Baserrian ateratzen dira kontuak zehatz


1975eko ekainaren 29an
San Isidro Saria irabazi dute Iturbe anaiek
JOSE ANTONIO ITURBEREKIN
Baserrian ateratzen dira kontuak zehatz
Aurtengo San Isidro saria Iturbe anaiek irabazi dute. C.O.S.A.k igaztik asita eratzen du baserriari buruz egin daitezkeen lanen sariketa bat. Il onen aurreneko astean erabaki zen aurtengo saria zeini eman. Jose Antonio Iturbe irten da irabazle. "Mentu berrizko txertoa" darama lanak izenburutzat eta saiakera da.
Urrengo astelenean, Tolosako ferian topatu orduko eman genizion zorionak eta Z. Argiaren arpidedun eta irakurle denez, bere lanaren berri emateko elkarrizketa bat egingo al genuen galdetu. Prest jarri zen gizona; baina orduan baitzuen lan gehiago ere, urrengo astelenerako itz eman zidan. Ona emen gure elkarrizketa.
Uste ez nuen tokitik atera zait erdia. Ez zenuen asko esan orrelako lan bat prestatzen ari zinenik.
Behia ekarri baino lehen zintzarria jotzen ezin asiko ginen ba.
Noiz edo nola burura zitzaizun sari ontarako lana prestatzea?
Orain dela urtebete pasatxoa enteratu ginen, baserriari buruz egindako idazlanentzat bazela sari bat "Camara"k eratua eta gaia egokia zela ikusirik, bi anaiok elkar berotu genuen lana prestatzeko.
Bion artean egin al duzue?
Bai, anaia Martin idazten ohitua da eta ark jantzi du. Nik numeroak egin ditut, oinarriko datoak atera, batez ere ekonomia aldetik. Bestalde, baserriko buruhausteak ezagutu ez ezik geure mamian nozitzen ditugu.
Noiz asi zineten?
Asi, igazko sariketarako asi ginen; baina lan andia zen eta ez bait genuen eskueran behar ainbat dato, igazkoari paso eman genion, eta aurtengora iritxi gara.
Lan aundia da beraz?
Guk ar genezakeen betarentzat behintzat bai. Denera badira 100 orrialde pasatuxeak.
Ze gai ikuitzen dituzue?
Gaia Euskal Erriko baserria da. Guk ikuitzen ditugun puntuak auek dira: nekazariak eta euskera. Baserritarrok izkuntzarekin dugun korapilloa aztertzen da or.
Nekazariak eta erlijio-kera. Kristautasunetik zer itsasi eta geratu zaigun gizaldiak zehar eta oraingo aldaketaon erasana azaldu nahi da or.
Nekazariak eta ezkontza. Neskak ez dutela baserrira ezkondu nahi, alegia, eta maiorazkoak mutik zar gelditzen ari garela.
Urrena berriz, baserri giroko erri koxkor baten azterketa egiten dugu eta azkeneko 30 urteotan egin duen aldaketa ikusi. Lehen baserrian eta baserritik bizi ziren denak, eta orain, zenbat baserri ustu diren eta zenbatetatik kalera joaten diren lanera eta ola
Bigarren zatia berriz bertsotan egina dago, baserriko lehengo bizimoduari begira gehienbat; baina gaurko zenbait buruhauste ere aipatzen direla. Eta azkeneko zatian, oso osorik gaurko baserri baten diru gora beherak azaltzen ditugu zehatz mehatz.
Orrek ez du ba poesia asko izango?
Ez. Orrek egia garratzak azaltzen ditu, baina egiak. Laikoetatik behera jetxi eta lurrean ankak direla ikusi hehar dira gauzak.
Ni ortan nago. Kalean bizi den zenbaitek baserriko bizimodua erraxegi goratzen duela iduritzen zait askotan. Baina ze dato eman dituzue?
Esnetara eta aragitara jarria dagoen baserri bateko kontabilidade guztia.
Nola behar lukeen, ala zer gertatzen den?
Etxetik asi gara kontuak esaten. Gurean zer gertatu den bi urtez.
Aspalditik al daramazu zure baserriko kontabilidadea?
Numero batzuk egiten bai aspalditxo asia naiz; baina sarrerak eta irteerak bakarrik aguntatzen nituen. Ez inbentario eta ez beste. 1972garrengo apirilletik "Lurgintza"kin daramat kontu gora behera guztia.
Nola egiten duzue ori?
Lurgintza nekazarien koperatiba bat da. Lehenengo baserri elkartekin asi zen kontuak eramaten; baina, gero, beste 20-25 baserri soil artu zituen eta ni ere tartean sartu nintzen.
Nola asi ohi zarete kontuok eramaten?
Lehenengo lurrak neurtu eta prezio bat jartzen zaie; nekazaritzarako balio dutena, bajua izan ohi da. Ikullu, belarzulo, eta gainerako obrak ere bai egin berriak badira, kosta dena jartzen da, zaharrak badira zer balio dezaketen kalkulatu. Etxean daukagun makineriarekin ere berdin.
Inbertarioa egin, ezta?
Bai, orixe da. Ganaduari ere urteoren aseran prezio bat egiten zaio.
Beharrezko al da ori ere?
Jakina ba. Bestela ez genuke urtearen bukaeran irabazi ala galdu egin dugun jakingo; gerta baititeke: eskuan diru gehiago euki arren, ikulluan ganadu gutxiago daukagulako, izatea; eta alderantzira, eskutan dikurik ez ikusi arren, ganadutan balio gehiago dagoelako ikulluan, irabaziak izatea.
Lan asko ematen al du numeroak egite orrek?
Pixka bat ohitu ezkero ez da zailla. Ohitu arte ala dirudi, numeroak egitera ez gaude jarriak baserritarrok.
Zer apuntatzen duzue?
Lan klase bakoitzak zenbat ordu eramaten duen: belar ontzen, zulora sartzen, ganadu jatenetan, ikulluko lanetan behiekin, zekorrekin. Lanean pasatako ordu guztiak.
Egunean ordu asko irtetzen al zaizkigu?
Inor uste ainbat ordu ez. Udan 11-12 ordu, neguan. Lanean ari garenekoak bakarrik apuntatzen baitira; ez aruntz eta onontz gabiltzanekoak.
Baserritar gehienak ordu gehiago egiten dituztela, diote.
Bai gu ere goizeko 7etan jeiki eta gaueko llak arte or ibiltzen gara, baina lanean ari...
Etxeko besteen orduak ere apuntatzen al dira?
Lanean aritzen direnenak bai; baina jatera bakarrik biltzen direnenak ezin apunta.
Besterik zer apuntatzen duzu?
Erosi eta saldu egiten dudan guztia, jakina. Ekarri dudan jeneroa zeinentzako edo zertarako den jarriz.
Bueno eta ainbeste numero eginda gero eta kontuak orren zehatz eramanda, ze ondorio atera duzu?
Kreditoen interesak eta diru bueltatzeak, obra eta makineriaren kittatzeak, lurren errentak, nork berak jarria daukan diruaren korrituak, langille kastuak, eta abar, oiek denak pagatu edo itzuli ondoren ez da irabazirik gelditzen, eta gehienetan, ez da iritxi ere egiten denetarako.
Langille kastuak? Morroia ba daukazu ala?
Neu naiz morroia. Kastu oiek nere lanaren jornala dira. Gipuzkoan erdipareko langille batek irabazten duen jornala daukagu izentatuta, baina urtearen azkenean galerak badira, errax gera naiteke sartu ditudan ordu guztiak kobratu gabe.
Kontuak eramaten ari gabe ere, edozein baserritarrek esango dizu: guk sartutako ordu guztiak kobratuko bagenitu...
Bai baina alde aldera ez dago ibiltzerik. Urtearen azkenean nik badakit litro esnea zenbat kosta zaidan eta kilo aragia ere bai; saldu, pagatzen didaten prezioan saldu beharrean izanda ere.
Eta zenbat kosta zaizu ba, jakin ahal baliteke?
1972-73 kontualdiko datoak eman ditugu lan ortan eta litro esnearen kostatua 9,43 pezta atera zitzaidan; saldu berriz, 9,14ean egin nuen. Kilo aragiaren kostua 128,6 atera zitzaidan, eta saldu 131,9an.
Ez zenuen alde aundirik ibili.
Ez. Litro bakar batean 29 xentimo ez dirudi alde aundia denik baina urte guztian atera nituen 36.929 litroak kontuan artu ezkero, nahiko badela galtzeko esango zenake.
Eta kontu oiek denak zerorrek ateratzen al dituzu?
Ez, nik datuak ematen ditut ahal dudan zehatzenik, gero dato oiek landu, Lurgintzan egiten dituzte.
Lurgintzan egiten dizueten lan ori beharrezko dela iruditzen al zaizu?
Oso interesgarria da. Alde batetik, nik dakidanez, orain arte behintzat, haserriak diren beralaxe artuta ez da konturik eraman. Eta kontu oiek jakiteak, berak bakarrik ere, inportantzi aundia du. Onekin ez dut esan nahi jakite uts ortan gelditu behar dugunik; zertan galtzen den eta zertan irabazi ikusi ondoren, zergatik galtzen den ori ikusi behar da, eta ahal den etekinit aundiena ateratzeko bidea asmatu. Bestela, ze gaitz dagoen jakin eta erremediorik ez egitea bezala litzateke... baserritarren gaitzak erremediorik baldin badu behintzat .
Ez ote duen susmoa al daukazu?
Bai. Lana egiten dugu, baina gero saldu edo erosi egiterakoan, besteren mende gaude, bestek jartzen dizkigu prezioak. Frantziatik esnea eta Ameriketatik aragia ekartze ezkero, zer egin behar dugu emen? Ara or industria. Emengo kotxeak merke eusteagatik, kanpotik ahal den guztia ekarriko balute, zer gertatuko litzateke? Industria ere ez zen joango daukan mailaraino, gobernuak lagundu eta babestu ez balu. Nekazaritzak ere orixe behar du, eta ez alderantzira.
Bukatzeko, lehenengo saria irabazi duen lan ori, liburu gisa edo argitaratu behar al duzue?:
Nik ez dakit ezertxo ere. Ori, bada ere, anaiak esango dizu. Nik badut nahiko lan orain belarzuloak bete eta belarrak ontzen.
Agur ba, eta jakingo dugu berriz ere elkarren berri.
JOSE ALKIZA |
Muñoa, Iturbe anaien baserria
12

GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
PertsonaiazITURBE6
EgileezALKIZA1Ekonomia

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude