Rezola Margolaria


1975eko urtarrilaren 19an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Rezola Margolaria
Hil honen zazpian, Rezolak erakusketa bat antolatu digu Bilboko Isalo Arte erakustokian. Hau dela eta, berari zenbait galdera zuzendu nahi izan diogu bere berri gehiago izateko eta bere margoak hobeto sailkatzeko.
-Rezola, galdera zenbait egin nai diztu. Nun eta noiz jaio zinen?
-1927garren urteko martxoaren 13an jaio nintzen; Donostian; bertan bizi naiz.
-Margolari profesionala ahal zara?
- Ez naiz margolari profesionala, nahiz eta margoak saldu ene erakusketetan. Arte munduari lotua dagoen lana dut eguneroko ogibidea hots, pitxi egile naiz. Margoak bakarrik egitea litzateke nere gogoa, bainan, margoetatik bakarrik bizitzeko ez naiz gai, egun behintzat.
-Margoak egiten noiz hasi zinen? Inungo ikastetxetatik pasa al zara?
- Hamalau urtetatik hasi eta hogei eta bat urtera arte Artes y Oficios eskolan ibili nintzen. Donostiako Urdaneta kalean zen ikastetxe hau. Marrazkian, ene maisua, Cobreros jauna izan nuen eta modelatuan, berriz, Lopetegi eskultorea. Bi artista hauen itzala onuragarria izan zen neretzako. Honela bada, margoak eta marrazkiak mutil gazte nintzenetik hasi nintzen egiten. 1948 "Educación y Descanso" sarian bigarren medaila lortu nuen margo batez: bodegoi bat zen, hain xuxen ere. Handik hurrengo urtean, lehenengo medaila eman zidaten: giza marrazki bat zen lehen saria. Honela nenbilela soldaduskara joateko garaia iritsi zitzaidan.
- Soldaduska amaitu ondoren, margoketara eta giza marrazketara jo ahal zenuen berriz?
- Lehen gauza bat esatea ahaztu zait, hots, Gipuzkoako "Pintores Noveles" sariketan ere bizpahirutan parte hartu izan nuela. Soldaduska segidan, bizimoduari heldu egin behar eta epe luze batetan, hamar urtetan xuxen esanda, ez margotu eta marrazkitu ez nuen egin. Gauza tamala izan zen hauxe, zeren, aldi galanta igaro eta gero, berriz ere gogo eta sentimendu handiz ene lehengo lan zaharrari ekin nion; bainan agian zertxo bat berandu zen, gauza bakoitzak, bere garaia baitu. Gure artean esan ohi, eginez gero inoiz ez dela berandu izaten. Baina nork egiten du? Halere, nik egin nahi nuen, eta, horrexegatik, lehengo erroetara itzuli nintzen: nere eguneroko lana, bitxigile lana, utzi gabe marrazten eta margotzen hasi nintzen.
-Eta, noiz egin zenuen, berriz, zeure lehen erakusketa?
- Hamar urte lanean isilik pasa nituen. Eta 1971an erakusketa bat antolatu nuen Donostiako Salas de Información y Turismo-an. Hurrengo urtean, 1972an, Gasteizko Salones de Cultura de la Caja de Ahorros Municipal-ean beste erakusketa bat muntatu nuen. 1973an ez nuen ezer erakutsi. Orain, amaitu berria izan den urtean, bi erakusketa egin ditut: bata urtarrilean Donostiako Salas de Información y Turismo-n (eta oso gustora gelditu nintzen, zeren, jendeak nere lanak asko maite izan zituen eta saldu ere ondo egin ziren, hots, aurrera bizkor egiteko bide bat bilakatu zen erakusketa hau); bestea, abuztuan. Ondarrabiko Penelope erakustokian (eta gauza zaharren denda, aldi berean). Gero, bestelako erakusketa batzuetan ere parte hartu izan dut: Iruinean, Propintzia ko etxeak antolatutako sariketan; Baionan, Egungo Euskal Artisten Erakusketan (margolariak eta eskultoreak), Bilboko Banku Etxeak eta abarrek eratua; eta Geronan, Gipuzkoako Margolarien erakusketan Gipuzkoako Probintziako Etxearen babespean. Azkenik, Donostiako Euskal Margoaren VIIgarren Sari Haundian ene margo bat ipini zidaten. Beraz, 1974. urtea indar berritze bat izan da neretzako.
-Bai, nik ere hala uste dut 1974ean indar berritze bat izan duzula zuk. Indar berritze honen fruituak ondorengo urteetan ikustea itxaron dugu, hauetariko zenbait gaur bertan ikusi badugu ere. Izan ere Hernaniko Taldean margo onak aurki daitezke. Zuk zer diozu horretaz ?
-Bai! nik ere hala uste dut, zeren margoak aukeratzen hasia naiz eta gaiaren aldetik nire eta nik margotutako gauzen bitartea edo "ambientea" ikasten iharduten naiz. Gure herrietan, eguzkiak gauzak argitu ezezik gauzen eta gure begien tartean halako ikusgarrizko gauza eta sortzen du; beste hainbat gertatzen da gure herriko euriaz ere; euriak gure begiei gauzak estali ordez gauzen eta gure begien artean tartea sortzen du. Uste dut; gure herriko jendeak, ondo ulertuko duela nik esandakoa. Eta bitarte berezi hau ikastea izan da ene lan nagusiena Hernaniko Taldeko margoetan.
-Sail honen barruan beste margo zenbait sar genezake: Donostiako kaia eta Urumea erreka, Pasalako Ibai haundi eta ketsua, Nafarroako Sunbila eta beste zenbait margo gehiago ere bada sail honetan. Pasaiako kai haundiko margoetan beste tarte berri bat ikasten iharduna zara, hots, fabrika haundietako kea edo giro berezia. Hau dena gauza interesantea eta zoragarria da interesantea, zeren, zuk gure gizartearen gauza berezienetako bat kontutan hartu duzu: fabriken aldamenean sortzen den giroa edo "ambiente atmosferico" apartekoa hain zuzen ere; eta zoragarria, zeren giro hau margotu ahal izan duzu, beste inork ez bezala.
Eta Bilboko Isalo Arte erakustokian zenbat margo eta zer gaitakoak izango dira?
-Berrogei lan inguru dirateke Isalo Arte erakustokian. Gaiak betikoak, hots, Euskal Herriko bazterrak: Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaikoak. Itsas bazterrak barne bazterrak baino guttiago izan dira. Margoz aparte, bi giza marrazki margotu ere izango dira.
--Nor dira giza marrazki margotuak?
-Bata, orain urte gutxi hil zen Olaizola musikaegile haundia eta tamalez askotan ahaztua, eta Padrosa musikaegilea bestea.
-Marrazkiak egiteko joera haundia ahal duzu?
-Bai! Marrazkiak, giza marrazkiak margotuta edo ikatzean edo beste era batean egitea asko gustatzen zaizkit. Batzuetan, telebistan aurrean eserita nagoela marrazki asko egiten dut, zeren, telebistan, era guztitako giza aurpegiak ikus daitezke eta azkar egin beharra izaten da egin nahi den guztia. Lan gehiago egiten ez badut, ez da nahi ez dudalako, eguneroko ogibideak ordu asko kendu eta neke ugari ematen didalako baizik. Halere, barnean sena indartsu dat eta lana egiteko umorerik ez zait falta.
-Zure margotzeko erari, nahiz margoei nahiz gaiari dagokienez, hitz batetan agertu nahi bagenu "impresionismo" hitzaz edo "zer ikusten hura" esaeraz agertzea egoki iruditutzen ahal zaigu?
-Bai! Nik beste margolariek hautatutako bidea asko errespetatzen dut. Gaurko era berriak direla eta askatasuna eman behar dela uste dut. Halere, nik neure bidea badut. Bide hau indar askoren baitan dago, noski! Kondairan zehar eman diren margolarien atarian eta egungo gure euskal artistenean ere hainbat eta hainbat ikasi dut; baina neuk neregandik ere ikasi dut. Horrela bada, bi gauzak dira egia neregan behintzat, hots, besteengandik asko ikasi dut eta neregandik are gehiago.
-Ba ahal duzu margo berezirik?, Beti margo hoietaz baliatzen ahal zara?
-Ez dut margo berezirik, zeren nere margoak beti aldatuz doaz. Zer giroren aurrean kokatzen naizen, margo batzuk edo beste batzuk erabiltzen ditut. Konturatzen naiz, agian nik neregan egiten ditudanak besteentzako oso gutti balio duela. Bainan, neretzako bide hoberik ezin daiteke aukera: maila honetan bakarrik lana egiten ahal dut.
Amaitzeko, guk gauza bat: esan nahi dugu artista bakoitzak bere bidea aukeratzeko askatasun osoa behar duela. Bide ona ala txarra denez, lana egiten den neurrian erabaki ahal izango da. Nork berak hautatu duen aukeraz erresponsabilizatzea bebarrezkoa du. Azkenik, anitz bide da eta, aldi berean, bide batzuk besta batzuek baino hobeki laguntzen dute zenbait mementutan eta girotan.
URZOLA
7

GaiezKulturaArteaPinturaErakusketak
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakREZOLA1
PertsonaiazREZOLA1


Azkenak
2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


Mirene Begiristain Zubillaga (Ekonomialari feminista):
“Ekonomia zientzia sozial bat da; hortaz, badaukagu aukera nondik joan erabakitzeko”

“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloaren helburua emakume zientzialarien ibilbidea ezagutaraztea da, baita ikertzen duten arloari buruz daukaten ikuspegia gizarteratzea ere, kultura zientifikoa hedatzeko eta eztabaida kritikoa sustatzeko. Elhuyarrek eta... [+]


Marieneko lurren alde, Kanbon mobilizaziora deitu dute larunbaterako

Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.


Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Eguneraketa berriak daude