JOSE M. ALBERDI ELORZA


1975eko apirilaren 27an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jose M. Alberdi Elorza eskultore azkoitiarrari elkarrizketa
JOSE M. ALBERDI ELORZA
1922. urteko maiatzaren 29an Azkoitian jaio zen. Han bertan zura lantzeari lotu zitzaion, tradizional hornidura eta dekoratze lanetan aritzen zelarik.
Hamairu urterekin, Donostiara joan zen dibujo eta eskultura ikasketak egitera, "Artes y Oficios" eskolara.
1937an, gure herriak jasan behar izan zituen hainbeste arazoren tartetik, Ingalaterrara ailegatu zan, bere ama, anaia eta beste 4 mila euskaldun haurrekin batera.
1937an Maidenhead-eko arte eskolan sartu zen. Munduko gerratean fabrikan lan egin behar izan zuen. Injeneru ikasketak egiten ere ihardun zuen. Baina azkenik bere lanari lotu zitzaion.
Orain Getarian bizi da hamar urte hauetan.
Zer adierazi nahi duzu zeure obraz?
Formen eta pertsonen arteko erlazio baten aurkikuntzan eta adierazpenean saiatzen naiz ene eskulturan. Erlazio hori, elkarrekin bizitzea besterik ez da; elkar hizketa batetan eman daitekeen pertsonen arteko erlazioa, elkar hiltzearen muturretara iristeke.
Duela denbora puska bat egin nuen "Kristo"an, exenplu bat ematearren, zibil gerla baten izaera beldurgarri eta dramatikoa adierazi nahi izan nuen, egin daitekeen astakeriarik handiena horixe bait da.
Bizitzen jakin behar dugu bestelako ideiak ere onartzen jakinaz. Denak ez gara berdinak eta ez dugu pentsatzeko era berdinik; eztabaidak eta elkar hizketak beharrezko ditugu, elkarren epaile izan nahi ez badugu.
Nolaz landu ohi duzu zeure obra?
Batez ere igeltsoa lantzen dut. Buztina eta lokatza aspaldidanik zokoratu nituen, errazegiak bait zitzaizkidan. Hauekin lana ahul gertatzen zen; laket ez zenuelarik, eginikakoa berehala hautsi zenezakeen, baina honek bigun, beldurti bilakatzen ninduen. Honexegatik nahiago ditut material gogorrak ene lanerako.
Materiarekin zuzenki borrokatzea dut nik maite. Hau dela-eta, aurrez eskaturiko zerbaitetan izan ezik, ez dut nehoiz lanaren eskemarik edo bozetorik egiten.
Erakusketan ikusi dugunez, materia eta gai askotan eginiko eskulturak dituzu eginik, hala nola plastikoz, zurez, metalez, bai-eta leiharrez ere...
Konkretuki, plastikoaren teknikak nik aurkitua berau, hau esan badaiteke bederen, ez bait dut teknika hori darabilen beste nehor ezagutu, badu lanerako posibilitaterik hanitz: kostu urria alde batetatik eta honekin egin ahal daitezkeen bolumen handiak direla bide bestetik. Honi plastikoaren iraun kortasuna gaineratzen zaiolarik, oso material aproposa bihurtzen du, eskulturen egiteko.
Hemengo jendeak ezagutu eta erabili ahal ditzan ekarri nituen hain zuzen, erakusketa honetara.
Zure eskulturaren baitan nola gertatzen da kreazioaren prozesua?
Eskultura bat pentsatzean edo egitean, eskutan dudan materialean finkatuz, materiala bera moldatzen dudan arabera, sortuz doa eskultura.
Bestalde, materialak berez espazio eta denbora konkretu bat isladatzen du.
Zer esan nahi du zurak zuretzat?
Zura lantzen dudalarik, bere muinera sartzen saiatzen naiz, berak barnean dadukana ezagutuz, bere bihotzean, bere bizian sakonduz.
Zura lantzeko, lehendanik, hura maitatzera iritsi behar duzu.
Lanean ari naizelarik, musika klasikoa entzunaz egin ohi dut. Zura eta musika bateratzen saiatzen naiz, orduan ez naiz ni zer egin behar den agintzen duena, zulatuz eta landuz ari den tresna bat baizik, apaiz batek ezkontza batetan egin dezakeen modura. Horretatik dator nere obrek musikaz zer ikusteko hanitz ukaitea, beren tituluek diotenaren arabera.
Zer bilakaera eman da zure obran zehar?
Nere lehen pausoak estilo figuratibo nahiko estilizatu baten barnean eman nituen. Gerora abstraktoari lotu nintzaion.
Nere obraren baitan funtsezkoa izan da beti giza soina, bereziki beronen proporzioak.
Bada arrisku bat, hala ere. Giza soinak artistaren obra muga dezake, nolabait esateko, irtenbiderik gabeko kate bati loturik baldin eta kate hori hausten ez bada.
Nork influentziatu zaituela uste duzu zeure produziogintzan zehar?
Ziur ziur, ez dakit nolaz erantzun galdera honi. Izan ere influentzia guttinaka ematen da eta bide askotarik etor daiteke. Halaz ere, esan dezaket Migel Anjelek gehienbat influentziatu nauela. Harrigarri erizten diot haren "Piedad Rondanini" obrari batipat. Influentzia hau ez da XXgarren mendean, Errenazimenduan bezala gauzatzen. Aitzitik beharrezko da azterketa eta ikerketa lan bat. Influentzia hau, Rodin, Moore, Txillidak eta beste zenbaitek ere jaso dute.
Posible ahal da guztientzako izanen den arte bat?
Bai, nere eritziz posible da. Londresko zenbait hiri satelitetako jendeek, eskertu egin didate nik emandako kultura apurra ezagutu eta dastatu ahal izatea. Dena den ez zen zertan eskertu beharrik, ni beste edozein langile bezala, alokatu bat bait naiz, eta neure lana egiten saiatzen naiz.
Orain denbora gutti, eskultura bat egin berri dut, parke batetan jarriko dena. Nere nahia, parke hartara doazen umeentzat baliagarri gerta dadila da, ez noski, jostagarri huts bezala, baina bai bertara igan, eseri, ukitu ahal dezatela berea bailitzan.
Artea ez da, nik uste, museoetan gorde behar den bitxi edo eta altxor pila, enparantza, parke eta jardinetan, eguneroko bizitzan erakutsi eta ikusi behar dena baizik.
Zer xede duzu geroari begira?
Orain zenbait krokis egitekotan naiz. Urte bete barne, Bilbon erakusketa bat egiteko asmotan naiz, non espero bait dut gogoz hartua izanen naizela. Irailean, gauzak ondo gertatuz gero, Donostiako "El Pez" erakustokian agertuko naizateke.
Honeraino, Alberdirekin uka dugun elkar hizketa Madrilen.
Hitzak dira hitzak, Euskal Herrira etor dadinean, orduan juzkatu ahal izanen duzue artista eta eskultore honen sena.
12

Gaiez\Kultura\Artea\Eskultura\Eskultoreak\ALBERDI4
Pertsonaiaz\ALBERDI4

Azkenak
2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


Mirene Begiristain Zubillaga (Ekonomialari feminista):
“Ekonomia zientzia sozial bat da; hortaz, badaukagu aukera nondik joan erabakitzeko”

“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloaren helburua emakume zientzialarien ibilbidea ezagutaraztea da, baita ikertzen duten arloari buruz daukaten ikuspegia gizarteratzea ere, kultura zientifikoa hedatzeko eta eztabaida kritikoa sustatzeko. Elhuyarrek eta... [+]


Marieneko lurren alde, Kanbon mobilizaziora deitu dute larunbaterako

Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.


Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Eguneraketa berriak daude