Manex Goyhenetxeren Iritziak II Euskal Unibertsitateaz


1974ko irailaren 22an
II Euskal Unibertsitateaz, Manex Goyhenetxe, IKASeko idazkaria.

Manex Goyhenetxeren Iritziak II Euskal Unibertsitateaz
"Erran ginezake aurten egin dugula egiazko unibertsitatea"
Irailaren 8ko Zeruko Argiaren alean, luze eta zabal hitzegin ziguten egun haitean ospatzen ari zen udako euskal unibertsitateaz Haritsxelar jaunak eta Koldo Olazabalek. Orain, Unibertsitatea amaitu ondoren, begirada lasai bat luzatuko diogu aurten egin denari. Haritsxelarrek lehen aipaturiko alean zioenez "IKAS batasunak eta bereziki IKAS-eko zuzendariek eratzen dute unibertsitatea. Eta heietan lanik handiena egiten duena Manex Goyhenetxe da, IKAS-en idazkaria". Horregatik Manex Goyhenetxe dakargu orain gure artera, berarekin batera, aurten egin dena poliki begiratzeko. Nekatu xamarra arkitzen dugu unibertsitatearen amaieran, baina hala ere badu animoa gure galderei erantzuteko.
Manex, irailaren 2an hasi eta 11ra bitartean egin duzue aurtengo euskal unibertsitatea, bigarren euskal unibertsitatea. Nola izan da bertako lana?
MANEX: Eguneroko lana bi zatitan emaiten genuen. Lehenik, goizetik egiten ziren mintegiak edo elkarizketak. Gero arratsaldetan aldiz mintzaldiak. Eta ikusiz egun guzia bai ikaslek eta bai irakaslek asko burulan zerabiltzatela, arratsaldetarako antolatuak genituen gai deskantsagarri batzu: antzerki, kantaldi, bertsolarialdi, mahai inguru etabar...
Zein sailetan egin da lan hori?
MANEX: Bost sail bereziki ari izan dira bizi bizi. Hizkuntzalaritza, zientzia, ekonomia, gizarte-zientziak, eta antzerki-saila.
Eratzaile bezala, sail guztiez izan duzu ardura. Nola laburtuko zeniguke sail bakoitzeko lana?
MANEX: Luze joko luke, zehazki erantzutea, galdera honi. Horregatik ene impresione orokor bat eskeiniko dizuet sail bakoitzaz. Zientzia sailekoak izan dira behar bada ondoenik lan egin dutenak. Urtean zehar egina zuten lana elkarrekin, bai Bilbokoak, bai Donostiakoak eta bai ipar aldekoak, eta egun hauetan gainera Parisekoekin izan dituzte harreman hertsiak. Gizarte zientzien sailekoek ere ondo xamar ibili dira lanean, nahiz eta hutsune nabarmenak ere izan; izan ere hiru edo lau lagun kenduz gero, bere lanak agertu zituztenak, besteak entzutera eta bere iritzi soilak azaltzera soilik agertuak bai ziren. Dena dela, bai sail hontakoak eta bai besteetakoak datorren urterako lan konkretuak egiten abiatuak dira. Antzerki sailekoek unibertsitaterako prestatze-lana ondo egina bazuten ere, jendeak ez zuelako behar bezala erantzun, ez dute lan haundiegirik egin ahal izan. Baina hala ere zenbait urrats ematen hasiak dira euskal antzerkiaren onetan. Ekonomia sailekoek, berriz, berandu hasi ziren prestatze lanean, eta horregatik ez dute behar haineko lanik egin. Hala eta guztiz ere, harreman interesgarriak izan dituzte zenbait ekonomilarik eta abiatuak dira lan konkretu baten soziologia taldekoekin batera datorren urterako. Eta azkenik hizkuntzalaritza eta literatura sailekoak ere saiatu dira zerbait onik egiten, nahiz eta hemen ere hutsuneak handi xamarrak izan oraindik, batez ere -beste sailetan bezala- euskal ikasleen partizipatze aldetik ikerketa lanetan. Oraingoz, hontan utziko nuke ene erantzuna; baina, erran nahi dut baita ere, ez dudala ezer asko argitu honekin sail bakoitzean egin den lana, hortarako Zeruko Argia honen ale osoa behar bai nuke.
Sail bakoitzeko lanez kanpo, beste zenbait hitzaldi eta jaialdi ere eratu duzue. Nola joan dira gauzak arlo hortan?
MANEX: Oro harturik, ondo joan direla esan behar. Batez ere bi aipatuko nituzke, izan zuten maila onagatik eta harrera ederragatik: GUK taldeak eskeini zigun "Laborari Kantari" izeneko ikuskaria, eta Juan Mari Lekuonak azaldu zigun bertsolarizaten historia. Hauen ondoan aipatu daitezke baita azkeneko bi egunetako mahai inguruak ere: batek honako gai hau zuen: Ipar aldea indusrializatzea Hegoaren bidez; eta besteak: arrantza.
Aurtengo hau Bigarren Udako Euskal Unibertsitatea izan dugu. Ihaz egin zenaz pareturik nolako aurrerapena sumatu duzu?
MANEX: Esan genezake, ikusirik gauzak nola iragan diren, aurten egin dugula egiazko unibertsitatea. Lehenik, joan den urtean baino asko ikasle gehiago etorri da alderdi guzietarik eta bereziki Bizkaitik. Joan den urtean gehienak Gipuzkoarrak ziren. Aurten, aldiz, Bilbotik eta bazen ikasle andana bat. Orotara 110-120 ikasle eta irakasle etorri da. Ez da guti bigarren urtearentzat.
Gero, ikasle eta irakasleen artean egindako unibertsitate bat izan da. Denek parte hartu dute. Ez dira izan bakarrik goi mailako ikasaldiak. Ikasleak ere dantzan sartu dira eta elkarren artean aztertze-lanak eraman dituzte.
Egia da hutsuneak badirela oraino. Hala nola, Ipar aldetik, jende guti etorri da: hamar bat orotara. Nun ote daude Ipar aldeko ikasleak?
Ihaz, azken egunean, erabaki batzu hartu ziren aurtengoa prestatzeko. Adibidez, erdal unibertsitateetako euskaldun ikasleak bildu behar zirela eta denak lanean jarri urtean zehar, gero lan hoiek Donibane Lohitzuneko unibertsitate hontan agertzeko. Bete ahal da asmo hau?
MANEX: Bai, aurten ere, azken egunean biltzarre orokor bat egin dugu unibertsitateari buruz. Lehenik, lan saileko arduradunak hautatu ditugu. Gero idazkaritza berri bat eratu da ere. Orain arte lan guzia Ikas taldeak egin zuen. Hemendik goiti parte hartuko dute beste euskal kultur talde batzuek ere. Hala nola: euskal kultur mintegiak, EKT edo Elhuiar taldeak, Jakinek eta bai Euskalztaindiak ere.
Bestalde, unibertsitate honek ukan dezan iraupen, erabaki dugu aldizkari baten argitaratzea. Hor emanen ditugu unibertsitateko lan guzien berri, bai eta urte guzian unibertsitateetan ikasleek egiten dituzten azterketa lanen berri ere.
Zerbait gehiago, Manex, euskal unibertsitate honen inguruan?
MANEX: Halaber esan genezake aurten itzalak eta hutsuneak izanik ere, euskal unibertsitate bati buruz oinharriak eman direla. Orai indartu, zabaldu eta iraun behar du.
Iñaki Zubizarreta
6

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEuskal Unib
PertsonaiazGOIHENETXE1

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude