Juan M. Mendizabal mintzo


1974ko ekainaren 23an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskal Herriko Txistulari Elkarteko idazkaria den Juan Mari Mendizabali elkarrizketa.

TXISTULARI ELKARTEA
Juan M. Mendizabal mintzo
Eguraldi on girotan, "umeen euskal jai" direlakoak perretxikoak bezala ugaldu ohi zaizkigu Euskal Herrian barrena. Hoitako batetan aurkitu ahal izan dugu Juan Mari Mendizabal, Euskal Herriko Txistulari Elkarteko idazkari dena. Barakaldon jaioa, hogeita lau urte baino ez du. Gaztea beraz, gazteegia agian zenbaitentzat, izan ere, Txistulari Elkarte horrek ez du sekula honen idazkari gazterik izan. Euskal Herria aldakuntza ezagutzen ari da. Txistulari Elkarteak beste horren beste egin beharko. Horretarako jende gaztea behar, bere gauza on eta... txar guztiekin.
-Noizdanik haiz idazkari Juan Mari?
-Ihaztik.
-Nola aurkitu duk elkartea, giroz eta barnegituraz?
-Aldatu beharrean, nik uste. Euskalgintza aldatuxea duk azken urteotan. Guk ez diagu atzean geratzerik.
-Asmorik?
-Azken bileran, martxoaren 3an araudia zenbait puntutan aldatzea erabaki genian. Elkarte errepresentatibo bat egin nahi geniake. Herriaren zerbitzutan egongo den elkarte bat lortu.
-Egitea esatea bezain erraza ahal duk!
-Aitu, guk araudi berri bat moldatuko diagu, herriz herri, bazkidez bazkide, ordezkaritza mailan, behetik gora eratuko den egitura bat. Gero, biltzarre nagusiak dik hitza.
-Zenhat dituk Eushal Herriko txistulariak?
-Elkarte barruan 3.100. Kanpoan, beste horrenbeste, nik uste.
-Nola hori?
-Kanpoan dauden hoiek gehienak zaharrak edo umeak dituk. Zaharren artean, zenbaitek elkarte premiarik nabaitu ez duelako, beste hainbatek musikarik ere ez dakielako. Esate baterako, Berrizko Serafin Amezua (G.B.), Etxahun zuberotarra, Anjel Alunzi Lesakakoa... ez dituk elkartekoak.
-Barnegituraz gainera, zer zegok aldatu beharrezko?
-Gure arteko giroa eta elkartearen beraren helburua.
-Ez habil gero magalean!
-Aitu, orain arte Txistulari Elkartea zenbait txistulari jakitunen zerbitzutan egon duk. Zenbaitek uste izan duanez, Donostia inguruan batez ere, txitsuak eboluzionatu egin behar dik, kontzertutarako gai izan, toki dotoreetan Bach jotzeko gauza izan...
-Eta hi, antza, ez hator horrekin bat...
-Nik uste, ostera, herri musikaren zerbitzutan egon behar duela, antzinako eresietan aztertu, kopla zahar, bertsolari doinu eta herri kantei orain arte baino garrantzi gehiago emanez.
-Ezer egin ahal duzue horretaz?
-Bai, sortu berria duk "Herri Musika Ikerketa" sail bat.
-Eta TXISTULARI aldizkariaz zer?
-Ba... beste horrenbeste, eraz eta moldez aldatu beharra zeukak.
-Hik esan...
-Aitu, lehengo iritziei jarraituz TXISTULARI aldizkaria oso apaindua atera izan duk, pieza gaitzak eskaini ahal izan dituk, eta beti ere txistuari berari atxikia soil soil.
-"Txistulari" denez gero, bazirudik...
-Bai baina, gazteok uste diagu ostera, txistuaz gainera txirula dultzaina, alboka, gaita eta beste hainbat ere badela euskal folklorean. Uste diagu ere, "minuetoak" eta "bariazioak" ondo daudela, baina txistulari arruntari musika arrunta eskaini behar zaiola, eta ez zenbait alardetan zenbait gutik bakarka joko dituenak.
-Eta informazioa?
-Hori duk hori beste bat. Egin beharrezkoa nahi eta nahi ez, irakurlea interesatuko badugu.
-Hala ere, zuen aldizkaria hiru hilabetetarik behin atera ohi duk... eta informazioak bizitasun bat eskatzen dik.
-Bai, gutienez hilerikoa beharko geniake.
-Aldizkari garestiegia ez ote hilero ateratzeko?
-Jakina, baina horretan behintzat iritzi garbiak zeuzkagu zuzendari gazteok, hobe dela, paperez eta neurriz, hileroko apala, urteko lau ale dotore eta apain baino.
-Euskaraz ala erdaraz?
-Betiko problema... zenbait kexa duk euskara gutiegi darabilgula. Arrazoizko duk. Hala ere uste diat, euskalgintzak, euskal mugimenduak badituela bere aldizkari aproposak. Gutitan pentsatze diagu, ostera, euskaraz ez dakiten euskotar eta euskaltzaleek ez dutela euskal zentzuzko aldizkaririk.
-TXISTULARI aldizkariaren helburuetako bat hori izan ote zitekek?
-Zergatik ez? Kontu izan, gazte andana bat folklorearen bitartez euskaltzaletu zaigula, eta, horrez gainera, dudarik ez, txistua izan dugula hainbat eskualde erdaldundutan euskal kontzientziaren euskarri.
-Euskaraz ezer guti, beraz?
-Ez diat hori esan. Hainbat biltzarretan giputzek ondo asko esan dutenez, "formula aurkitu behar diagu", hau da, euskalduna gutietsi gabe euskaraz ez dakiena asperraraziko ez duen formula.
-Eta zein euskaratan?
-Aitu, idazle bakoitzak nahi duan eran. Nabari dituk arazo honetaz gazte eta nagusiagoen arteko iritzi desberdinak, hala ere, ez duk, gaurkoz behintzat, elkarte mailako arazoa.
-Eraginik izan ahal duzue?
-Bueno... hatxe kontrakoak "baja" emango ote diren susmoa zabaldu duk Bilbon. Batuzaleak, berriz, zirika ari dituk. Betiko saltsa... gure saltsa.
-Hemen esandakoagatik hi ere saltsatan sartuko ote hauten ez ahal haiz beldur?
-Norkeriak alde batetara lagatzeko garaia dela uste diat. Lanari gogotik ekin behar zioagu.
-Zereginik non-nahi aurkitzen dituenetariko bat haugu, nonbait, Juan Mari.
KOLDO OLAZABAL
Juan M. Mendizabal
10

Gaiez\Kultura\Musika\Musika trad\Txistua
Pertsonaiaz\MENDIZABAL8
Egileez\OLAZABAL1\Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude