Ipar Euskal Herriko Berriak


1975eko martxoaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Iparraldeko emakume talde bati elkarrizketa
Ipar Euskal Herriko Berriak
Frantses-Euskara Hiztegi Berria
Maiz Garbia-k, orain dela zenbait denbora, euskara-frantses hiztegia argitara zuen.
Bigarren zatia, hots, frantses-euskara, berriki argitaratua izan da.
Otsailaren 17an, hiztegi berri hau erakutsia izan da Hendaian.
Hiztegiaren prezioa larogei libera da.
Emakume Talde Bat
Otsailaren zortzitik hasi eta hamabostera arte Zabal liburutegian euskaI emakume talde batek erakusketa bat antolau zuen. Erakusketan emakumezkoak eta emakumezkoei buruz idatzitako liburu multzo bat erakutsi zen Liburuak, gehienbat, prantsesez idatzirik ziren
Emakume talde honetako batzuekin elkarkizketa izan dugu. Goazen bada, horren berri ematea.
Emakume hauk zergatik eta zertarako elkarrekin bildu diren jakitea guztiz interesantea dela uste dugu; eta denok behar dugu ikasi hoien pentsamoldea eta ekintzaren berri.
Noiz eta zergatik hasi zineten elkarrekin biltzen?
Duela zenbait urte elkartzen hasiak ginen zenbait euskal emakume. Gure asmoa emakumeen egoeraz pentsatu eta ekintza bat aurrera eramatea zen.
Emakumeen egoera berezi hori nolakoa da?
Gure gizartean, emakumezkoen eginkizunak oso loturik arkitzen dira gizonezkoen ikuspegiei. Gizonezkoek esaten eta egiten uzten digutena besterik ezin dezakegu esan eta egin. Hots, gu emakamezkook, batipat, haurrak egitera eta etxeko ardura eramatera beharturik gaude. Bainan ederki konturatzen ari gara emakumezkook ere gizartearen barnean beste zar eginik aski badugula. zer deia eta ikagarrizko berezkuntza soziala gizonezkoen eta emakumezkoen artean? Gizonezko eta emakumezkoren artan berezkuntzarik bada, baina berezkuntza guztia ez da ontzat eman behar.
Zein bereizkuntza bai eta zein ez?
Emakumezkook haurrak sortzeko gai baldin bagara, gure bizitzako xede edo jomugarik nagusiena hori bakarrik ezin daiteke izan. Are gehiago, emakumezko bat haurdun aurkitzen denean; gizarteak duen eginkizun nagusienetariko bat betetzen ari denez, gizarte bera ere hortaz arduratu egin behar da.
Eta ontzat ezin eman daitekeen bareizkuntza zera da: egungo heziketarena. Haurrak, beren kontura pentsatzen hasterako, heziketa txar eta interesdun baten menpean dira. Etxean bezala ikastolan edo ikastetxeetan haur bakoitzari, mutikoa edo neskatoa den arabera, bereizkuntza sozial eta zapaltzaile bat ezarriko zaio. Hor berean, haurrari erakusten zaio, gizonezkoak gizartearen zuzendari bakar direla eta emakumezkoak ginezkoen "laguntzaile" batzuk besterik ez direla.
Zuen taldean zenbat emakume zarete?
Hamar emakumezkok osatzen dute gure taldea. Gure asmoa, hemen eta hegoaldean talde gehiago sortzea litzateke. Horrela, emakume denak, lana egiteko bide bat izango genuke.
Erakusketa honetan zer erakusten da?
Liburuak batipat, eta zenbait orri. Liburu gehienak frantsesez eginik dira. Beste batzuk badira gaztelaniaz eta inglesez. Euskaraz gutti da., baina zerbait bada.
Aurrera begira zer egiteko asmoa duzue?
Lan anitz da ezker-eskubitara. Oraingoz gauza bat baino gehiago egin nahi genuke. Adibidez, aldizkarietan idazten jarraitu. Gure bilerak aurrera eraman. Beste taldeekin elkartu, eta abar.
Bainan, behar bada, gure eginkizunik nagusiena datoek jasotzea daiteke, zeren gutti dakigu egungo euskal emakumeaz! Eta berriak ikastea ditugun neurri berean gure errealitatea nolakoa den eta zer egin behar litzatekeen hautatzera igaroko gara.
Eta amaitzeko XVlIgarren mendetik hasi eta gaur arte euskal idazleen izena eta jaioterria eman nahi genuke:
-Vicenta Mogel, Azkoitikoa.
-Anna Urruthy, xiberotarra.
-Mayi Ariztia, Saratarra.
-Begoña Aranburu, Zumaiakoa.
-Catalina Eliceaguy, Donostiarra.
-Francoise Erramouspe, Aldudarra.
-Lurdes Iriondo, Urnietakoa.
-Miren Arantzaru Urreta, Donostiarra
-Robustiana Mugika, Debakoa.
-Mayi Etchechury, Donibarra.
-Hillan Andere. Baigorriarra
URZOLA
6

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakHiztegiak
EgileezURZOLA1Kultura

Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude