bildur izango.
Ekintzak aipatu dituzu Mikel. Ekintza berezirik antolatzen ahal duzue zeuok.
Ekintzarik gabeko ikastola motza da. Ikastolak gero eta gehiago sartu behar du herri barruan. Aurten, esate baterako, Ondarrabiako haur egunean emandako pausoa haundia izan da. Besteak beste, eta irakasleen lana alde batera utzi gabe, bereziki Pilik eta Arantzak, dantza erakusleak, daramaten lana aipatuko nuke. Herri giro honetan folklorea beharrezkoa dugu, eta jo eta ke gogor ekin diote dantza erakusteari. Hauen bezalakoen laguntza ezinbestekoa du ikastolak bere egitekoa bete dezan.
Bueno, Mikel, denbora ere aurrera doakigu eta. Zein dira ikastolak, ikastola denez, dituen problemak.
Irun-Ondarrabiakoak baditu bereziak, ikastetxe berri baten premian aurkitzen bait gara. Honetaz, agian, hitzegiteko ordua iritsiko zaigu. Oro har, ikastolaren problema zera da, horrekin bakarrik geure arazoa konponduko dugula uste ustelean erortzea. Indar baliagarri bat dugu, baina ez bakarra. Bestalde, bildur naiz andereño eta irakasleok neskame eta morroi antzera ez ote gaituzten hartzen. Irakasle onak behar ditugu, gizalegeak eskatzen duenez sarituak, eta beren ekintzetan errespetatuak. Gurasoak eskolatuz eta irakasleak elkartuz, pauso haundi bat eman genezake.
Gurasoen ikastola, irakasleen elkartasuna, berebilaren ardatza gisa jarri dizkigu Mikelek gaurko elkarrizketa honetan. Erdoiak kentzeko koipe puska bat ere ez ahal zaie faltako.

ERRIALDE
1

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazUGALDE1
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-28 | UEU
Ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute UEUk eta BadaLab-ek

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]


2025-08-28 | Euskal Irratiak
Maiten Chohobigarat:
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Eguneraketa berriak daude