Durangoko Kurutzeaga Ikastola


1975eko martxoaren 16an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Paul Astigarraga eta Anton Alberdi, Durangoko Kurutzeaga Ikastolako lehendakari ohia eta berriari elkarrizketa
Durangoko Kurutzeaga Ikastola
Gure Asmoak Betetzeko 32 Miloi Behar Ditugu. Ikastola Gurasoen Heziketaz Arduratzen Hasia Da.
Aspaldi samar sortua da Durangoko ikastola. Orain arte izan duen eragin eta arrakastaz eta gerorako dituzten asmo eta lanaz zertxobait jakin nahirik batzordearengana jo dut.
Nirekin solasaan Paul Astigarraga, abadinoarra eta Anton Alberdi, otxandioarra, lehendakari berria eta zaharra ditut.
Noiz eta zerk eraginda sortu zenuen ikastola?
Zortzi urte dira ikastola hau sortu zela. Euskal Herriak berari dagozkion ikasbideak eta hezibideak behar ditu. Bidezkoa zen, beraz, irakaskuntza euskaraz ematea.. Euskal giroan hezi nahi genituen gure seme-alabak, euskal izpiritua txerta nahi genien geure haurrei. Beharrezkoa zen horretarako ikastola.
Erraz ipini ahal zenuen martxan?
Ez, noski. Urte latzak jasan ditugu. Ezer ez genuen. Eskutsik hasi ginen. Gogo ona besterik ez genuen. 19 haurrekin hasi ginen, Kurutzeaga kaleko gelatxo batean. Kalean eman dio izena bera ere.
Aurrera zoazte halere. Erosia duzue lur-sail bat.
Lekurik gabe geratzen ari ginen Laster leku haundiagoa beharki genuela ohartu ginen. Gain dituak ditugu haserako zenbait ezin. Etxe berri baten eta beronen inguruko lurren jabe eginik gara. Ez zen berriketa honelako zorretan sartzea. Baina ez zen beste biderik. Asko pentsatu eta aztertu ondoren heldu egin genion Goialde etxeari eta bere lur-sailari. Guztitara 8 mila m/2ren jabe egin gara. Hor jasoko dugu ikastola berria.
Eta dirua? Mirariak egiteko ahalmena ala dirua egiteko makinatxoren bat baduzue?
32 miloi behar ditugu. Eta ez dugu ez mirariak egiteko ahalmenik eta ez dirua egiteko makinarik. Lehen ere dirua nahiko faltsua bada gu horretan hasi gabe. Inmobiliaria bat sortu genuen finka erosterakoan. "Sociedad Anonima" bat egin genuen. Bost miloi t'erdi jarri ditugu lurraren gain. Inmobiliaria Goiuria deritza Soziedade horri. Hori da lehen aipatu etxearen eta lurren jabea. Hor bukatzen da elkarte honen egitekoa. Ondasun guztiak ikastolaren kooperatibari utziak ditu. Colegio Kurutzeaga Cooperativa de Enseñanzari utzi dizkio erabil ditzan.
Kooperatiba antzera moldatu duzue, beraz, ikastola.
Lege-molde hori da, denok parte hartuz, iharduteko biderik egokiena. Denona da ikastola. Izpiritu hori gordetzeko molderik onena kooperatiba da. Hitzetan eta erabakietan ez ezik dirutan parte hartzea eskatzen du honek. Ikastolan sartu nahi den haur bakoitzeko 100 pezetako huskeria hori eman behar du gurasoak. Egia esan, haur bakoitza hilean l.000 pezeta kostatzen da. Baina ezin duenari ahal duena eman dezala eskatzen zaio Inor ez da diru ezaz kalean uzten. Jaialdien eta abarren bidez osatzen da falta den dirua. Lantegietara ere jo ohi dugu diru bila. Fundaberri Funsan, Lan Kide Aurrezkiak eta abarrek laguntzen digute.
Utz ditzagun diru kontuak alde batera. E.G B.ra iristen direnean zenbait gurasok haurra ikastolatik atera egiten duela entzun izan dut.
Hasera batean ez zen beste biderik, ez baitzen E.G.B. osoa emateko aukerarik. Zenbait lekutan oraindik ez dute zuzendu arazo hori. Baina guk badugu orain E.G.B.osoa emateko baimena. Halere zenbaitek irakaskuntza hori hasi behar duenean atera egiten du bere haurra ikastolatik. Ez da ohartzen haurrari egiten dion kalteaz. Haurraren hezieran eta bizitzan eten sakon bat sortzen du. Heziketak jarraipena eskatzen du. Oso kaltegarriak dira aldaketak eta etenak.
-Zenbat haur dituzue?
440 haurrentzat dugu lekua. 360 haur bakarrik ditugu oraindik. Oinarri Heziera Orokarreko sei maila bakarrik ditugu oraindik. Baina hazten ari da. Gero eta indar haundiagoa hartuko duen ustetan gara. Batxillerraz ere zerbait ene pentsatzen hasiak gara dagogoenekoz.
Zer diozue gurasoez?
Gero eta guraso gehiago arduratzen da seme-alaben hezieraz. Seme-alabak eskolara bidaltzea nahikoa zela uste izaten zen lehen Haurrak ikastolara bidal eta hortik aurrera hor konpon. Zertxobait ikasiz gero axola gutxi zitzaien. Ez ziren eskola barruko hezieraz eta martxaz gehiegi arduratzen.
Zertan antzematen diozue?
Ikastola ez da lehendik hor zegoen eskala bat. Lehendik ez zen eskola berri bat da. Jende kezkatiak sortu eta jaso duen zerbait.Hasera haseratik dute ikastolako gurasoek irakaskuntzaren eta hezieraren kezka. Bestalde oraindik ez dira ikastolaren zenbait fruitu ikusi, hazia ereiteko garaian bait da. Ikastolan ematen den irakaskuntza eta heziera beste eskolatakoa baino hobea izango ote da? Bide berri bat hartzen zen. Ikuskizun zen ikastolaren etekina. Jende kezkatiak sortua zen eta kezkagarria gertatzen zen bidea hartzen zuen, beraz. Erantzukizun eta zama astuna leporatzen zituen ikastolak.
Egia da. Gaur ikastolek badute halako izen bat. Hasiak dira fruituak ematen, han eta hemen. Talde txiki baten eskuetan dena uzteko arriskua dute gurasoek. Gurasoen heziketaz arduratzen hasi da ikastola. Izan ere gurasoek jakin behar dute ikastolako hezibideak nondik nora duazen. Kaltegarria da haurrarentzat ikastolako eta etxeko giro desberdina. Batera ihardun behar dute anderenuek eta gurasoek. Oso txarrak dira bapateko giro aldaketak. Hotzetik berora eta berotik hotzera aldatzen dena erraz gaixotzen da. Gurasoak argitzeko eta hezteko hitzaldi batzuk ematen ditugu. Orain berton lau eguneko mintegi batean dihardugu. Beste eskoletako haurren gurasoak baino argituagoak eta kezkatuagoak dira ikastolako gurasoak. Beste horrenbeste gertatzen da haurrekin ere. Etxean dut honetan ixpilurik garbiena, bat ikastolan eta bestea beste eskola batean bait ditut.
Gutxi diren bitartean kezka eta ardura izatea errazagoa da. Gaur asko dira.

Luzaz mintzatu gara hontaz eta hartaz. Buru hauste batzuen berri bakarrik eman nahi genuen. Oztopoak oztopo , asko egin da. Aurrerantzean ere izango da lanik eta oztoporik aski. Ustekabeko harri kankarrekin egin ohi da askotan topo bidearen erdian.
Erein zen haziak indarra hartu du lurrean, baina uzta eman dezan jorratu egin behar da, belar txarrak kendu egin behar dira. Etengabeko lana da: lurra maneatu eta ongarritu, hazia erein, landarea jorratu. Hori da uzta ona eta oparoa jasotzeko bidea.
Katazuri
1

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazASTIGARRAG1
PertsonaiazALBERDI5
EgileezKATAZURI1Gizartea


Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude