UDAZKENEAN HASIKO DA IKASTETXE BERRIA EGITEN


1974ko ekainaren 30ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Laister hasiko dira Lasarten Landaberri ikastola egiten
Landaberri Ikastola
UDAZKENEAN HASIKO DA IKASTETXE BERRIA EGITEN
Euskal kulturaren barruan egiten ari garen ekintzarik sendoena eta sakonena ikastola dugu ezpairik gabe. Aipatu ere horregatik aipatzen dugu askotan.
Laster ospatuko dituzte Lasarte eta Usurbilek beren herriko jaiak. Gertakizun hau dela eta hurbildu gara ikastola ondora. Bildurik dago LANDABERRI ikastolaren batzordea. Lasartearrez eta Usurbildarrez osatua dago. Gogoan dauzkagu oraindik batzuen izenak: Norberto, Xabier, Josefina, Prointxio, Mikel, Juanita, Jexux Mari, Eujenio, Joxe Mari, Pako... Denetarik dago. Emakumezko eta gizonezko, guraso eta irakasle.
Ez da erraz han hitzegin zen guztia biltzen. Datorren ikatarorako pentsatzen ari ziren.
Haur asko ari al da datorren ikastarorako izena ematen?
Oso ondo ari da jendea erantzuten. Dagoenekoz hirurogei haur berrik eman dute datorren urterako izena. Ikastolarako joera haundia dago Lasarten. Ez hainbeste Usurbilen.
Zergatik dago ondoan dauden bi herriren artean honelako aldea?
Arrazoi asko egon daiteke tartean. Urte gehiago daramatza Lasarten ikastolak. Izen ona hartu du urte hoietan. Urte gutxi ditu Usurbilkoak. Eskola aukera gehiago du Usurbilek. Ia orain arte euskaldun hutsak ziren hango bizilagunak. Lasarte aspaldidanik erdaldunez josia dago. Agian, galdutakoan hasten gera maitatzen: gurasoak, osasuna, euskara. Bienbitartean ez diegu behar bezalako eskerrik ematen. Galdutakoan jakiten dugu zer galdu dugun.
Zergatik elkartu zineten Lasarte eta Usurbil?
"Lander" zeritzan lehen Lasarteko ikastolari, Usurbilgoari berriz, "Luberri". Bakoitzak nortasun osoz zeraman bere herriko ikastola. Baina Oinarri Heziera Orokorreko Lege Berriak eskatzen zuena betetzeko erarik ez zeukan Usurbilgo ikastolak. 35 edo 40 haurreko gelak eskatzen bait ditu Lege Berri honek. Usurbilez da oraindik ere kopuru horretara irixten. Lege Berrira moldatu beharrak elkar arazi gintuen. Bi ikastolen deitura oroitarazi nahi du LANDABERRI kooperatibaren izenak berak ere.
Horren goiz zergatik nahi izaten duzue datorren ikastaroan zenbat haur berri izango dituzuen?
Azkeneko orduan zail da behar diren gela eta irakasleak aurkitzea. Kontuak garaiz atera beharra dago. Gerorako ere okerrak etor daitezke buruz jokatzen ez bada. Gu hamasei gelako ikastetxea goaz egitera. Bi gela osatuko lirateke, beraz, urte bereko haurrekin. Gela bakoitzak haur kopuru egoki bat eskatzen du heziera aldetik. Gauza guztietan bezala ikastetxeetan ere, bakoitzari dagokion neurrian ibili behar da. Neurrira ez irixtea bezain txarra da gainezka egitea.
Egin behar duzuen ikastetxe berria aipatu didazue. Nola moldatzen zarete orain?
Beste urte betean ondo konponduko garela uste dugu. Bi leku dauzkagu Usurbilen, hiru Lasarten. Haundienak bi lekutan dauzkagu bildurik. Gelak ere itxurazkoak dira. Haurrak batetik bestera eramateko autobus haundi bat eta txiki bat ditugu. Beste urtebetean ondo samar moldatu ezinik ez dugu.
Eta handik aurrera
Sarturik dauzkagu ikastetxe berria egiten hasteko behar diren paperak. Iaz erosi genuen horretarako behar dugun lurra. Hamabost mila metro erosi genituen. Leku zoragarria da. Hipodromoaren atzean dagoen muno batean dago. Gozatu ederrik hartzeko daude ikastolako neska-mutikoek haruntz aldatzen direnean. Udazkenean hasi nahi genuke ikastetxea jasotzen. Lau Udaletxek dute zati bana Lasarten. Donostiari dagokionean egin asmoz garenez gero Donostiako Udaletxearen baimenaren zai gaude. 1975-76garren ikastarorako bukatua nahi genuke.
Izedi patsetan jari ohi du zenbait ametsek. Zuei ere tanta bat baino gehiago ixur araziko dizuela uste dur hori egiteko dirua biltzerakoan.
Bai, noski. Baina Estaduak, diruetxeek, lantegiek eta euskaltzale guztiek lagunduko digutela uste dugu. Diruarena erraz konpontzen da borondate ona dagoenean. Beste gehiagok ere sortu du dirua nonbaitetik. Guk ere aterako dugula uste dugu.
Pozik al daude ikastolan umeak eta gurasoak?
Hala dirudi. Gero eta haur gehiago sartzen da. Oso banakak dira, berriz, aldegiten dutenak. "Atzeratuen" ikastetxera joan behar duenen bat, herriz aldatu denen bat, euskaraz ikasketak ezin egin dituenen bat... Beti izaten ikastolako hezierarik onartzen ez duen gurasoren bat edo beste ere. Baina gehien gehienak oso pozik daudela uste dugu. Hau hutsean edo dohan izango balitz!
Berriro ere zorioneko dirua atera da.
Bai, buruhauste latzak ematen dizkigu. Datorren urtetik espero dugu Estaduaren diru-laguntza, baina bien bitartean gerriak ikusi behar. Beti eskean ibili behar. Beti zurkeian. Ez gara gurasoei gehiegi eskatzen ausartzen. Irakasleei ere ez genieke gutxiegi ordaindu nahi. Bada nahiko lan. Halere ez dugu itxaropen galdurik datorren ikastarorako.
Zer iritzi duzue batzordekook ikastolan ematen den hezieraz eta irakaskintzaz?
Andereño eta maisu egokien eskuetan daudela gure haurrak uste dugu. Nortasun eta askatasun haundiko haurrak datozela iruditzen zaigu. Haur bakoitzari bere ahalmenak esnatzen, lantzen eta osatzen laguntzen zaiolakoan gaude. Irakatsi ere ondo egiten zaie. Arlo honetan ere zailtasun bereziak dira ikastoletan. Eskarmenturik gabeko esperientzi berri bat da. Askatasun giroan irakatsi nahi da. Bi hizkuntzetako haurrak dira. Euskerazko eskola-liburu aukera haundiegirik ere ez da. Baina gure haurrek, ez dugu uste, inongo lotsarik dutenik jakite aldetik. Beste edozein eskoletakoren tamaiñan nonahi azalduko direla uste dugu.
Zer moduz moldatzen dira euskaraz?
Batzuk oso ondo. Baina beste asko nahiko gaizki. Erdal giroz inguraturik daude gure haurrak. Zenbait gurasok ez daki euskararik. Ikastolan bakarrik entzuten dute euskara honelakoen haurrak. Kalea, irratia, telebista, irakurgaiak... dena erdaraz dute gure haurrek. Ez da erraz euskarari eusten. Euskaraz atzera daudenekin zerbait egin beharko litzateke. Baina ez dugu era haundiegirik. Hori eta beste gauza asko gogoan edukirik Haurtzaindegia ipini dugu Usurbilen. Hiru urte baino zaharragorik ez dugu ikastolan hartzen euskararik ez badaki. Hala eta guztiz ere ikasketarik ezin badu jarraitu euskararik ez dakielako, hobe duela haurra ikastolatik atera esaten diogu gurasoari.
Ezagunak dira Lasarteko dantzari taldeak. Noiz gertutzen dira jaialdietarako?
Ikastolako orduetatik kanpo egin ohi da beste zenbaoit gauza ere. Baadude euskaraz ikasi nahi dutenentzat astean ordu batzuk. Baina hori haundientzat da. Haurrentzat, dantzak, musika, txixtua eta abar daude. Jaialdi asko egin dute Lasarteko haurrek urtearen buruan, han eta hemen. Badituzte dantza-sariketa batzuk ere irabaziak.
Harreman onak al dituzue batzordeak, gurasoek eta irakasleek?
Asko hazi da ikastola eta ez daiteke garai bateko familia girorik izan. Ez dugu elkarren artean arazo berezirik. Larehun eta gehiago haurren gurasoak biltzea ere ez da batere erraza. Baina badituzte gurasoek beren irakasleekin harremanak eta bilerak. Agian taldeka eta gelaka oraindik lan gehiago egin daiteke. Haurren hezieraz jabetuz joan behar dute gurasoek. Bestela bi mundu oso desberdin bizi beharko ditu haurrak, ikastolan eta etxean. Denok gaude lanpeturik. Hogeita lau ordu ditu egunak, baina nola-hala denbora piska bat hartu beharrean gaude gurasoen hezierarako. Badu "Lanadaberri" ikastolak bere aldizkaria ere. Harremanak izateko bidea da hori ere.
Alai eta itsaropentsu ikusi dugu LANDABERRI ikastolaren batzordea. Lagunarte jatorrean aztertzen dituzte eskuarteko lanak. Lehendik erabakirik zeuzkaten bilera hartako gorabeherak eta elkarrizketen ondoan, basoerdiak hartzera joan gara denok.
Festa ondoan, Uztailaren 14ean, ibilaldi bat egitekotan geratu dira guraso eta haur. Ohitura dute, nonbait, ikastaroaren bukaeran eta aurten ere egun on bat igarotzeko asmotan dira bazterren batean ikastolako guztiak; batzordeko, guraso, irakasle eta haurrak. Maixu baten eta guraso baten esku geratu da egun hori moldatzea.
Montero arkitektoak egindako ikastetxearen moldeari ere eman diogu begiratu bat. Antton Elizegi argazkilariaren argazki ederrez ikusi ahal izangu duzu, zuk ere.
Ametsak, nekeak, pozak... Ondo igaro ditzazuela San Pedroak eta Santa Ixabelak.
ERRIALDE
LASARTE-USURBILGO IKASTETXE BERRIAREN MOLDEA
1,9

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude